Soinu guztiak ez dira berdin guztiontzat. Bi arrazoik eragin dezakete hainbat soinuekin eduki dezakegun sentsazio desatsegin hori: fisiologikoak edota psikologikoak. Izan ere, soinuen hautemateak sailkatzen du soinu bat atsegina den edo ez.
Adituen arabera, ez dago soinu atsegin edo desatsegin unibertsalik, gizaki bakoitzaren bizipenek baldintzatzen baitute.
Zergatik da jasangaitza igeltsuak arbelean egiten duen kirrinka? Edo hegazkin batek lur hartzean edo aireratzean egiten duen burrunba? Edo haur baten negarra? Badirudi soinu bistakoa dela haiek eragiten duten sentsazio desatsegina, denek berdin bizitzen dutela. Alta, ustea erdi ustel.
Izan ere, berez, soinuak jasangaitzak edo atseginak izanen bide dira norberaren arabera. Marta Urdanpilleta Landaribar EHUko Donostiako ingeniaritza eskolako fisikariak argitu du: «Soinua zarata den edo ez, hori irizpide subjektiboaren menpe dago, gure estimuluaren araberakoa da».
«140 dB segundo erdi batez baino gutiago entzutea oso kaltegarria izan daiteke. Zortzi orduan 80 dB entzutea bezainbeste».
Alta, zientziak neur dezake dezibel (dB) maila zein den eta belarrientzako noiz den bilakatzen kaltegarri: «140 dB segundo erdi batez baino gutiago entzutea oso kaltegarria izan daiteke. Zortzi orduan 80 dB entzutea bezainbeste: energia akustiko kopuru bera baitaukate biek», zehaztu du Urdanpilletak.
Baina, dezibelek ez dute dena deliberatzencloseerabakitzen, alde subjektiboak ere manatzencloseagintzen baitu pertzepzioaren orkestra.
Bi adibiderekin ilustratu du baieztapena. Batetik, oroitarazi du Ludwig van Beethoven musikariak sinfoniak estreinatu zituelarik jendea kexatu zela musika berri horrek «aztoratzen» baitzituen; erritmo eta bolumen aldaketen ondorioz. «Batzuentzat, heavy metala musika da; beste batzuentzat, zarata», gaineratu du.
Jakiteko ea soinuak zergatik diren atseginak edo desatseginak, soinua bera zer den argitzeko beharra ikusi du Erica Macho EHUko Bilboko ingeniari eskolako fisikariak: «Soinu iturri bateko bibrazioak sortzen duen uhina da soinua, eta bitarteko material baten bidez transmititzen da (gasa, likidoa edo solidoa), eta errezeptore bateraino iristen. Frekuentziek [Hz], intentsitateak [dB], tinbreak nola uhinek ezaugarritzen dute soinua».
Giza entzumenak 20 eta 20.000 Hz arteko frekuentziak entzun ditzake.
Giza entzumenak 20 eta 20.000 Hz arteko frekuentziak entzun ditzake. Eta hark entzun ezin dituen batzuk entzun ditzakete bertze espezie batzuek: elefanteek, adibidez, 20 Hz-tik beherako infrasoinuak; edo zakurrek, 40.000 Hz baino goragoko ultrasoinuak.
Soinua belarriraino heltzen delarik, zer gertatzen da? Soinu-uhinak belarri barnera sartzen dira, eta bibrazioak tinpanotik koklearaino lekuz aldatzen dira. Informazio hori burmuinera igorri, eta azken horrek soinu gisa interpretatzen du. «Harrabots gisa hartuko du nahi ez den, eragozpen eragile den edota intentsitate handiegiko soinu gisa baloratzen badu. Eta balorazioa eginen du parametro batzuen arabera. Soinua bera kuantifikagarria da, eta objektiboa, baina badu subjektiboa den beste alde bat: jenagarritasunacloseSortzen duen deserosotasuna.
rena», xehatu du Machok.
«Soinua bera kuantifikagarria da, eta objektiboa, baina badu subjektiboa den beste alde bat: jenagarritasunarena».
Pascal Gaillard Tolosako (Okzitania) psikoakustika irakasleak bat egiten du definizio horrekin. Bitan zatitu du soinuen interpretazioa: «Batetik, alde fisiologikoa dugu; mekanismoa bera, ez da unibertsala ez baitugu denok berdin entzuten: norberaren adinak eta bizipenek eragina baitute. Eta, bestetik, alde psikologikoa dugu, hori are pluralagoa da, entzuten ditugun soinu guziak objektu batez islatzen baititugu. Pertsonen historiaren araberakoa da soinu pertzepzioa».
Preseski, Tiktok sare sozialetan arrakasta bildu du han zabaldu duten entzumen testak: 25 urte baino haborocloseGehiago. dutenek, oro har, ezin entzun dutena. Azalpena eman du psikoakustika irakasleak: «Gazte batek, potentzialki, 18.000 Hz arte entzun dezake, hori baita gizakiaren entzumen muga. Alta, zahartzearekin, begiak lausotzen diren bezala, belarriek ere gaitasuna galtzen dute. Horrek azaltzen du gazteek entzun ditzaketela helduek ezin entzun ditzaketen soinu batzuk».
Horretaz baliatzen dira batzuk: bildu ohi diren tokietatik gazteak uxatzeko, adibidez. Haiek baizik entzun ezin dituzten alarmak ezartzen dituzte. Edo, kontrara, telefonoko soinua frekuentzia horietara egokitzen dute; ikasgelan irakasleek ez entzuteko gisan.
Jatorrizko artikuluak
- Zergatik dira soinuak atseginak edo jasangaitzak? Ainize Madariaga | |