Ikasleen lanak
'Hasiera bat' diskoko kantuen bertsioak
Gorka Urbizuren 'Hasiera bat' diskoa abiapuntu hartuta, hainbat lan sortu zituzten Batxilergoko lehen mailako ikasleek: kantuen jatorrizko hitzak aldatu eta berriak asmatu dituzte, neurri berean. Hona hemen bi adibide:
Bost minututan idatzitako ipuinak
Batxilergo lehenengo mailako Literatura Unibertsaleko ikasleen lanak dira ondokoak.
'Ipuin bat bost minutuan izkribatzeko' Bernardo Atxagaren ipuinean oinarrituta, ikasleek sortutako
ipuinetako batzuk dira.
Aranzadira bisita eta bertako ikerlarien elkarrizketak
Aranzadi zientzia elkartera egin zuten bisitaren emaitza dira testu hauek. Geografia eta Historia ikasgaiko hainbat eduki gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta, Euskara ikasgaian elkarrizketa testua lantzen ari zirenez, kazetaritza genero hori hautatu dute jasotako informazioa antolatzeko.
Virginia Garcia astronomoari eta Manu Zeberio kartografoari hainbat galdera egin zizkieten ikasleek.
Iritzi artikuluak euskarazko azterketak, Ez Dok Amairu eta sakelakoei buruz
Unibertsitatera sartzeko azterketarako prestatzen ari dira Batxilergoko 2. mailako ikasleak. Hala, irakasleak hainbat gai proposatu zizkien ikasleei iruzkinak egiten trebatzeko. Euskararen eta euskal
kulturaren gutxieneko ezagutza izatea eta eguneroko errealitateari buruz jardutea izan dira ariketaren helburuak.