Zein dira 2022ko hitzak BERRIArentzat?
'Zorioneko' eta 'Ukraina' dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearen iritziz. Lehena azaroko hilabeteari dagokio, eta azkena, berriz, otsailari. Hilabete bakoitzarentzat aukeratu dute hitz bat.
Bakarra aski ez, eta bi dira aurten urteko eleakcloseHitzak, berbak.
. Zorioneko eta Ukraina dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearentzat. Aranzadi zientzia elkarteak azaroan iragarritako aurkikuntzagatik aukeratu dute zorioneko; otsailean piztu zen gerrarengatik, berriz, Ukraina.
Azaroaren 24an eman zuen Aranzadik Irulegiko Eskuaren berri. Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena da aurkitu dutena, K.a. I. mendekoa: sorioneku. Zorioneko-rekin lotu dute. Ordutik, BERRIAk erreportaje, elkarrizketa eta analisi ugari argitaratu ditu idazkunacloseInskripzio.ri buruz.
Halaber, otsailetik, BERRIAk ez dio utzi Ukrainako gerrari buruzko kazetaritza lanak argitaratzeari. Hainbat adituk aurreikusten zuten gerra motza izanen zela Ukrainakoa, baina, hilabeteek aurrera egin ahala, gero eta argiagoa da oker zirela. Gerrak erdiz erdi eragin die ez soilik Ukraina eta Errusiari, bai eta munduko beste herrialdeei ere. Oraindik ere, badirudi urrun dela gatazkaren amaia.
Halaber, BERRIAko euskara taldearen esanetan, beste arrazoi bat ere bada Ukraina 2022ko hitz izendatzeko. Gaia guztion ahotan izanik, herritar askok aurten jakin dute Ukraina dela herrialdeari euskarazko forma estandarrean deitzeko manera: ez Ukrania, Ukraine, ez eta Ucraïna ere.
Herritar askok aurten jakin dute Ukraina dela herrialdeari euskarazko forma estandarrean deitzeko manera: ez Ukrania, Ukraine, ez eta Ucraïna ere.
Urtarrila: lehen mailako arreta
COVID-19aren pandemiak erdiz erdi pitzatucloseZartatu, arraildu. zuen lehendik ere hauskorra zen osasun sistema, eta lehen mailako arreta izan zen kaltetuenetako bat, nabarmen. Batik bat baliabide eskasiagatik eta izurriteak ekarritako lan gainkargagatik, lehen arretako langileak ezinean aritu ziren hilabeteetan –problemak konpondu gabe segitzen du gaur egun ere–, eta baldintzak hobe zitezela eskatzeko aldarriek goia jo zuten 2022ko lehenbiziko hilabetean. Urtarrilaren 23an protesta handiak egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Otsaila: gerra
Errusiaren eta Ukrainaren arteko guda otsailaren 24an hasi zela zehaztu dute gehienek. Ordutik, eta lehenbiziko asteetan batik bat, bi herrialdeen arteko gatazkari loturik izan dira mundu osoko herritarren begiak; kazetarienak, are gehiago. BERRIAk sakon egin zuen gerraren kontakizuna, baita hurbiletik ere. Besteak beste, Ukraina eta Polonia arteko mugan izan zen BERRIAko zuzendariorde Amagoia Mujika Tolaretxipi, gerratik ihesi ari ziren errefuxiatuen igarobidean.
Martxoa: korridore humanitario
Bi arrazoi nagusirengatik da korridore humanitario 2022ko martxoko hitza. Atzerrian eta Euskal Herrian, errefuxiatuentzako igarobideek bietan eman zuten zeresana. Batetik, Ukrainako gerraren eraginez, zibilak gatazka zonetatik ateratzeko korridoreak irekitzea erabaki zuten agintariek.
Bestalde, Euskal Herrian, martxo hasieran Bidasoa ibaian migrante bat desagertu izanak ekarri zuen korridore humanitario hitza herritarren ahotara. Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea egin zuen Behobiako zubiaren bi aldeetan, martxoaren 14an. Horretan, aldarrikatu zuten «denentzako» bide seguruak behar direla. «Bide seguruek ez dituzte pertsonak desagerrarazi edo hiltzen; bai, aldiz, kontrol arrazistek», salatu zuten.
Apirila: Korrika
Hitzekin lelopean, martxoaren 31n Amurrion hasi eta apirilaren 10ean Donostian bukatu zen 22. Korrika. Hasiera-hasieratik eta amaierara arte, BERRIAk zuzeneko kontakizuna egin zuen bideo bidez, bai eta egunero hitzez eta doinuz kontatu ere.
Karmele Jaiok idatzi eta irakurri zuen 22. Korrikako lekukoan joandako mezua. «(...) Eta, etiketen garaian, ahaztu ditzagun behingoz euskaldun berri eta zaharrak. Iraultza honetan, lasterketa honetan, denok garelako euskaldun berri. Hizkuntza bat egunero hasten delako, egunero berritzen delako. Hizkuntza bat ez delako jaiotzen, egin egiten delako».
Maiatza: zelatatu
Apirilaren erdialdean hasi ziren ozentzencloseUgaritzen, indarra hartzen. Pegasus auziaren gaineko salaketa eta erreakzioak, baina maiatzean egin zuen eztanda iskanbilak. Lehenik, azaleratu zen Pegasus programaren bidez 60 bat buruzagi independentista espiatu zituztela; Euskal Herrikoak eta katalanak tartean –Pegasus espioitza sistema estatuetako gobernuek soilik eskuratu dezakete–. Maiatzean, Espainiako Gobernuak salatu zuen Pedro Sanchezen eta Margarita Roblesen sakelakoak ere zelatatucloseEspiatu.ak izanak zirela. Auziak ondorio ugari ekarri zuen ondotik. Esaterako, Madrilek kargugabetu egin zuen CNIko zuzendaria.
Ekaina: sute
Suak hartu zuen joan den ekaina. Batik bat beroaldiagatik, sute mordoa izan zen hilabete horretan, Nafarroan batez ere. Datuek ematen dute hondamendiaren neurria: 14.500 hektarea inguru kiskali zituen suak; herri anitzetan —hamahiru hustu behar izan zituzten—, udalerriko ia lur guztiak erre ziren: milaka hektarea alor (ia 2.300), milaka hektarea mendi baso eta zuhaixka larre (7.600), milaka hektarea zuhaizti (4.500).
Uztaila: bero sapa
Azken 50 urteetako uztailik beroena eta idorrenacloseLehorrena. izan da 2022koa. Bero olde ugari izan ziren Euskal Herrian, eta termometroek ordura arteko markak hautsi zituzten zenbaitetan; 43 graduko tenperaturak gainditu ziren zona batzuetan. Gainera, biktimak ere izan ziren bero sapacloseBero handia.ren ondorioz: Amoroton, gizonezko bat zendu zen beroagatik. Hala, tenperaturetan ez ezik, prezipitazio mailan ere muturreko datuak erregistratu ziren uztailean. 2000. urtetik euri egun gutxien duen uda izan da aurtengoa: 18,2 litro baino ez zituen bota ekainean eta uztailean, Gasteiz ondoan dagoen Forondako neurgailu meteorologikoaren arabera.
Uztailean, termometroek ordura arteko markak hautsi zituzten; 43 graduko tenperaturak gainditu ziren zona batzuetan.
Abuztua: ziztada
Ziztada da abuztuko hitza, BERRIAko euskara taldearen iritziz. Ziztada horrek, dena dela, ez du ikustekorik liztorrarenarekin, ez eta txertoekin ere. Aurtengo udan, hedabideek sarri eman behar izan zuten ziztada bidezko eraso matxisten berri. Euskal Herrian ehunka emakumek salatu zuten, jai giroan batik bat, ziztada bat pairatu izana. Eraso horien inguruan nola jokatu zehazteko, hainbat protokolo aurkeztu zituen administrazioak. Halaber, abuztutik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ertzaintzari bidalitako barne agindu baten arabera, poliziek genero arrazoiengatik egindako gorroto delitu gisa gorde dituzte emakumeei egindako ziztada salaketak.
Iraila: gasbide
Gas horniduraren eskasia izan da Ukrainako gerrak batik bat Europari ekarritako kalte handienetako bat. Are, gas falta nabarmen larriagotu zuen Nord Stream 1 gasbidearen itxierak. Auzia irailean gaiztotu zen gehien. Orduko hartan, konponketa lanak egin behar zituela eta, Errusiako konpainiak erabaki zuen abuztuaren 31tik irailaren 2ra ez zuela gasik bidaliko Baltikoko gasbidetik; epe hori gainditu aurretik, Moskuk luzatu egin zuen etenaldia, noiz artekoa izan zen zehaztu gabe. Eskasiak nabarmen garestitu zuen gasa: %30.
Urria: euskal selekzioa
Urrian, EAJk eta PSOEk akordioa lortu zuten Kirolaren Legearen inguruan. Legean, jasota dago «autonomia erkidego» bateko selekzioak nazioarteko txapelketetan lehiatzeko aukera. Hori gauzatzeko ezinbestean bete beharreko baldintzak ere bilduta daude: «Sustrai historikoak» izatea, kirol bakoitzari dagokion nazioarteko federazioak onartzea eta «autonomia erkidego» horretako federazioa Espainiakoa baino lehen sortua izatea. Aukera horrek zirrikitu bat zabaldu du euskal selekzioan Iparraldeko eta Nafarroako kirolariak sar daitezen.
Azaroa: Irulegiko Eskua
Euskal Herrian aurten egin den aurkikuntza arkeologikorik entzutetsuena izan da Irulegiko Eskua. Aranzadi zientzia elkarteak eman zuen horren berri, azaroaren 14an. Eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka, hizkuntza baskonikoan idatzia; orain arte hizkuntza horretan agertu den idazkunik zaharrena eta luzeena da. Sorioneku da lehenbiziko hitza, idazkia egungo euskararekin zuzenean lotzen duena.
Abendua: bertso
Bertsoa izan da 2022ko udazkenaren soinu banda. Irailaren 24an hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta abenduaren 18an bukatu. Estreinako aldizcloseLehen aldiz., finala Iruñeko Nafarroa Arenan izan zen, eta, hirugarrenez, Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela. Aldarriz josi zituen bertsoaldi gehienak, eta hori zuen xede, finalaren biharamunean BERRIAri eginiko adierazpenetan azaldu zuenez: «Garaiari eta lekuari erantzun beharko liokeen bertsogintza bat da txapelketa».
Jatorrizko artikuluak
- 'Zorioneko' eta 'Ukraina' dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearen iritziz Uxue Rey Gorraiz | |