Ikasleen lanak

Garraldatik Berlinerako bidaia

Garraldatik Berlinerako bidaia

Garraldako eskolako (Nafarroa) Komunikazio Tailerreko ikasleek Berlinera eginiko ikasbidaiaren kronikak idatzi dituzte. Narratzaile lanak egiteko, objektu bat hautatu dute ikasleek; izan ere, objektu baten ikuspuntik kontatu dute bidaia.

Alemaniako hiriburua eta inguruak ezagutzeko bidaia martxoaren 22tik 27ra egin zuten 18 ikaslek eta 2 irakaslek.

'Kolosala izan zara'

'Kolosala izan zara'

Euskara eta Literatura ikasgaian gosari literarioak egin ohi dituzte Sopelako ikastolako (Bizkaia) Batxilergoko 2. mailan. Ebaluaketan puntu osagarria lortzeko, landu duten liburuari loturiko proiektu artistiko bat sortzeko proposatzen die irakasleak.


Itoitz Uribe Sarriegi ikasleak kantu bat egin du Joseba Sarrionandiaren 'Kolosala izango da' liburuan oinarrituta. Idazleak berak zuzenean entzun zuen kantua ikastetxera eginiko bisitan.

Instagrama eskatu dizute... eta?

Instagrama eskatu dizute... eta?

Teknologia eta Digitalizazioko ikasleek sare sozialen inguruko hausnarketa bat egin dute gelan: egunerokoan sare sozialetan gertatzen den egoera bat pentsatu behar zuten, eta erabakiak hartu behar zituzten galdeketa prozesu bati jarraituz.

Galderak eta erantzunak infografia batean atondu dituzte, hausnarketa prozesu osoa aldi berean bistaratzeko.

Jaten duguna

Jaten duguna

Elikadura landuz, hainbat ikasgaitako irakasleek diziplinarteko proiektu bat prestatu zuten Azkoitiko institutuan (Gipuzkoa). Horrekin, «gaur egun bizi dugun egoera larriaren kontzientzia» sortu nahi zuten ikasleengan. Bi aldizkari digitaletan bildu dituzte lehen sektoreko herritarrei eginiko elkarrizketak, errezeta osasungarriak eta beste hainbat artikulu eta bideo.

Aldaketaren sugarra

Aldaketaren sugarra

Industria Iraultzaren hastapenenetan, orduko pospologileek greba eta borroka garrantzitsuak egin zituzten langileen eskubideen alde Erresuma Batuan, Espainian eta baita Euskal Herrian ere. Emakumezkoak ziren gehienak, eta oso baldintza gogorretan egiten zuten lan.

Borroka morea

Borroka morea

XX. mendeko hamarkadaren hasieran Errusian gertatu ziren iraultzak izan dituzte hizpide podcast honetan Talaia institutuko (Hondarribia, Gipuzkoa) ikasleek. 1905. urtean izan ziren matxinadak izan dituzte abiapuntu, eta harrezkero bata bestearen atzetik jazo ziren altxamendu garrantzitsuenen berri eman dute. Besteak beste, emakumezko iraultzaileei buruz dihardute luze eta zabal.

Zer bisitatu daiteke Donostian?

Zer bisitatu daiteke Donostian?

Hainbat gairi buruzko informazioa ohiko testu formatuan ematearekin batera, informazio bera era bisual eta ulerterrazean komunikatzeko infografia lanak egin dituzte ikasleek. Besteak beste, Donostia ezagutzeko gida bat egin dute, eta eskola porrotari eta estereotipoei buruzko azalpenak eman ere bai.

Danborrada, Eurovision eta emakumezko astronauten mundua

Danborrada, Eurovision eta emakumezko astronauten mundua

Donostiako urteroko jai handiari buruzko erreportajea idatzi dute zenbait ikaslek. Haatik, Eurovision lehiaketaz ere egin dute lana beste batzuek. Miopiaz eta gazteen arazoei buruz ez ezik, egungo emakumezko astronautei buruzko artikuluak ere egin dituzte ikasleek.

Konspirazio teoriak

Konspirazio teoriak

Konspirazio teoriei buruzko podcasta egin dute Zurriola ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuek. Izan ere, gaur egun ere oraindik indarrean diraute halako hainbat teoriak.

Teoria horiek nola sortzen diren, zergatik eta historiako konspirazio teoriarik ezagunenen xehetasunak eman dituzte ikasleek.