Bideoak

Egiptoera euskaraz azalduta

Egiptoera euskaraz azalduta

Ehun urte bete dira Howard Carterrek Tutankamonen hilobia aurkitu zuenetik. Eta aurkikuntza horrek goitik behera aldatu zuen egiptologiaren zientzia. Arlo horretan aditua da Karlos Almorza Aranzadiko ikerlaria, eta xehe-xehe azaldu dizkio BERRIAri egiptologiari buruzko bitxikeria eta sekretu guztiak.

«Herrialdearen historiako lurrikararik okerrena izan da hau»

«Herrialdearen historiako lurrikararik okerrena izan da hau»

Otsailaren 6an bi lurrikara handik astindu zuten Ekialde Hurbila: Kurdistanen, Turkian eta Sirian izaniko lehen dardarak 7,8ko indarra izan zuen, eta bigarrenak, 7,5ekoa. Kurdistanen izan zuten biek epizentroa. Dagoeneko 21.300dik gora dira hildakoak [otsailaren 10eko datuak dira].

Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura

Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura

Ikusgelak bideo berri bat plazaratu du: 'Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura'. Bertan diotenez, Mariasun Landa (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) idazlearen lana inflexio puntu bat da euskarazko Haur eta Gazte literaturan. «Ikuspegi eta estilo berriak ekarri zituen, bide berri bat zabalduz».

Kai Nakaik milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Shakiraren kantuaren euskarazko bertsio bat eginda

Kai Nakaik milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Shakiraren kantuaren euskarazko bertsio bat eginda

Abeslari gasteiztarrak ez du kantaren bertsio osoa egin, baizik eta Tiktok sare sozialerako lagin bat. «Nire helburua ez da abesti osoak egitea, baizik eta erakustea zelan entzuten den holako abesti famatu bat euskaraz», azaldu du.

Alex Txikon: «Une batzuetan sentitu nuen ez nuela gehiago borrokatu nahi»

Alex Txikon: «Une batzuetan sentitu nuen ez nuela gehiago borrokatu nahi»

Urtarrilaren 6an iritsi zen Alex Txikon (Lemoa, Bizkaia, 1981) Manasluko gailurrera (Nepal, Himalaia, 8.163 metro). Haren bigarren zortzimilakoa izan da neguko espedizio batean. 2016an, Nanga Parbat igo zuen (Pakistan, Karakorum, 8.125 metro).

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak baino gehiago al dakizu sagardoaz?

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak baino gehiago al dakizu sagardoaz?

Sagardo sasoia abiatzeko ekitaldia egin zuten urtarrilaren 11n Astigarragan (Gipuzkoa), eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izan ziren zeremoniaren gidariak, Alorrenea sagardotegian. Aukeraz baliatuta, BERRIAko Enekoitz Telleria kazetariak galdeketa egin zien antzezleei, sagardogintzaren inguruko hiztegia zenbateraino ezagutzen duten ikusteko.

Bolsonaroren jarraitzaileek Brasilgo Kongresua hartu dute

Bolsonaroren jarraitzaileek Brasilgo Kongresua hartu dute

Lula presidentearen aurkako esku hartze militar bat eskatzeko manifestazio bat egiten ari ziren, eta Kongresura iristean Polizia hesia gainditu dute. Estatuburu ohiaren 1.600 bat jarraitzaile atxilotu dituzte gertakariekin lotuta.

2022ko mugarriak zientzian

2022ko mugarriak zientzian

Martera bidean lehenbiziko pausoak eman ziren, AEBek iragarri zuten energia errentagarria egitea lortu zuela, aurrerapenak egin ziren organo txertaketan eta txertoen teknologia berrietan, eta giza historia hobeki ezagutzeko aurkikuntza handiak ere izan ziren.

Zein dira 2022ko hitzak BERRIArentzat?

Zein dira 2022ko hitzak BERRIArentzat?

'Zorioneko' eta 'Ukraina' dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearen iritziz. Lehena azaroko hilabeteari dagokio, eta azkena, berriz, otsailari. Hilabete bakoitzarentzat aukeratu dute hitz bat.