Albisteak

Zer kontatuko dute asteroidetik ekarritako harri hautsek?

Zer kontatuko dute asteroidetik ekarritako harri hautsek?

Bennu asteroidearen harriak eta hautsak jaso, eta Lurrera itzultzea lortu du NASAk. OSIRIS-REx misioak jasotako laginak mundu osoko 233 zientzialariren artean banatuko dituzte.

Zientzialariek badakite molekula organiko asko dituela asteroideak, eta uste dute noizbait urak eraldatu zituela horiek. Biziaren jatorriari buruz gehiago ikasteko balio dezakete laginek.

Digitalizazioa hezkuntzan: nola eta zertarako

Digitalizazioa hezkuntzan: nola eta zertarako

Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian.

Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira. Besteak beste: zenbateko tokia izan behar du teknologiak ikastetxeetan?, zer ekarpen egiten du?, ba al dago arriskurik?

Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztien aldeko botoarekin onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea.

1936tik 1978ra arteko biktimei eragiten die, eta, besteak beste, ikerketa talde baten lana abiaraziko du gertatutakoaren «egia finkatzeko». Biktimei salaketak jartzea erraztuko die, aholkularitza emanez.

'Daniel' ekaitzak eragindako uholdeen ondotik, epidemia arriskua Libian

'Daniel' ekaitzak eragindako uholdeen ondotik, epidemia arriskua Libian

Milaka lagun hil ostean, Libiako Derna hirian ia galdua da inor bizirik topatzeko itxaropena. Erreskate lanetan izan diren Accion Norteko kideek azaldu dutenez, epidemiarik ez sortzea dute orain lehentasuna. Horretarako, lehenbailehen atera behar dira uholdeetan hil zirenen gorpuak.

Euskaraz Espainiako Kongresuan

Euskaraz Espainiako Kongresuan

Lehen aldiz Espainiako Kongresuan, diputatuek euskaraz, katalanez, galizieraz, asturieraz eta aragoieraz aritzeko aukera izan dute. Hizkuntza gutxituetan mintzatu ahal izateko Kongresuko araudia aldatzeko osoko bilkuran izan zen.

Euskaldunek Euskal Herrian bertan dituzten trabak salatu zituzten EH Bilduko eta EAJko ordezkariek.

Espezie inbaditzaileen sustrai arrotzak, errotuegi

Espezie inbaditzaileen sustrai arrotzak, errotuegi

Galdu diren izakien %60 espezie inbaditzaileen ondorioz galdu dira. Ikertzaileen arabera, espezie horien hedapena «lehenbailehen» geldiarazi behar da, biodibertsitatea babesteko eta klima krisiari aurre egiteko.

Bi egunean milaka ikustaldi izan ditu Antton Telleriaren 'Nekatutak' bakarrizketak

Bi egunean milaka ikustaldi izan ditu Antton Telleriaren 'Nekatutak' bakarrizketak

Hirurogei emanalditik gora egin ditu Euskal Herrian zehar; horietan azkena, martxoaren 4an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Grabatu zuen saio bakarra izan zen, eta irailaren 17an jarri zuen ikusgai sareetan: 'Nekatutak-Grabatutak'.

Haize errota flotagarri bat argindarra sortzen ari da Bizkaiko kostan

Haize errota flotagarri bat argindarra sortzen ari da Bizkaiko kostan

Sorgailua prototipo bat da, eta plataformaren funtzionamenduari eta ingurugiroan duen eraginari buruzko datuak bilduko ditu bi urtez. Espero dute informazio hori baliagarria izatea 2026an haize errota gehiago jartzeko.

Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi dute

Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi dute

Ikusi dute ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela. Eskailera batzuk aurkitu dituzte aurten induskatutako etxebizitza batean; orain arte, inoiz ez da halakorik atzeman Mendebaldeko Pirinioetako Burdin Aroko herrixka batean.