Albisteak

Txillardegi, herriarekin konprometitutako intelektuala

Txillardegi, herriarekin konprometitutako intelektuala

2022ko urtarrilaren 14an bete dira hamar urte Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zela. Idazlea, hizkuntzalaria, pentsalaria, politikaria eta, beste ezeren gainetik, bere herriarekin konprometitutako intelektuala izan zen.

'Txikitero', 'ibuprofeno' eta 'biziraun', Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzen artean

'Txikitero', 'ibuprofeno' eta 'biziraun', Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzen artean

Akademiak bere hiztegia eguneratu du. 'Pikillo', 'light', 'spam', 'squash', 'tirita', 'txupito'... hitz berri ugari onartu ditu. Horietako asko jada erabiltzen zituzten euskal hiztunek.
Animaliak Gabonetako 'apaingarri' izatearen alde eta kontra

Animaliak Gabonetako 'apaingarri' izatearen alde eta kontra

Behorrak, astoak, oiloak eta gameluak; asko dira Eguberrietan desfilatzera ateratzen dituzten animaliak. Kalejirak edertzeko aitzakian ateratzen dituzte, baina eragile batzuek ez dute halakorik nahi; zapalkuntzarik gabeko bestak antolatzearen alde daude.


Izotzik zaharrena aurkitzeko lanean ari dira Antartikan

Izotzik zaharrena aurkitzeko lanean ari dira Antartikan

Duela 1,5 milioi urtera arteko izotz lagina atera nahi dute: hiru kilometro luze eta hamar zentimetro zabal izango den izotz lagin bat. Gero, bai izotza bai izotz geruzetan harrapatuta geratutako aire burbuilak aztertuko dituzte adituek. Laginari esker, klimaren bilakaera zein izan den jakingo dute.

Euskaldunik zoriontsuena

Euskaldunik zoriontsuena

Xabier Amuriza bertsolariak, Bernart Etxeparek 1545ean idatzitako 'Linguae Vasconum Primitiae' euskara batura ekarri, eta egungo errima eta neurrietara moldatu du, 'Etxepare. Jalgi hadi batura' liburuan.

Hiesaren pandemia

Hiesaren pandemia

Lehen kasuak agertu zirenetik 1981ean, 79,3 milioi lagun infektatu dira munduan, eta 36,3 milioi hil dira hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz. 

GIB positibo diren bi pertsonari eman die hitza BERRIA telebistak: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri. 90eko hamarkadan jakin zuten seropositibo zirela, eta ordutik hona bizi izandakoak kontatu dituzte.

Karbono isuriak 2032an eten beharko lirateke

Karbono isuriak 2032an eten beharko lirateke

Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzeko eta klima aldaketaren ondorioak gehiago ez larritzeko eten behar lirateke isuriak. Oraingo erritmoan jarraituz gero, pandemiaren aurretik adina emisio izango dira aurten: herrialdeek iaz baino %4,9 karbono gehiago isuriko dute.

Martin Ugalderen ekarpena sarean jarri dute

Martin Ugalderen ekarpena sarean jarri dute

Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenean, haren lan osoa jaso dute webgune batean: 2.049 idazlan. Kazetaria, politikaria, idazlea izan zen Ugalde, eta ibilbide sendoa egin zuen alor guztietan. 

1936ko gerraren ondorioz erbesteratu, eta, Venezuelan ospe handiko kazetari bihurtuta, 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik, eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko egunkari bat sortzea.

Tarimgo momiak tokiko herritarrak dira

Tarimgo momiak tokiko herritarrak dira

Genetikoki bakartuta egon zen populazio batenak dira Txina mendebaldeko Tarim ibaiaren arroko momiak. Basamortuko baldintzetan oso ondo kontserbatu dira. Haien jatorria misterioa izan da hainbat urtean.