Albisteak

Eskola jazarpenaren kasuak %22 igo ziren iazko ikasturtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eskola jazarpenaren kasuak %22 igo ziren iazko ikasturtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

157 kasu atzeman zituzten, ikertutakoen %14,2. Aztertutako kasuak ere aurreko urtekoak baino 132 gehiago izan ziren. Eusko Jaurlaritzaren arabera, eskola jazarpena «egiturazko arazoa da», eta erro sakonak ditu gizartean: «Horregatik, horren kontra borrokatzeko, gizarte osoaren inplikazioa behar da».

Iruña-Veleiako aztarnategia aztertzeko plan berria

Iruña-Veleiako aztarnategia aztertzeko plan berria

Arabako aldundiak «aro berri bat» hasi nahi du Iruña-Veleian. Ostraken auzia amaituta, erromatar garaiko aztarnategiaren «izen ona» berreskuratu nahi du. Aztarnategi eskola eta praktika laborategia izatea proposatu du, besteak beste. Izan ere, ia dena geratzen da azaleratzeko.

Maia Garcia-Vergniory: «Aurkitu dugu topologia ezezaguna dela, baina ez exotikoa»

Maia Garcia-Vergniory: «Aurkitu dugu topologia ezezaguna dela, baina ez exotikoa»

Ameriketako Fisika Elkarteak (APS) APS Fellow izendatu du Maia Garcia-Vergniory Donostia International Physics Centerreko (DIPC) ikerlaria. Zehazki, material topologikoen arloan egindako ekarpenak saritzen ditu aipamenak. Gisa horretako material berriak identifikatzeko bidea erraztu baitu.

Guggenheim museoa, 25 urtez Bilbon

Guggenheim museoa, 25 urtez Bilbon

Bilboko Guggenheim museoak hasieratik sortu zuen ikusmina, eta jende asko erakarri du. Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker egin du museoak 140 obra inguruko bilduma.

Kritikak ere egin dizkiote, euskal kultura ikusezin egiten duelakoan. Bilboko Guggenheim Busturialdera zabaltzeko proiektuak ere hautsak harrotu ditu.

Neptunoren eraztunen argazkiak atera ditu James Webb teleskopioak

Neptunoren eraztunen argazkiak atera ditu James Webb teleskopioak

Eraztunak inoiz ez dira ikusi hain zehatz. Izan ere, teleskopioaren berezitasunari esker, orain arte ikusi gabeko eraztunak harrapatu ditu Webbek. 'Voyager 2' zundak irudikatu zituen lehenbizikoz, duela 33 urte.

Egun bat Frantziako armadan

Egun bat Frantziako armadan

Iparraldeko 16 eta 25 urteko gazte guziak behartuak dira Frantziako armadarekin edo Jendarmeriarekin egun bat pasatzera. Ondotik eskuratzen duten agiria beharrezkoa zaie gazteei, besteak beste, baxoa eta gidabaimena pasatzeko. Euskaldunen kontrako diskriminazioa pairatu dute anitzek.

Hegaluzeek non hibernatzen duten deskubritu dute

Hegaluzeek non hibernatzen duten deskubritu dute

Ozeano Atlantikoaren mendebaldean ematen dute negua, sakonera handiko uretan. Azti taldeko ikerlari batek marka elektroniko bat jarri zion hegaluze bati orain bi urte; hala, animaliaren migrazio ibilbidea osoki erregistratu dute estreinako aldiz.

Kaka egitearen lotsa

Kaka egitearen lotsa

Kaka egitearen lotsari parkopresia deritzo. Emazteek gehiago pairatzen dute. Haurtzaroari hertsiki lotua da gaitz psikologiko hori, eta ondorio fisiologikoak dauzka, baina baditu aterabideak.

Errusiak Ukrainan okupatutako lurrak anexionatzeko hitzarmenak sinatu ditu Putinek

Errusiak Ukrainan okupatutako lurrak anexionatzeko hitzarmenak sinatu ditu Putinek

Kherson, Zaporizhia, Donetsk eta Luhansk eskualdeek Errusiako Federazioarekin bat egin dute ofizialki. Kievek esana dauka ahaleginduko dela horiek militarki berreskuratzen, eta, gainera, Zelenski presidenteak iragarri du eskaera egingo dutela NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide bihurtzeko.