2022ko mugarriak zientzian

  • Albistea entzun

Martera bidean lehenbiziko pausoak eman ziren, AEBek iragarri zuten energia errentagarria egitea lortu zuela, aurrerapenak egin ziren organo txertaketan eta txertoen teknologia berrietan, eta giza historia hobeki ezagutzeko aurkikuntza handiak ere izan ziren.

2022. urtean izan diren zientzia aurkikuntzen eta albisteen bilduma da hau, A-tik Z-ra ordenaturik:

a
ALAIN ASPECT

Alain Aspectek, John F. Clauserrek eta Anton Zeilingerrek eskuratu dute azken Fisikaren Nobel saria, komunikazio kuantikoan egin duten lan aitzindariarengatik. Izan ere, korapilatze kuantikoaren fenomenoa ezbaian zegoen, eta benetakoa dela frogatu dute. Korapilatze kuantikoan, partikula bati gertatzen zaionak besteari gertatzen zaiona zehazten du, baita kilometroko distantziara egonda ere. Komunikazio kuantikoko teknologia berriak sortzeko bidea ireki dute, baita informazioa modu seguruan enkriptatzeko bideak ere. Batzuen aburuz, bigarren iraultza kuantikoa da.

Korapilatze kuantikoaren fenomenoa ezbaian zegoen, eta benetakoa dela frogatu dute.
b
BIHOTZA

Lehenbiziko aldiz, genetikoki eraldatutako zerri baten bihotza txertatu zioten gizon bati. Bi hilabetez iraun zuen bizirik, haren osasuna okertzen hasi zen arte. AEBetako Marylandeko Unibertsitatean egin zuten kirurgia, eta zortzi ordu iraun zuen. Gaixoak 57 urte zituen, eta ez zuen bizirik jarraitzeko itxaropenik. Horregatik onartu zuen ebakuntza esperimentala. Ordura arte beste gizakien organoekin baizik ezin ziren egin horrelako txertaketak, eta ez beti ongi.

Zerriaren bihotza jaso zuen David Bennett (eskuinean), ebakuntzaren aurretik. UNIVERSITY OF MARYLAND SCHOOL OF MEDICINE / EFE

c
CAROLYN BERTOZZI

Carolyn Bertozzik, Karl Barry Sharplessek eta Morten Meldalek irabazi zuten Kimikaren Nobel saria, klik kimikaren arloan egindako aurrerapenengatik. Sharplessek eta Mendalek bidea ireki diote klik kimika izeneko eredu berriari. Eredu horretan molekulekin eraikitako blokeek elkarrekin azkar eta modu eraginkorrean ahokatzencloseBatzen. dute. Bertozzik beste esparru batera eraman du klik kimika, eta organismo bizidunekin erabiltzen ari da.

d
DART

NASAk asteroide baten orbita aldatzea lortu zuen haren kontra espaziontzi bat jaurtita. 2021eko azaroan jaurti zuten DART zunda, AEBetatik, eta 2022ko irailean izan zen talka, Lurretik 11 milioi kilometrora. Etorkizunean Lurraren kontra talka egin lezakeen objektu bat desbideratzeko ahalmena probatu nahi izan zuten horrela.

e
ENDURANCE 22

Antartikako Weddell itsasoaren hondoan aurkitu zuten martxoan Endurance itsasontzia. Ernest Shackleton kapitain eta esploratzailearen ontzia zen: duela 106 urte izotzetan harrapatuta gelditu zen, eta, azkenik, hondoratu. Endurance 22 espedizioak topatu zuen, 3.008 metroko sakoneran, eta itsasontzia hondoratu bezala ikus zitekeen: lema, zartatutako masta eta kroskoaren egur oholak garbi ageri ziren itsas azpian grabatutako bideoan.


f
FUSIOA

Energiaren alorrean mugarri bat iragarri zuten AEBek: lehen aldiz fusio errentagarria lortu zutela esan zuten. Orain arte inork ez zuen lortu fusioa eragiteko gastatutako energia baino gehiago ateratzea erreakziotik. Ikertzaileek azaldu zutenez, hidrogeno bolatxo bat 2,05 megajoulecloseEnergia unitatea da joulea, newton bateko indarra egitean metro bateko higidura eragiten duen lanaren baliokidea.
ko indarrarekin jo zuten laser baten bidez, eta erreakzioak 3,15 megajoule sortu zituen. Sinetsita daude lorpenak «energia garbiaren etorkizuna» aldatuko duela.

g
GAITZA: tximino baztanga

Afrikan ezaguna baina Europan berria zen gaitza agudo zabaltzen hasi zen iragan maiatzean: tximino baztanga. Egoera ikusirik, OMEk «nazioarteko interesa duen osasun publikoko larrialditzat» jo zuen agerraldi hura. Ikerketek ebatzi closeErabaki.zuten behin baino gehiagotan azalak azalarekin kontaktua izanda kutsatzen zela, eta baztangaren kontrako txertoak erabiltzen eta informazioa zabaltzen hasi ziren.

h
HITZA

Muskuluen kontrolik ez zuen pertsona batek hitza erabiltzea lortu zuen garunean bi mikroelektrodo ezarrita. Hala, garun-ordenagailu interfaze baten bidez, komunikatzeko inolako gaitasunik ez zuen pertsona batek hitz egin ahal izan du. Garunak mikroelektrodoei bidalitako seinaleen bidez alfabetoko hizkiak aukera zitzakeen pertsona horrek.

Garun-ordenagailu interfaze baten bidez, komunikatzeko inolako gaitasunik ez zuen pertsona batek hitz egin ahal izan du.
i
ITSUTASUNA, edo analfabetismo ekologikoa

EHUko eta Aranzadiko ikertzaileek bertako landare espezieekiko itsutasuna antzeman zuten gazteen artean. 12-13 urteko 1.000 gazteri eskatu zieten ezagutzen zituzten animalia eta landareak zerrendatzeko, eta gehienek lauzpabost landare baizik ez zituzten izendatu. %7,4 izan ziren hamar ezagutzeko gai. Ikertzaileek ebatzi zuten gazteen artean analfabetismo ekologikoaren zantzuak daudela.

12-13 urteko 1.000 gazteri eskatu zieten ezagutzen zituzten animalia eta landareak zerrendatzeko, eta gehienek lauzpabost landare baizik ez zituzten izendatu.
j
JAMES WEBB

Unibertsoaren ikuspegirik sakonena erakusten dute James Webb teleskopioak jasotako irudiek. 13.000 milioi argi urteko irismena du, eta horregatik esan dute unibertsoaren historiaren argazkirik zaharrena dela. Lurretik 4.600 milioi argi urtera dagoen galaxia kumulucloseGalaxiaz osatutako egitura bat.
handi bat ikusteko aukera eskaintzen du, baita oso urrun dauden eta oso argitsuak diren hainbat galaxia ere. Argi infragorria erabiliz lortzen du urrunago iritsi eta ezkutuago dagoena erakustea. Neptunoren eraztunen argazkia ere egin du.

Neptuno planeta eta haren eraztunak. EUROPAKO ESPAZIO AGENTZIA

KLIMA LARRIALDIA

Muturreko fenomeno meteorologikoek nabarmendu zuten klima larrialdiari heltzeko beharra. Europan 20.000 lagun baino gehiago hil ziren markak hautsi zituzten bero oldecloseBolada.
en ondorioz, eta Txinan gizateriaren historian inoiz erregistratutako bero olderik handiena izan zuten. Pakistanen 1.700 lagun hil ziren uholde izugarrietan, eta, Artikoan eta Antartikan, itsasoko izotz maila baxuak historikoak izan ziren.

Europan 20.000 lagun baino gehiago hil ziren markak hautsi zituzten bero oldeen ondorioz.
l
LURPEAN Irulegiko eskua

Euskal Herrian egin den aurkikuntza arkeologikorik entzutetsuena izan zen Irulegiko Eskua. Kristo aurreko I. mendeko brontzezko esku horrek lau lerroko inskripzio bat dauka hizkuntza baskonikoan idatzia; orain arte agertu den zaharrena eta luzeena. Sorioneku da lehen hitza, idazkia egungo euskararekin zuzenean lotzen duena.

Irulegiko eskua Kristo aurreko I. mendean brontzez eginiko pieza bat da. IÑIGO URIZ / FOKU

m
MARTE

Marterainoko bidea urruti bada ere, azken hilabeteetan zenbait aurkikuntza egin dira planeta gorrian. Europaren tamaina duen eremu bolkaniko bat aurkitu zuten, erupzioan sar litekeena, eta planeta hartan hautsa nola harrotzen den azaldu zuen EHUko ikertzaileak ere badituen talde batek, Perseverance robotaren informazioa baliatuz.

n
NEANDERTAL

Barrikako (Bizkaia) Aranbaltza II aztarnategian egindako ikerketen arabera, Erdi Paleolitoko neandertalak duela 45.000 urte inguru desagertu ziren Kantauri aldetik, eta duela 44.000-43.500 urte Akitaniatik joandako neandertalek ordezkatu zituzten. Azken horiek Chatelperron garaiko teknologia baliatzen zuten. Bien arteko etena nabarmena dela ondorioztatu zuten.

o
ORION

Ilargirako bidean lehenbiziko urratsa egin du NASAk. SLS suziria eta Orion ontzia probatu zituzten Artemis I misioan, eta emaitza onak lortu zituzten. Orion ontziak lur hartu zuen abenduan, 26 egunez Ilargira joan eta itzuli ondotik. 2024an ontzi hori tripulazioarekin abiatuko da, NASAren aurreikuspenen arabera, eta 2025ean berriz ilargiratzeko asmoa du. Azken helburua Martera iristea da.

'SLS' suziria eta 'Orion' ontzia, aireratzeko unean. NASA

p
PANDEMIA

Mundu osoko 28 adituk ohartarazi zuten COVID-19aren kudeaketa txarra dela-eta eragotzi zitezkeen milioika hildako izan zirela. The Lancet aldizkarian argitaratutako txostenean, OMEri galdegin zioten lehenbailehen argi dezan zein izan zen birusaren jatorria. Haien emaitzen arabera, OMEk «motel» eta «zuhurregicloseTentu gehiegirekin.» jokatu zuen, gobernuen arteko koordinazioa ez zen egokia izan eta gizarte desberdintasunak ez ziren aintzat hartu. Aurrera so, mundu osoko koordinazioaren beharra nabarmendu zuten.

Mundu osoko 28 adituk ohartarazi zuten COVID-19aren kudeaketa txarra dela-eta eragotzi zitezkeen milioika hildako izan zirela. 
r
ROSETTA

Bi mende bete dira Jean-François Champollion ikertzaileak Rosetta harria deszifratzea lortu zuela. Harriak testu bat zuen hiru hizkuntzatan zizelkaturikcloseGrabaturik.: antzinako egiptoerako hizkuntza hieroglifikoan eta demotikoancloseAntzinaroko Egipton hieratikoaren ondoren erabilitako idazkera.
, eta antzinako grekoan. Hieroglifikoak irakurtzeko bidea izan zen.

Rosetta harria. HANS HILLEWAERT

s
SVANTE PAABO

Azken Medikuntza Nobel sariduna Svante Paabo izan zen, desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruzko aurkikuntzak egiteagatik: neandertalen genoma sekuentziatzea eta ezezaguna zen hominido bat aurkitzea, besteak beste. Halaber, ondorioztatu zuen duela 70.000 urte hominido horien geneak Homo sapiens-ari pasatu zitzaizkiola.

t
TIANGONG

Txinak bere espazio estazioaren eraikitze lanen lehenbiziko fasea burutu zuen. Azaroaz geroztik, Tiangong estazioa hiru modulu iraunkorrek osatzen dute, eta esperimentu zientifikoak ahalmen osoz egiteko aukera izanen dute aurrerantzean. Urte eta erdi baino gutxiago behar izan du Txinak ehun tona baino gehiagoko espazio estazio iraunkor bat eraikitzeko. Gainera, dagoeneko bederatzi pertsona bizi izan dira han, eta sei espazio ibilaldi egin dituzte. 

Urte eta erdi baino gutxiago behar izan du Txinak ehun tona baino gehiagoko espazio estazio iraunkor bat eraikitzeko. Dagoeneko bederatzi pertsona bizi izan dira han, eta sei espazio ibilaldi egin dituzte. 
u
URTEURRENAK

Euskal Herrian zientziaren alorrean lan egiten duten hiru erakundek urteurren esanguratsuen urtea izan dute: Aranzadi Zientzia Elkartea 75 urtez aritu da zientzia, historia eta kultura ondarea babesteko eta balioestekocloseMerezimendutzat jotzeko.
lanean; Elhuyar fundazioa zientzia euskaratik eta euskaraz lantzeko sortu zen duela 50 urte; eta Ikerbasque 336 ikertzaile biltzen dituen zientzia fundazioak 15 urte bete ditu.

Aranzadi zientzia elkarteko boluntarioak Zalduako (Nafarroa) aztarnategi erromatarra industen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

x
XIRINGA

COVID-19aren kontra aritzeko zabaldu ziren lehenbiziko aldiz RNA mezulari txertoak. Beste gaitz batzuen aurka jotzeko ikerketa anitz abiatu dituzte teknika hori erabiliz. Dirudienez, geroz eta gehiago zabalduko dira mota horretako txertoak. Bestalde, xiringak baztertu, eta inhalatzen den txertoa erabiltzen hasi dira Txinan. AEBetan eta Erresuma Batuan ere ari dira inhalatzen diren txertoak ikertzen.

z
ZOOLOGIA

Nafarroako Bardean aldez aurretik ezagutzen ez ziren bi animalia espezie berri aurkitu zituzten: Agroeca istia armiarma eta Troglops bardena kakalardoa. Lehenbizikoa Gabriel Biurrunek aurkitu zuen Vedado de Eguarasen, tesiko lanetan. Bigarrena Bardea Zurian aurkitu zuten bertako kakalardoen errolda egiten duen taldeak.

Kakalardo arraren irudi handitua. 2,5 milimetroko luzera du. BERRIA 

Jatorrizko artikuluak