Albisteak

Esklabotza Euskal Herrian: iragan isildua

Esklabotza Euskal Herrian: iragan isildua

Euskal Herriko ekonomia ez da inoiz nagusiki esklabista izan, baina, dena den, euskal herritar asko aberastu ziren giza esplotazioari esker. Trafikoa debekatu ostean ere, XIX. mendean, esklaboen salerosketan segitu zuten.

Muga zergen ofentsiba

Muga zergen ofentsiba

Donald Trumpek ezarritako muga zergak ditu hizpide 'Berriketan' saioaren atal honek. Tarifa orokorra %10ekoa da, baina herrialde batzuei zerga handiagoak ezarri dizkio, Txinari eta Europako Batasunari, adibidez. Neurri horrek kalteak eragin ditu munduko merkatuetan, eta egoera hori aztertu dugu Irune Lasa BERRIAko Ekonomia Saileko kazetariarekin.

Duela 13.000 urte desagertutako otso baten berriz sorraraztea lortu dute

Duela 13.000 urte desagertutako otso baten berriz sorraraztea lortu dute

Colossal Biosciences enpresako ikertzaileek egun bizirik dagoen otso grisaren enbrioietan hamalau gene txertatu dituzte, eta desagertutako Canis dirus otso erraldoiaren ezaugarri fisikoak dituzten hiru otsokume lortu.

Sakelakorik gabeko arnasguneak xede

Sakelakorik gabeko arnasguneak xede

Hezkuntza komunitatean eta zenbait gurasoren artean gero eta gehiago hedatzen ari da Altxa Burua mugimendua. Eskuko telefonoak eskoletatik kanpo uztea nahi dute: «Asko dugu irabazteko, eta ezer ez galtzeko».

36ko gerraren kontakizun xeheagoa

36ko gerraren kontakizun xeheagoa

Gatazkaren ia hirurehun bideo sarean eskuragarri ipini dituzte Kaliforniako Unibertsitateak eta The Packard Humanities Institute-k. Irudietako batzuk aurretik argitaratu gabeak dira. Euskal Herriko hiriak agertzen dira, 36ko gerraren testuinguruan.

Ardi saldoei eraso die otsoak, eta beldurra sortu

Ardi saldoei eraso die otsoak, eta beldurra sortu

Otsailean otsoa bideo batean agertu zen Larhun aldean, eta martxoaren 4an, Bardozen, ardi bat otso batek hil zuela baieztatu zuten. Laborari sindikatuentzat, otsoa eta hazkuntza ez dira bateragarriak Ipar Euskal Herrian, eta neurriak hartu behar direla diote.

Aurreiritziei kolorea aldatzeko

Aurreiritziei kolorea aldatzeko

Haurtzaroan barneratzen dira jokabide eta aurreiritzi arrazista asko. Nahi gabe gertatzen da askotan, oharkabean, eta baliteke horrek etorkizuna baldintzatzea. Azkenaldian, Euskal Herrian hainbat ekinaldi abiatu dituzte arrazakeriaren gaia eskoletan lantzeko.

Kutsidazu bidea, Brian

Kutsidazu bidea, Brian

Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel liburua oinarri hartuta, Kutsidazu bidea sortu dute Alkiza eta Hernialde artean (Gipuzkoa). Juan Martin protagonistak Arrialdetik Alkizako euskaltegira joateko egunero egiten zuen bide bera da. Brian Cullen euskaldun berriak gidatuko ditu bisita gidatuak.

36ko gerra komikietan eta emakumeen ikuspuntutik

36ko gerra komikietan eta emakumeen ikuspuntutik

Emakumeen testigantzak oinarri hartuta, 1936ko gerrari eskainitako komiki sorta zabal bat abiatu du Bizkai marrazkilariak. Herriz herri kokatuko ditu kontakizunak, eta Bilbon amaitu asmo du proiektua. Oraingoz, lehen lana eman du argitara: Elgeta.