Maika Arla, Argi Üthürriage eta Intza Casamajou: «Zinez gazte gara, eta adin berekoak erakartzen ditugu»

  • Albistea entzun

Zuberoan desagertua zen Pitxu gaztetxea berpizteko elkartu ziren hainbat gazte iazko otsailean. Geroztik, ekinbide anitz antolatu dituzte hainbat gunetan. Gazte asanblada baino gehiago, «etxerik gabeko gaztetxea» direla erran dute.

Nola eta zergatik berpiztu zenuten Pitxu gaztetxea Zuberoan?

MAIKA ARLA: Badu aspaldi aipatzen genuela gaztetxe bat sortzea, ez baikenekien bat izan zela lehenago; Pitxu izan zela jakin genuen, eta ordutik gure helburua zen garaiko dinamika arra hartzeacloseBerregitea.
. HaboroxeakcloseGehienak.
lagunak ginen, ikastolatik iragan gara, eta taldea aski errazki egin zen. Lagun arteko ideia zen hastapenean, eta beste batzuk jincloseEtorri.
ziren biltzar nagusia egin genuelarik [2022ko otsailaren 25ean].

Zerk juntatzen zaituzte? Zerk motibatzen zaituzte oro elkarrekin aritzera?

ARLA: Ments delacloseEskas izan.
Zuberoan euskal giro bat gazteendako. Egia da badela Zinka, adibidez, baina badute publiko zaharrago bat, eta guk nahi ditugu gazteak hunkitu. Euskal giroa Zuberoan pizteko sortu genuen.

INTZA CASAMAJOU: Ikusten genuen beste lekuetan ere badela holako dinamika, eta ari ginen zerendako ez sortu hori Zuberoan ere. Hemendik kanpo bizi diren gazteek ikusteko Zuberoan ere badirela euskal gazteak, motibatuak direnak ekimenak sortzeko. Kanpotik ez dira usu jiten Zuberoara, eta batzuek ez dakite badela euskal giroa. Gure artean, bestalde, lagun ginen, baina ez ontsacloseAsko, ongi.
elkar ezagutzen, eta gure artean euskal talde bat sortzeko parada zen. Joateko gauzak ikustera elkarrekin, adibidez.

ARGI ÜTHÜRRIAGE: Hastapenean, lizeoan ginelarik, oroit naiz elkarrizketa bat ukancloseIzan.
genuela, udan Itsasuko gaztetxean izan ginela, zinez ontsa zela, eta Zuberoan behar zela halako bat, ber dinamika sortzea, euskal dinamika bat, leku goxo bat gauzak gure maneran eta gure ideiekin antolatzeko.

ARLA: Ikastolatik landacloseAt, kanpo.
, gainera, lizeoa arte genuen arnasgunea finitu zen: zenbaitzuk Hego Euskal Herrian, baina haboroxeek ikasketak Frantzian egin ditugu. Asteburuan sartzean nahi genuen arnasgune bat. Badira zuberotarrak laguntzera jiten direnak eta erraten dutenak haborocloseGehiago.
ausartzen direla euskaraz mintzatzen gaztetxean sartu direnetik.

Zer da zuen panorama Zuberoan? Euskal giro bat sortu nahi duzuela diozue, baina pentsa daiteke badela, partez bederen, maskaradekin, adibidez.

ÜTHÜRRIAGE: Badira euskal guneak, Prefosta elkartea [Atharratzen] erraterako, baina guk gaztetxea nahi genuen berpiztu, ez dugu sekula pentsatu beste elkarte batean sartzea.

ARLA: Ments zen, halere, gaualdietan, gazteek gazteentzat antolatu gauzak izatea; zinez gazte gara, eta adin berekoak erakartzen ditugu.

CASAMAJOU: Maskaradetan ez da ber gauza: herrietako dinamika bat da, sortzen dena, eta gero gelditzen. Nahi genuen sortu gauza bat irauten duena denboran, urte osoan. Eta guk sortua izatea hastapenetik, laguntzarik gabe.

«Nahi genuen sortu gauza bat irauten duena denboran, urte osoan. Eta guk sortua izatea hastapenetik, laguntzarik gabe».

Intza Casamajou (Pitxu (gaztetxea)

ÜTHüRRIAGE: Hori da: dena plantatu gure maneran, lehenik trebescloseOker.
eta gero zuzendu!

Gaztetxe batek usu egoitza bat badu; zuen helburu bat dea?

ARLA: Hastapenean nahi genuen lokal bat. Problema da Maulen lokala ukanez izanen ginela Mauleko gaztetxea, eta nahi dugu, halere, atxiki Zuberoko gaztetxe izaera. Eder atzematen genuen, era berean, herriz herri ibiltzea eta lokala desberdinetatik pasatzea, leku batean blokeatu gabe; hastapenean, bederen. Gero, bai, badugu ideia lokal bat ukaitea egun batez.

ÜTHÜRRIAGE: Orain hasirik gaualdi bat eskuin egiten, bestea ezker, denetara bagoaz, eta jendeak eta lekuak ezagutzen ditugu.

CASAMAJOU: Eta egiazki badira lekuak erabilgarri direnak, hutsik direnak zenbait aldiz. Ontsa da erabiltzea leku batzuk hor direnak, bada jende paketa prest lekuak prestatzeko.

Zinka gibelekocloseAtzeko.
egoitzan, Usina xedean, obrak egiten hasi zineten hastapenean.

ÜTHÜRRIAGE: Hastapenean anitz batailatu dugu ea segitzen genuenetz obretan, engaiatzencloseKonprometitzen.
ginenetz. Bozkekin deliberatu dugu baztertzea xede hori eta berantago ikustea nola joanen den. Ene ustez, ez da oztopo bat lokalik ez ukaitea.

«Ene ustez, ez da oztopo bat lokalik ez ukaitea».

Argi Üthürriage (Pitxu gaztetxea)

ARLA: Usinakoak ari dira oraino obretan, eta badugu xedea, beharbada, berriz horretan inplikatzeko egun batez. Hor ez ginen heltzen ber denboran Pitxun eta lokalean inplikatzen.

Zer egin duzue orain arte?

ARLA: Orain arte, gaualdiak eta mus txapelketa egin ditugu. Hor, emeia genuen beste zerbait proposatzea, euskararen inguruan beti. Anitzek lotzen dute gaztetxea bestari, baina oraino, haboro, after-ari. Nahi genuen erakutsi gaztetxea beste zerbait ere badela.

«Anitzek lotzen dute gaztetxea bestari, baina oraino, haboro, 'after'-ari. Nahi genuen erakutsi gaztetxea beste zerbait ere badela».

Maika Arla (Pitxu gaztetxea)

CASAMAJOU: Asmo horrekin sortu genuen gaztetxea, Zuberoan sortzeko leku euskaldunak eta kultura eskaintzen dutenak.

ÜTHüRRIAGE: Dinamika sortzea da ideia, ez dira bakarrik bestak [urrian dokumental festibala antolatu dute].


Jatorrizko artikuluak