Zaharra ala berria?

Haizea Saez de Eguilaz Perez - Orereta ikastolako irakaslea |
  • 219 hitz

Orereta ikastolako irakasle Haizea Saez de Eguilaz Perez irakasleak iritzi artikulu batean bildu ditu BERRIA Ikasgelaren kazetaritza tailerretan ikasi eta ikusi dutena.

Euskaldunen belaunaldi berriei begira lanean ari den komunikabide bat bertatik bertara ezagutzeko esperientzia txalotu du.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera, berri hitzak lau esanahi izan ditzake. Bada, bosgarren bat baduela esango nuke. Edota hobeto esanda, Orereta Ikastolako ikasleengan beste adieracloseHitz baten esanahia.
bat hartu du azken boladan.

Maiatzaren 30ean amaitu berri ditugu BERRIAko Kazetaritza tailerrak. Ikasleek jasotako bi saioetan eduki berriz blaitu dira, eta zaharretik berrirako jauzia egin dugu elkarrekin. Zaharretik edan eta berria isurtzen duen iturria baita BERRIA. Zaharkitzen ez dena, egunero berritzen doana.

«Amaitu 'berri' ditugu BERRIAko Kazetaritza tailerrak. Ikasleek jasotako bi saioetan eduki 'berriz' blaitu dira, eta zaharretik 'berrirako' jauzia egin dugu elkarrekin».

Hirugarren saioan bertatik bertara ikusi dugu egunkariaren ohiko jarduna. Egoitza hartako lau pareten artean egunero bizitza berri bat nola sortzen den kontatu digute, ikusarazi digute euskaraz ere mundua ikus daitekeela, hango eta hemengo berrien inguruan badugula zer kontatua. Gu, gure herriaren historia kontatzeko gai garela esateaz gain, horren protagonista izan gaitezkeela sinetsarazi digute. Horretarako tresna berriak eman dizkigute, motxila bete dugu esperientzia berriekin.

«Gure herriaren historia kontatzeko gai garela esateaz gain, horren protagonista izan gaitezkeela sinetsarazi digute».

Gure gazteek erreferente berri bat dute gaurtik aurrera, haien egunerokoan izango duten lagun berri bat. Eta ez nolanahikoa, gainera; moldecloseEra, modu, manera.
berrietara egokitzen ari den komunikabidea dela argi erakutsi baitute. Belaunaldi berrietara iristeko ahalegina egiten ari dena, bizirik sentitu nahi duena.

AldicloseGarai.
berri honetan bidelagun izango gaituzue. Eskerrik asko BERRIA egiteagatik!

Jatorrizko artikuluak