Albisteak

Deforestazioaren aurkako araudia onartu du Europak

Deforestazioaren aurkako araudia onartu du Europak

Basoen suntsitzea eragiten duten zenbait produktu inportatzea galaraziko du neurriak. Zazpi produkturi ezarriko zaie: palma olioa, behiak, soja, kafea, kakaoa, egurra eta kautxua.

Gaur-gaurkoz, EB da munduko «deforestazio inportatzailerik» handienetan bigarrena.

Joan Mari Irigoien idazlea hil da

Joan Mari Irigoien idazlea hil da

Nobelagintzan utzi du arrasto sakona haren obrak euskal letretan, baina poesia lanak eta haur eta gazteentzako liburuak ere idatzi ditu. Esklerosia atzeman zioten duela urte batzuk. Bere lanetan eta publikoki maiz adierazi zuen eutanasiaren aldeko jarrera.

Heriotza zigorra indarrean munduan

Heriotza zigorra indarrean munduan

Amnesty Internationalen arabera, 2021ean baino %53 preso gehiago hil zituzten. Hildakoen kopuruak nabarmen egin zuen gora hainbat herrialdetan iaz, hala nola Iranen, Saudi Arabian eta AEBetan. Beste zenbait herrialdek ez dituzte datuak ezagutarazten: Txinak, Ipar Koreak eta Vietnamek, besteak beste.

Hemorroideak: ohikoak bezain isilduak

Hemorroideak: ohikoak bezain isilduak

Odolbilduak dira hemorroideak; uzkian ateratzen diren barize moduko batzuk. Eta gaixotasun ohikoa izan arren, isilpean eraman ohi ditu jendeak. Horien prebentzioan lan egin beharko litzateke, profesionalen ustez. Besteak beste, elikatze ereduan aldaketa bortitzik ez egitea eta ura edatea gomendatzen dute.

Aupa, Maurizia!

Aupa, Maurizia!

Hamaika plazatan jo zuen Maurizia Aldeiturriaga pandero jole bizkaitarrak, eta Euskal Herriko plazandre erreferente bilakatu da.

1936ko gerra hasi aurretik, jaiegun handietako plaza emanaldietan aritzen zen. Gerrak eten zion ibilbidea, baina 1960ko pizkundearekin berragertu zen berriro. Egungo artista askok hartu dute oinarri haren lana.

75 urte Israel eratu zutela

75 urte Israel eratu zutela

Maiatzaren 14an 75 urte bete dira mugimendu sionistak Israel fundatu zuenetik. Palestinarrek ondo gogoan dute egun hura: biharamunean Nakba hasi baitzen (hondamendia arabieraz).

Estatu juduaren sorrerak Palestinako arabiarrak kanporatzea ekarri zuen. 700.000 lagunek baino gehiagok egin zuten ihes etxetik. Gaur egun, bederatzi milioi errefuxiatu palestinar bizi dira etxera itzultzeko eskubidea zapalduta.

‘Irati’ komikia berrargitaratu dute

‘Irati’ komikia berrargitaratu dute

Paul Urkijoren izen bereko filmak izandako oihartzunaren harira erabaki du Erein argitaletxeak lana berriro argitaratzea. Juan Luis Landa ilustratzailea eta Joxean Muñoz gidoilaria pozik daude beren pertsonaiek izan duten biziberritzearekin.

'Bizitzaren sekretua', agerian

'Bizitzaren sekretua', agerian

70 urte bete dira DNAren egitura helize bikoitz bat zela deskubritu zutela. XX. mendeko aurkikuntza garrantzitsu horrek bidea ireki zuen biologia molekularra garatzeko. 

Egituraren berri izatearen ondorioz jakin da DNA nola erreplikatzen den, nola gehitzen diren zelula guztiak, nola pasatzen diren geneak herentzian hurrengo belaunaldira...

Datuek frogatzen dute zonifikazioak galgatu duela euskararen garapena Nafarroan

Datuek frogatzen dute zonifikazioak galgatu duela euskararen garapena Nafarroan

Euskaldunen kopurua gutxi handitu da 2011tik, euskararen ezagutzari buruz Nafarroako Estatistika Institutuak egin duen ikerketa berri baten arabera. Ondorioztatu dute jaioterriak baldintzatzen duela errealitate linguistikoa. Izan ere, muga administratiboek mugatuta dago euskararen egoera.