Albisteak

Mohammed Salem argazkilari palestinarrak irabazi du World Press Photo saria

Mohammed Salem argazkilari palestinarrak irabazi du World Press Photo saria

Gazako bonbardaketa batean hildako iloba besoetan duen emakume bat ageri da argazkian. Beste hiru argazkilari ere saritu dituzte mundu zabalean fotokazetaritzaren alorrean banatzen dituzten sari nagusietan.

Brebetako ariketen azalpenak euskaraz izatea onartu du Parisek

Brebetako ariketen azalpenak euskaraz izatea onartu du Parisek

Frantziako Gobernuko Hezkuntza ministroak onartu egin du eskaera, eta ariketen azalpenak ere euskarara itzulita eskainiko dituzte.

EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako bozak, EH Bildurekin jarlekuetan berdinduta

EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako bozak, EH Bildurekin jarlekuetan berdinduta

Jeltzaleek eta PSE-EEk berriz ere gehiengo osoarekin agindu ahalko dute, 39 eserleku baitituzte bi indarren artean.

EH Bildu izan da bototan gehien handitu den indarra, 2020tik 92.000 irabazita.

Parte hartzeak gora egin du: hautesleen %62,52k eman dute botoa, eta duela lau urte %50ek.

Xakea, pentsatzea lantzeko

Xakea, pentsatzea lantzeko

Hezkuntzan xakea osagarri oso ona dela diote adituek eta hainbat ikerketak. Ondorioztatu dute xakean jokatzen duten ikasleek errendimendu hobea dutela. Gazteekin ez ezik, zaharrekin ere emaitza onak ematen ditu xakean aritzeak.

Euskaraz sortzeko mementoa

Euskaraz sortzeko mementoa

Euskarazko eduki digitalak kontsumitzeaz gain ekoizten ere hasteko, Memeka lehiaketa antolatu dute Iametzak eta Azkue fundazioak.

15 eta 18 urte bitartekoentzat pentsatua dago, eta apirilaren 21era arte dago memeak sortzeko aukera.

Maiatzaren 3an iragarriko dituzte irabazleak, eta 200-150 euroko sariak banatuko dituzte.

Europako Parlamentuak onartu du ekosistemen %20 leheneratzea 2030erako

Europako Parlamentuak onartu du ekosistemen %20 leheneratzea 2030erako

Europarlamentuak bide eman dio Natura Leheneratzeko Araudiari. Alderdi Popularrak kontrako botoa eskatu du, nekazarientzat kaltegarria izango dela argudiatuta.

Estatu bakoitzak ekosistemak leheneratzeko plan bat ondu beharko du.

Ikasgelan komunikatu ezinean

Ikasgelan komunikatu ezinean

Nahia Garcia nerabearen familia kexu da ikasgelan duen egoeraz: gorreria du, eta ikasgelan interpreterik gabe dago askotan. Hezkuntza Sailaren arabera, profesional falta da motiboa.

Izotzean ezkutatutako altxorra

Izotzean ezkutatutako altxorra

Izotzean sortzen diren burbuila txikiak ikertzen dituzte Izotzalaben, Leioan. Han gordeta daude atmosferaren aztarnak. Burbuila fitxategi horri esker, ikertzaileek jakin dezakete nolakoa zen duela 800.000 urteko atmosfera, eta gerora zer bilakaera izan duen.

Ondorio argi bat atera dute: «Izotzean ikusten da nola gaur egun dugun berotzea orain arteko erregistroetan agertzen dena baino askoz handiagoa den».

Sexu berekoen arteko ezkontza Grezian ere eskubide

Sexu berekoen arteko ezkontza Grezian ere eskubide

Sexu berekoen arteko ezkontzak baimentzen dituen Europako 21. herrialdea bihurtu da Grezia, eta herrialde kristau ortodoxoen artean, lehena. Erabakiak harrabotsa eragin du kontserbadoreen artean.