Oraingoz galaxiako izar zulo beltz handiena dena topatu dute: Eguzkiak baino 33 aldiz masa handiagoa du. Haren inguruan orbitatzen duen izarrari esker ikusi dute, eta Lurretik 2.000 argi urtera dago.
Izar baten kulunkak Europako Espazio Agentziako (ESA) ikertzaileen
arreta piztu zuen, Esne Bidearen 3D mapa zehatzena osatzen ari ziren
bitartean. Arranoaren Konstelazioan, Lurretik 2.000 argi urtera, izar
bat ikusi zuten iluntasunaren inguruan orbitatzencloseOrbitan biraka.
: zulo beltz bat. Gaia
teleskopioari esker, Esne Bidean inoiz aurkitu duten izar zulo beltz
masibocloseUgari.
ena agertu da, Eguzkiak baino 33 aldiz masa handiagoa duena.
«Inork ez zuen espero gure inguruan masa handiko zulo beltz bat aurkitzea», azaldu zuen Pasquale Panuzzok, ikerketaren buru izan den Parisko Behatokiko astronomoak. Objektu astronomikoa ondoan duen izar baten mugimenduei esker topatu dute; izan ere, zulo beltzak ikusezinak dira giza begientzat, eta, beraz, zeharka bakarrik antzeman daitezke: inguruan izar bat badute, adibidez. Izarraren mugimenduak aztertuz, astrofisikariek objektu ikusezinaren ezaugarriak kalkula ditzakete.
Zenbat eta handiagoa izan izarraren tamaina, orduan eta handiagoa izaten
da eratzen den zulo beltza. Horrela azaldu du zulo beltzen sorrera
Javier Armentia Iruñeko planetarioko zuzendari eta astrofisikariak:
«Izar batzuen biziaren azken unean, masiboenak direnen artean batez ere,
leherketa bortitz bat gerta daiteke, supernobacloseIzar bat lehertzen denean sortzen den argitasun handia.
bat, eta objektu oso
trinkocloseKonpaktu.
bat sortzen da; zulo beltz bat». Grabitatea hain trinkoa denez
han, ez dio uzten argiari ihes egiten. Hori da zulo beltzen inguruan
zabaldu den ezaugarri nagusia: zerbait iluna, begiek hauteman ezin
dutena.
Aurkitutako zulo beltzaren elementurik deigarriena tamaina da, Eguzkiak baino 33 aldiz masa handiagoa baitu.
Aurkitutako zulo beltzaren elementurik deigarriena tamaina da, Eguzkiak
baino 33 aldiz masa handiagoa baitu. «Horrek esan nahi du zulo beltz
horren jatorrian izar oso masibo bat dagoela», azaldu du Armentiak. Izar
baten bizia grabitatea gainditzean datza, hau da, gas bola horrek
konprimatzekocloseGorputz baten bolumena presioz txikiagotzeko.
duen joerari aurre egitean. Hori lortzeko, haren barnean
erreakzio nuklearrak gauzatzen dira, izarraren energia egonkorra izan
dadin. Horregatik, izar oso masiboak oso denbora gutxi bizi dira,
grabitateari aurre egitea zailagoa baita haientzat. Dena kolapsatzencloseGelditzen.
denean, supernobaren leherketa bat dagoenean, izarraren materiaren zati
handi bat ziztu bizian ateratzen da, eta nukleoa kolapsatu egiten da;
hala, zulo beltz bat osatzen da.
«Aurretik zegoen izarrean pentsatu behar dugu; zulo beltz hori sortu duen izarrak oso handia izan behar zuen», azaldu du Iruñeko planetarioko zuzendariak. Silvia Bonoli astrofisikari eta Ikerbasqueko ikertzailea zulo beltz supermasiboetan espezializatuta dago, eta, haren hitzetan, «oso zaila» da Esne Bidean izar jatorriko zulo beltz hain handiak aurkitzea: «Zenbat eta handiagoa izan izar bat, orduan eta masa handiagoa galtzen du biziaren amaieran. Litekeena da zulo beltz honek unibertsoa oso gaztea zeneko izarretan izatea jatorria, oso handia delako».
«Litekeena da zulo beltz honek unibertsoa oso gaztea zeneko izarretan izatea jatorria, oso handia delako».
Izarrak, binaka
Izar bat jaiotzen denean, haren bikotekidea ere jaiotzen da. Lau izarretik hiru sortzen dira binaka —Eguzkia da horren salbuespena, adibidez—, sistema bitarra nagusitzen baita izarren artean. Beraz, aurkitutako izar zulo beltz masiboaren jatorrian izar bat zegoenez, posible da haren inguruan orbitatzen ari den beste izarra haren bikotekidea izatea. «Batek eboluzionatu egin du, eta biziaren amaierara zulo beltz bat osatuz iritsi da, baina laguna oraindik bere bizitzako azken etapetara iristen ari da», azaldu du Bonolik.
Izar bat jaiotzen denean, haren bikotekidea ere jaiotzen da. Lau izarretik hiru sortzen dira binaka.
Gaia proiektuko zientzialariek uste dute duela milioika urte bi izar
jaio zirela; bata bestea baino masiboagoa zen, eta, izar masibo horren
eboluzioaren ondorioz, izarra zulo beltz bihurtu zen. Besteak ez du
astirik izan, izar baten bizia azkarragoa baita zenbat eta pisu
handiagoa izan, zenbat eta materia gehiago izan. Bestea, berriz, izar
distiratsu bat da, lagunaren inguruan bueltaka dabilena. «Izar
distiratsu horrek modua ematen digu ez ikusteko, baina bai zulo beltza
hor dagoela jakiteko», argitu du Armentiak.
Zulo beltzaren inguruan mugitzen ari den
izarra Gaia teleskopioak harrapatu du, giza begia baino milioi bat
aldiz zehatzagoa den teleskopioak. Argitaratutako irudiak hasiera baino
ez dira, Armentiaren arabera: «Iruñean gaudela imajinatu. Gaia
teleskopioarekin Istanbul [Turkia] behatukocloseBegiratuko.
bagenu, posible izango
balitz noski, bertan dagoen pertsona baten biboteko ileak kontatzeko
aukera izango genuke, baita ile horiek hazten ari zaizkion abiadura
neurtzekoa ere».
Jatorrizko artikuluak
- Zulo beltz masiboa Esne Bidean Itsaso Jauregi | |