Zetak-ek ekitaldi berezia antolatu du: 'Mitoaroa'

2025eko urtarrilaren 4an, 'Mitoaroa' kontzertua emango du Zetak taldeak Nafarroa Arenan. Pello Reparaz gogotsu da, baina aitortu du «bertigo» apur bat ere nabari duela: «Zetak-ek sekula izan duen erronkarik handiena da».

Zetak taldeak Mitoaroa ikuskizuna emango du  urtarrilaren 4an, Iruñeko Nafarroa Arenan. Taldearen bosgarren urteurrena hartu dute aitzakiatzat, eta Pello Reparaz taldeko buruak (Arbizu, Nafarroa, 1990) dioenez, inoiz egin duten «festarik ederrenetakoa» antolatzea da asmoa. Gonbidatuak izango dira oholtza gainean: tartean, Erramun Martikorena abeslaria. Eta hark eta Reparazek elkarrekin abestutako Itzulera kanta lehen aldiz abestuko dute zuzenean eta elkarrekin.

Zetak-eko kideez gain, Nafarroako inauterien iruditeriacloseIrudi multzo egituratua.
ren parte diren hainbat gonbidatu izango dira ikuskizunean: Unanuko mamuxarroak, Lanzko ihauteriko pertsonaiak, Kukai dantza taldea, Iturengo joaldunak, Tuterako zipoteroak, Altsasuko momotxorroak, Zubietako joaldunak eta Arbizuko txatarrak. «Esan dezakegu geure euskal eta nafar iruditeria kolektiboa hobekien erakusten duten horiek guztiak hemen izango direla», azaldu du musikariak.

«Esan dezakegu geure euskal eta nafar iruditeria kolektiboa hobekien erakusten duten horiek guztiak hemen izango direla».

Pello Reparaz (musikaria)

Reparazek kontatu duenez, taldearen jarraitzaileek eman diete horrelako proiektu bat aurrera eramateko beharrezko sostengua. «Harreman ezin hobea dugu gure zaleekin, eta horrek segurtasuna ematen digu, eta indarra».


2019an sortu zen Zetak, eta, bost urteko ibilbidearen ostean, taldea norabait heldu den irudipena du Reparazek: musika elektronikoa, euskara, mitologiaren unibertsoa eta beste uztartzencloseLotzen.
dituen proiektu bat aurrera eramatea lortu dute; beraz, «badago zer ospatu», berretsi duenez. Taldea sortu zenetik bizitza aldatu zaiola iruditzen zaio: «Sentitzen dut bost urte hauetan proiektu honi eskaini diodala nire bizitza».

«Musika elektronikoa egiten hasi ginen, euskaraz, eta ikusi dut partikulartasuna bilatzeko prozesua garatuz joan garela gutxinaka», esplikatu du. Abestiz abesti detaile gehiago sartuz joan dira, euren iruditeria aberastuz. Aldi berean, musikariak uste du bere etxera, Arbizura (Nafarroa), hurbildu dela poliki-poliki. Batez ere Aaztiyen diskoan hurbildu da jaioterrira: «Diskoaren unibertsoak nire bizi guztiko bizipenetatik edaten du: Arbizuko izen propioak daude, etxeen izenak... Unanuko [Nafarroa] iruditeria eta unibertso bisuala erabili dugu».

«Zetak aldatu den horretan, Pello aldatu da, noski. Edo bestela esanda, Pello aldatu den horretan, Zetak ere aldatu da», adierazi du taldeko buruak. Azken urteetan asko ikasi duela kontatu du, Zetak hasi arte musikan jorratucloseLandu.
ez zituen alor batzuk landu behar izan ditu eta.

Jatorrizko artikuluak