Albisteak

Zein dira 2022ko hitzak BERRIArentzat?

Zein dira 2022ko hitzak BERRIArentzat?

'Zorioneko' eta 'Ukraina' dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearen iritziz. Lehena azaroko hilabeteari dagokio, eta azkena, berriz, otsailari. Hilabete bakoitzarentzat aukeratu dute hitz bat.

Neguak gerrari eragingo dio

Neguak gerrari eragingo dio

Elurrak, hotzak eta eguzki orduen urriak baldintzatuko dituzte guda zelaiko mugimenduak eta horien ondorioz sortutako abaguneei eman beharreko erantzunak. Energia gabeziak sor ditzake egoera zailenak.

Lurraren %30 babestuta 2030. urterako

Lurraren %30 babestuta 2030. urterako

COP15 biltzarrean parte hartu duten ia berrehun herrialdeek akordio hori lortu dute. Hain zuzen ere, 3.000 zientzialariren ikerketa batek ohartarazi duenez, izaki bizidunen espezieen %10 galduta egongo dira mende amaierarako, neurririk hartu ezean.

Zeelanda Berriak lege bat onartu du 2009tik aurrera jaiotakoei erretzea debekatzeko

Zeelanda Berriak lege bat onartu du 2009tik aurrera jaiotakoei erretzea debekatzeko

Belaunaldi berriei tabakoa erretzeko debekua ezartzen dien lehen herrialdea izango da. Debekua betiko izango dela adierazi dute agintariek.

Beste berrogei gorpuzki aurkitu dituzte Urduñako espetxe frankistan

Beste berrogei gorpuzki aurkitu dituzte Urduñako espetxe frankistan

Gogora institutuak harremana du 36 familiarekin, eta horietatik hamazazpik eman dute DNA lagina identifikazio lanak egin ahal izateko. Urduñan, 225 pertsona hil ziren lehenengo kontzentrazio esparru (1937-1939) eta gero espetxe (1939-1941) izaniko lekuan.

Hirugarrenez, Maialen Lujanbio txapeldun

Hirugarrenez, Maialen Lujanbio txapeldun

Hasi eta buka izan da onena, eta Iñaki Muruak jantzi dio txapela. Txapelketen argazkia berritu du aurtengo finalak —hiru emakumek hartu dute parte lehendabizikoz—, baina bidea berak berritu du.

Alua: baztertua sarritan, agerian orain

Alua: baztertua sarritan, agerian orain

Juncal Alzugarai fisioterapeutak alu baten eredu hiperrealista bat sortu du, egiturak fidelki erakusten dituena: Alooa. Raquel Pintado artistak taxutu du eredua.

Andreen anatomiak garrantzi txikia izan du ikerketa zientifikoan, eta horrek ondorioak izan ditu emakumeen osasunean.

Lehen aldiz fusio errentagarria egitea lortu dutela baieztatu dute AEBek

Lehen aldiz fusio errentagarria egitea lortu dutela baieztatu dute AEBek

Kaliforniako laborategi bateko esperimentuak ezarri duen mugarria aurkeztu dute Washingtonen. Lorpenak «energia garbiaren etorkizuna» aldatuko duela adierazi dute. Orain arte inork ez du lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik.

Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte!

Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte!

NUPeko hiru ikaslek Zaindari aplikazioa sortu dute, gurasoek jakin dezaten nola erabiltzen duten seme-alabek Internet. Etxeko routerrean egiten du aplikazioak kontrola, eta etxeko wifi sarea erabiltzen dutenen parametroak kontrolatu ahal dira.