Bideoak

Martxoaren 31 arte bidal daitezke lanak BERRIA Ikasgela sariketara
BERRIA Ikasgelak ikasleentzako sariketa bat antolatu du bigarren urtez. Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan nahiz Lanbide Heziketan ari diren ikasleek parte hartu ahalko dute, eta sariketara aurkezten den ikasgela bakoitzak izango du saria eskuratzeko aukera.
Helbide elektroniko honetara bidali behar dira lanak: [email protected].

Joaldunak taupaka, hots bakarrez

Dekretu bidez hasi da Trump egiten eta desegiten
AEBetako presidenteak migratzaileen aurkako politikak indartu ditu, eta administrazio federaleko funtzionarioen lan baldintzak aldatu. Indultua eman die 2021ean Kapitolioari eraso egin ziotenei.

Indarrean da su etena Gazan
Urtarrilaren 19ko 10:15ean hasi da menia. Su etenari esker, azken orduetan Egiptoko mugan zain zeuden dozenaka kamioi sartu dira Gazan laguntza humanitarioarekin.
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7tik Gazan Israelek hildakoak 46.913 dira.

Alaia Martin: «Bertsoak eman didan gauzarik onena lagunak izan dira»
Alaia Martinek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987) irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, aurreko bi aldietako garaile Beñat Gaztelumendiri buruz burukoan nagusituta.

‘Oldarraldi judiziala’ da 2024ko urteko hitza
BERRIAko euskara taldeak oldarraldi judiziala hautatu du 2024a definitzeko. Hilabete
bakoitzarentzat kontzeptu, toponimoLeku izena.
, aditz edo esamolde bat ere aukeratu du.

Siriako gerraren kronologia
2011ko martxoaren 15ean hasi zen gerra zibila Sirian. Gobernuaren errepresioaren kontra, Udaberri Arabiarra mugimendua ernatu zen Sirian, eta, orduz geroztik, borrokan aritu dira herritarrak. Hala ere, badira gatazkan parte hartu duten indar gehiago: Estatu Islamikoa eta nazioarteko hainbat herrialde boteretsu tartean.

Fake news: egia zalantzan
Ikusgelaren bideo pedagogiko honek 'fake news' edo gezurrezko albisteen fenomenoa du hizpide. Haietako askok sare sozialetan aurkitzen dute bidea lau haizeetara hedatzeko.
