Zurrunbiloa proiektua, zurrunbiloan ez galtzeko

Elhuyarrek Zurrunbiloa proiektua sortu du, gazteen osasun mentalaren garrantzia nabarmentzeko. Gazteak eta haien bizipenak dira proiektuaren oinarriak.

Euskal Herriko bost gaztetik batek osasun mentaleko arazo bat du diagnostikatucloseEritasun bat sintomen eta azterketen emaitzen bidez zehaztu.ta, eta azken urteetan antsiolitikocloseAntsietatea baretzen duen sendagaia.en kontsumoa sei aldiz handitu da gazteen artean, bereziki 11-12 urteko gazteen artean. Elhuyarrek emandako datuak dira. «Badago kezkatzeko arrazoirik», azaldu du Jon Abrilek, Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak. «Beraz, gizarte eragileei, administrazioei eta gizarteari dagokigu erantzun bat ematea eta, batez ere, gazteen beharrei arretaz entzutea».

Erantzuteko modu bat da Elhuyarrek sortu duen proiektua: Zurrunbiloa. Gazteen osasun mentala zertan den gertutik jakiteko eta gazteei arretaz entzuteko egitasmoa da. Zurrunbiloa zergatik? «Zurrunbiloak espiral bilakatu behar ditugu; izan ere, bizitza ez da lineala, eta zurrunbiloek aukera ematen digute aldatzeko eta mugimenduaren bidez hazteko». Horrela azaldu du izenaren zergatia Maitane Ormazabal psikologoak.

Danobatgroup enpresaren babesarekin heldu dio erronkari Elhuyarrek. «Gazteen munduan sufritzen ari diren egoera bat da, baina helduen mundutik dator», azaldu du Jose Antonio Hidalgok, Danobatgroupeko lehendakariordeak.

Zurrunbiloa proiektuan parte hartu duten gazteak eta adituak, egitasmoaren aurkezpenean. ANDONI CANALLEDA / FOKU

Proiektua hiru fasetan banatu dute: lehenengo fasean, bost dokumentaleko serie bat osatu dute adituen laguntzarekin eta lau gaztek emandako testigantzekin —Primeran plataforman eta Zurrunbiloa proiektuaren atarian ikusi daitezke— ; bigarren fasean, Elgoibarren —Danobatgroupek egoitza duen Gipuzkoako herrian— herri mailako diagnostiko bat egingo dute; eta hirugarren fasean, ateratako ondorioetan oinarrituta, trebakuntza espezializatuak emango dituzte, herri mailako hausnarketa prozesu zabalago bat abian jartzeko.

Gazteen ahotsak 

Proiektuan ekoitzitako ikus-entzunezkoek lau gazteren testigantza zuzenak eta hamar adituren iritziak jaso dituzte. Hauek dira gazteak: Aroa Colas (18 urte), Laura de la Iglesia (24 urte), Eneko Sagastume (23 urte) eta Garazi Olaizola (22 urte). «Beren burua berregincloseDesegina berriz egin. dute», eta ikasitakoa kontatu nahi izan diete gainerako gazteei.

Colasek nerabeei erakutsi nahi die ez daudela bakarrik, eta barruan duten arazoa kanpora atera behar dutela, beldurrik izan gabe. De la Iglesiak Colasen ideiarekin bat egin du, eta gazteei esan die laguntza behar izanez gero eskatu egin behar dutela eta beldurrik gabe hitz egin behar dutela. Sagastumek dio bere helburua sufrimendua ez ezkutatzea dela: gizarteari erakustea eta besteei ikusaraztea ez dela ezer gertatzen gaizki egoteagatik. Gizarte «osasuntsuagoa eta naturalagoa» sortzen lagundu nahi du. Olaizolaren ustez, bere testigantzak pertsona askori laguntzeko aukera ematen du. Gainera, aitortu du gaizki zegoenean beste pertsona baten testigantza entzun nahiko zukeela hain bakarrik ez sentitzeko, eta horixe izan dela proiektuan parte hartzeko arrazoi nagusietako bat. 

Garazi Olaizola gazteak azaldu du gaizki zegoenean beste pertsona baten testigantza entzun nahiko zukeela hain bakarrik ez sentitzeko, eta horixe izan dela egitasmoan parte hartzeko arrazoi nagusietako bat.

Maitane Ormazabal psikologoak hiru ideia azpimarratu ditu. Lehenengoa, «sufrimendua anestesiatzeari» utzi behar zaiola: «Mina eta sufrimendua ez dira bizitzaren akatsak edo zuzendu beharreko arazoak; aitzitik, sufrimenduak benetan eraldatzen gaitu». Bigarrena, nerabezaroa oraindik ez dela behar bezala ulertzen eta ez dela errespetatzen. Hirugarrena, osasun mentala eta emozionala ez direla soilik norbanakoarenak, arazoa gizarte osoaren ardura dela.

«Mina eta sufrimendua ez dira bizitzaren akatsak edo zuzendu beharreko arazoak; aitzitik, sufrimenduak benetan eraldatzen gaitu».

Maitane Ormazabal (psikologoa)

Hona hemen lehen dokumentala:


Jatorrizko artikuluak