Bideoak

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria
Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu. Astero, hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko dute. Jada ikusgai jarri dituzte BEZari buruzko bideo bat [goian ikusgai] eta Platon pentsalariari buruzko beste bat.

Mahsa Amini, hilda beloa «gaizki jarrita» eramateagatik
Irango Moralaren Poliziak irailaren 13an atxilotu zuen Mahsa Amini 22 urteko emakume gaztea, beloa «gaizki jarrita» eramateagatik. Hiru egun geroago hil zen; Poliziaren esanetan, «bihotzekoak jota».

Sare sozialen onurez eta kalteez
Gizarte hiperkonektatua, menpekotasuna... ajeak ikusten dizkiete sare sozialei Nerea Aranburuk eta Maddi Kintanak; ordea, uste dute badutela eraldaketarako potentziala, talde proiektuak sortzekoa. Eurak dira eredu: 'Kabala' podcasta aurkezten du Kintanak, eta umorezko bideoak egiten ditu Aranburuk.

Jai parekideak xede
Irailaren 8an ospatu ohi dute Hondarribian (Gipuzkoa) jaietako egun handia, eta Alardea izaten da ekitaldirik garrantzitsuena. Jaizkibel konpainiak 25 urte daramatza Alardean emakumezkoen parte hartzea bermatzen; izan ere, beste konpainietan ezin dute normaltasunez desfilatu.

Tasmaniako tigrea «berpiztu» nahi dute ingeniaritza genetikoa erabiliz
Dunnart animaliaren DNA editatu nahi dute, tilazino batena lortzeko. 1936an galdu zen Tasmaniako azken tigrea. Bere habitat naturalean sartu nahi dute berriro.

'Popa', 'estatxa', 'estropua'... arraunaren hiztegia osatu du BERRIAk
Askotan erdarazko hiztegira jo izan da arraunaz hitz egiteko, baina euskarak ere hiztegi zabala dauka arlo horretan. Arraunaren inguruko hiztegiak bilakaera nabarmena izan du urteek aurrera egin ahala.

Goi mailako gaitasunen lezioa
Elbarritasun handiak dituzte biek, oso agerikoak; horiekin «izututako» begiradak usuegi ikusi dituzte Juncal Cepedak eta Telmo Iruretak. Gaiaz ozen aritzeko adorea dute biek, umorea ere bai bidelagun.

Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa
«Ez du izanen brebetaren balio bera, baina erakunde ofizial batek babestutako agiri bat» izanen da: halaxe nabarmendu du Seaskak. Zientzietako proba euskaraz erantzunen duten ikasleen zuzenketa bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak.

Damaris Egurrola: «Tituluak irabazteaz gainera, taldearentzat garrantzitsu sentitu naiz»
Txapeldunen Liga irabazi duen Euskal Herriko lehen emakumezkoa da Damaris Egurrola (Orlando, AEB, 1999). Olympique Lyoneko jokalariak Frantziako Liga ere irabazi du. Eta, ezusterik ezean, uztailean Eurokopa jokatuko du Herbehereekin.