Ikasleen lanak
Korrikari buruzko taldeko podcasta
Podcast formatua hautatu zuten DBH 2. mailako komunikazio ikasleek gizartean eta ikastetxeetan gertatzen diren hainbat arazori eta zapalkuntzari buruz hitz egiteko: Interneten erabileraz, arrazakeriaz eta eskola jazarpenaz. Halaber, Korrikari buruzko podcast luze bat egin dute ikasle guztiek elkarrekin, non aurtengo Korrikaren protagonistak elkarrizketatu dituzten, besteak beste.
Bazterrekoak ere, fokupean
Ikus-entzunezko lanen bidez hainbat gai landu dituzte komunikazio tailerreko ikasleek: Martxoaren 8ari buruzko jakingarriak, Eurovision lehiaketari buruzkoak eta autoen gaineko zenbait xehetasun eman dituzte ikasleek. Herriko merkataritzaren egoerari buruz dendari bati eginiko elkarrizketarekin, ikusgarritasuna eman nahi izan diote herriko komertzioari.
Herriko emakumeak protagonista
Orereta ikastolako (Errenteria, Gipuzkoa) prentsa tailerreko ikasleek kazetaritza generoak landu dituzte ikasturte honetan. Elkarrizketak, kronikak eta iritzi artikuluak idatzi dituzte. Herriko emakumezko eragileak dira lan askoren protagonista, baina nazioarteko gatazkei buruzko iruzkinak ere egin dituzte, eta elurretara eginiko irteeraren kronika.
Jateko Moduko Liburuak proiektua, irakurtzearen plazeraz gozatzeko
Gazte literaturako kalitatezko liburuekin hornitu dute
Oianguren institutuko liburutegia (Ordizia, Gipuzkoa). Gainera, literatura
eta musika uztartzen dituen proiektu berritzaile bat ere sortu dute, non Batxilergoko 1. mailako ikasleek beren gustuko liburuak gomendatzen dizkieten DBH 1. mailako ikasleei.
Euskara sustatzea eta irakurtzeko grina piztea dira hezkuntza proiektuaren ardatz ikastetxean. Horregatik jarri dituzte martxan Hizkuntza Proiektu eleaniztuna eta Irakurketa Plana.
Oiangu parkearen eremuak aseko al luke Ordiziako energia beharra?
Martxoaren 11tik 15erako astea energia iraunkorraren astea izan da Oianguren ikastetxean (Ordizia, Gipuzkoa). DBHko 1. mailan ohiko klaseak eten dituzte, eta diziplinarteko proiektu bat garatu dute ikasgai guztietan. Helburua hau izan da: «Daukagun dependentzia energetikoaz eta erabiltzen dugun energiaren jatorriaz hausnartzea».
Oiangu parkea eguzki plakaz beteta nahikoa energia lortuko al litzatekeen jakitea izan da prozesuaren emaitzetako bat.
Elektrizitatearen teoria bisualki azalduta
DBHko 2. mailako ikasle honek argindarrari buruzko artikulu bat idatzi du Teknologia eta Digitalizazioa ikasgaian ikasi dituen edukiak baliatuta. Testu idatzia ez ezik, irudiak eta infografiak ere baliatu ditu teoria azaltzeko.
Emozioei bide ematen
Plastika eta Musika ikasgaiak uztartu dituzte ikus-entzunezko lan hauetan. Ikasle bakoitzak emozio bat aukeratu du, eta, emozio hori irudikatzeko, marrazki edo artelan bat egin du. Nork bere gustuko abestia erantsi dio lanari, landu duen emozioarekin bat datorrena.
Emozioak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea izan da ariketaren helburua.
Zergatik ageri dira emakumezko gutxi historia liburuetan?
Geografia eta Historia ikasgaian hainbat pertsonaia ikasi ondoren, denek ezaugarri komun bat zutela ohartu ziren: denak gizonezkoak zirela. Hala, pentsamendu kritikoa garatzeko asmoz, emakumeen irudikapen historikoaren inguruko hausnarketa egin zuten Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasle hauek.
Lan gehienak iritzi testuak dira, eta horietako batetik abiatuta, ikus-entzunezko lan bat egin zuten hainbat ikaslek.
Euskal emakume ekintzaileei aitortza
Euskara ikasgaian komunikazioa lantzeko, aurrena, hainbat euskal emakume esanguratsuri buruzko jakingarriak jaso dituzte ikasleek 'Errebelde 50 bider' eta 'Baginen' liburuetatik. Ondoren, ikus-entzunezko lanak egin dituzte emakume horiei buruzko azalpenekin, eta ikasitakoa jendaurrean aurkeztu dute.