Zientzia «nesken kontua» ere badela zabaldu nahi dute Emakumeak Zientzian egitasmoaren sustatzaileek, eta ikerlarien inguruan dauden estereotipoak amaiarazi.
2015ean, Nazio Batuen Batzar NagusiacloseNazio Batuen organo nagusietako bat, bertan bakarrik dute nazio guztiek ordezkaritza berdina.
k egun bat azpimarratu zuen
agendetan: otsailaren 11. Egun horretan Neska eta Emakume Zientzialarien
Nazioarteko Eguna ospatzen da, emakumeek zientziaren arloan bidezko
sarbidea eta parte hartzea izateko, eta berdintasuna
aldarrikatzeko. Horrela adierazi zuten zabaldu zuten oharrean: «Azken
hamabost urteetan, nazioarteko komunitateak ahalegin handia egin du
emakumeek zientzian parte har dezaten. Hala ere, emakumeek zientziaren
alorrean moldatzeko oztopoak aurkitzen dituzte oraindik ere». Oztopoei
eta topikoei aurre egiteko antolatu dute aurten ere Emakumeak Zientzian
egitasmoa, eta otsailaren 8tik 16ra izango da.
«Emakumeek zientziaren alorrean moldatzeko oztopoak aurkitzen dituzte oraindik ere».
Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna aste bihurtu dute Emakumeak Zientzian proiektuan. Programazio osoa eta izena emateko aukera zabaldu dituzte, Emakumeak Zientzian proiektuaren webgunean. Besteak beste, esperimentu tailerrak, jokoak, antzezlanak, mahai inguruak, erakusketak eta film proiekzioak egingo dituzte.
Proiektuak 2017an egin zituen lehen
urratsak, eta, urtetik urtera, handituz joan da: aurten, 8. aldian, 32
erakundek parte hartu dute astebeteko programazioan. Proiektuaren
lehendabiziko urratsak ikusi zituen Idoia Mugika Materialen Fisika
Zentroko komunikazio eta dibulgaziocloseBerez gutxiengo baten eskura dauden jakintzak gehiengoak ezagutzeko moduan ematea.
arduradunak: «Poliki-poliki hasi
ginen antolatzen eta dirua lortzen. Sare hori handituz joan da oso
poliki, eta oso polita da hori ikustea. Ez zen zuzendaritzaren eskaria
izan; egitasmoa azpitik sortu zen, ikerlarien borondatez, eta espiritu
horri eutsi zaio».
«Arreta berezia jartzen da neska gazteengan, baina oso garrantzitsua da emakume helduagoak ere kontuan hartzea, agian ez baitzuten aukerarik izan zientzia ikasteko».
Hauek dira zientzialarien eta ikerlarien borondatez abiatu zen egitasmo
horren helburu nagusiak: emakume zientzialarien lana ikusaraztea,
estereotipocloseGizatalde bati buruz dauden aurreiritzi eta irudi sinplifikatuak.
ak puskatzea eta emakumeen artean bokaziocloseNorbaitek ofizio edo ekintza jakin baterako duen interesa eta trebetasuna.
zientifikoa
sustatzea, besteak beste. Horretarako, adin guztietako jendeak izango du
egitasmoan parte hartzeko aukera; izan ere, familientzako,
nerabeentzako, eskolentzako, 55 urtetik gorako emakumeentzako eta
publiko orokorrarentzako jarduerak antolatu dituzte. Adin guztietan
zientzia ezagutzeko aukera izatea nahi du Olatz Arbelaitz EHUko
Informatika irakasleak: «Arreta berezia jartzen da neska gazteengan,
baina oso garrantzitsua da emakume helduagoak ere kontuan hartzea, agian
ez baitzuten aukerarik izan zientzia ikasteko».
Idoia Mugikak ziurtatu duenez, emakume zientzialari «asko» dago
Marie Curiez harago ere. Zientzian sustatu den bikaintasun
ideiarekin apurtzea nahi du Mugikak: «AkademiacloseJakintsuen, arte edo letra gizon eta emakumeen elkartea.
n oso zabalduta dago. Ez
dugu behar denak Marie Curie izatea; lan egiteko eta disfrutatzeko prest
dagoen jendea behar dugu». Lehiakortasuna eta presioa alde batera utzi,
eta erosotasunean oinarritutako sare bat sortu nahi dute ikerlarien
artean, bikaintasuna exijitu gabe.
«Ez dugu behar denak Marie Curie izatea; lan egiteko eta disfrutatzeko prest dagoen jendea behar dugu»
Zientzialariak ikastetxeetan
Ikastetxeetara hirurogei ikertzaile baino gehiago joango dira beren
esperientziak kontatzera eta ikasleen artean bokazio zientifikoa pizten
laguntzera. «Nahi dugu etorkizuneko zientzialariek beren beldurrak
izatea, baita bizitza pertsonala ere; ez dugu nahi martetarrak izatea»,
azaldu du Mugikak. Laborategia ikasleengana hurbildu nahi dute, zientzia
ikasteko gogoa izatekotan, argi gera dakien posible dela.
Sexu arrakalacloseBereizketa.
nabarmena dela nabarmendu du Arbelaitzek bere
ikasgeletan: Informatika ikasleen %20 dira emakumeak. Hala ere, datu
horiek kultura baten ondorio direla esan du Mugikak, eta urteetan sendo
eutsi zaiela haren oinarriei: eremu maskulinizatua, lehiakortasuna eta
estereotipoak, besteak beste. Mugikak uste du
kultura errotik aldatzea dela horretarako pausorik garrantzitsuena,
kultura guztiz transformatzeacloseEraldatzea.
: «Uste dut batzuetan garrantzi handiegia
ematen diegula datuei. Zenbaki horien artean dagoen historia ikertu
behar dugu».
Jatorrizko artikuluak
- Zientzian topikoak apurtuz Itsaso Jauregi | |