Zamaontzien erdiek Itsaso Gorritik igarotzeari utzi diote

  • Albistea entzun

Gazako gerrari erantzunez, Yemengo Itsaso Gorriko kostaldea kontrolatzen duten milizia huthiak hainbat zamaontziri eraso egiten ari zaizkie azken asteetan.

Sueztik igarotzen da munduko merkataritza gaien %12.

2023ko abenduaren 28ko datuei men eginez, jada 299 itsasontzi dira planak aldatu eta Esperantza Onaren lurmuturretik Afrika inguratzea erabaki duten zamaontzicloseSalgaiak garraiatzeko erabiltzen den itsasontzi handia.
ak. Atlantikora edo Mediterraneora iristeko, hori nahiago bide motzena hartzea baino, Adengo golkocloseBi lurmuturren arteko itsas zatia.
tik barrena Bab el-Mandeb itsasartetik Itsaso Gorria igarotzea Suezko kanalera bidean, edo alderantziz.


Ontzi horiek 4,3 milioi edukiontzi garraiatzeko gai dira, eta milaka milioi euroren balioa duten gai horiek orain garestiago ordainduko dituzte kontsumitzaileek, Afrika inguratzeak itsas bidaia %25 luzeagoa egitea dakarkie zamaontziei, eta, jakina, kostuen igoera bat.

Afrika inguratzeak itsas bidaia %25 luzeagoa egitea dakarkie zamaontziei.

Israelen kontrako erasoak

Gazako gerrari erantzunez, Yemengo Itsaso Gorriko kostaldea kontrolatzen duten miliziacloseArmada baten ordezko edo osagarri gisa ari den taldea.
huthicloseYemengo matxinatu zaidien taldeko kide dena.
ak hainbat zamaontziri eraso egiten ari zaizkie azken asteetan. Huthien bozeramaileek adierazi dute Israelekin lotutako ontziak direla beren helburua, hau da, israeldar jabetza dutenak edota Israelgo portu batera doazenak. Horrek, ordea, ez du eragotzi itsasbidea erabiltzen duten ontzi konpainia nagusiak beldurtzea. Eta datuek erakusten dute ontzi askok hartu dutela bide luze garestiago baina seguruagoa.

Zenbateraino garestituko dira itsas bidaiak eta garraiatutako salgaiak huthien erasoen ondorioz? Egia da Sueztik igarotzen dela munduko merkataritza gaien %12 eta gatazka zabaltzeko edo luzatzeko arriskua egon badagoela, baina, oraingoz, prezio gehigarri bat ez da horrenbesteko amesgaiztoa itsas merkataritzarentzat, behintzat. Izan ere, Gazako gerra piztu aurretik pleitcloseOntzi baten alokairua.
en prezioak oso behean zeuden.

Jatorrizko artikuluak