Y kromosomaren atzera kontua?
Nerea Osinalde irakasleak Y kromosoma hartu du hizpide zientziari buruzko BERRIAren iritzi zutabean. Besteak beste, azaltzen du zergatik den Y kromosoma X kromosoma baino txikiagoa; hau da, zergatik dituen gene gutxiago. Halaber, galera horri aurre egiteko Y kromosomak asmatu dituen mekanismoen berri ere ematen du.
Egungo ugaztun gehienengan, gizakiongan barne, aitarengandik jasotako sexu kromosomak erabakitzen du ondorengoaren sexu biologikoa: X kromosoma jasotzen dutenak eme bilakatzen dira; eta Y jasotzen dutenak, aldiz, ar. Hala, guztiok jasotzen dugunez X kromosoma amarengandik, emeak XX dira eta arrak XY.
Gaur egun, Y kromosoma X kromosoma baino askoz txikiagoa da. Gizakion kasuan, adibidez, X kromosomak 900 gene inguru ditu, eta Y kromosomak, 55 besterik ez. Baina, antza, hori ez da beti horrela izan. Adituen arabera, duela 160 milioi urte inguru bizi ziren ugaztunen sexu kromosoma biek antzeko tamaina zuten, baina eboluzioaren poderioz, Y kromosoma atrofiatuz joan da. Eta hori, zergatik? Bada, Y kromosomak ez direlako inoiz beste Y kromosoma batekin kontaktuan egon.
Eboluzioaren poderioz, Y kromosoma atrofiatuz joan da (...) Y kromosomak ez direlako inoiz beste Y kromosoma batekin kontaktuan egon.
Izaki diploideKromosoma bakoitzaren bi kopia dituztenak.
ok kromosoma bakoitzeko bina kopia ditugu: bata amarengandik jasotakoa eta bestea aitarengandik. Jatorri ezberdineko kromosoma homologocloseKromosoma bikoteko bakoitza.
ek elkarren artean material genetikoa trukatzen dute birkonbinazio homologoa deitzen den prozesu baten bidez. Horri esker aniztasun genetikoa bermatzen da, eta ezinezkoa da, bikiak izan ezean, bi indibiduo genetikoki identikoak izatea. Baina Y kromosomek ez dute inoiz beste Y kromosoma batekin topo egiten, eta, ondorioz, ez dute birkonbinazio homologorik pairatucloseJasan.
. Horrenbestez, Y kromosomek beren jatorritik mutazioak besterik ez dituzte metatu, eta horrek geneak galtzea ekarri du.
Y kromosomek beren jatorritik mutazioak besterik ez dituzte metatu, eta horrek geneak galtzea ekarri du.
Baina ez pentsa kromosoma gajoa bere desagerpena noiz helduko zain dagoenik, ezer egin gabe. Berriki, Danimarkako ikertzaile talde batek egindako ikerketa batek erakutsi du Y kromosomek geneen galera moteltzeko hainbat mekanismo garatu dituztela. Besteak beste, geneak moztu eta itsatsiz segurtasun kopiak sortzen dituzte, edota degradaziotik babesteko zentzu batera zein bestera berdin irakurtzen diren sekuentzia palindromikocloseAurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen dena.
ak eratzen dituzte. Baina nahikoa izango al dira neurri horiek Y kromosomak bizirik iraun dezan?
Aditu batzuen arabera, espezie moduan bizirik jarraitzen badugu, gizakion Y kromosoma 4,8 milioi urtean desagertuko da.
Aditu batzuen arabera, espezie moduan bizirik jarraitzen badugu, gizakion Y kromosoma 4,8 milioi urtean desagertuko da. Dena den, lasai! Horrek ez du esan nahi arrak desagertuko direnik! Izan ere, badaude Y kromosomarik ez duten karraskaricloseMarraskari. espezie batzuk, emez eta arrez osaturikoak. Nahiz eta espezie horiek duela 30 urte inguru aurkitu ziren, orain arte ez dugu jakin genetikoki zertan bereizten diren ar eta emeak. Baina duela gutxi argitaratutako lan batek erakutsi duenez, arren hirugarren kromosoman bikoizketa bat gertatu da, eta horri esker, gonadencloseErnalketa zelulak sortzen dituzten organoen. diferentziaziorako ezinbestekoa den SOX9 genea aktibatzen da. Alegia, kromosoma autosomiko bat sexual bilakatu da, eta jatorrian Y kromosomak betetzen zuen funtzio gakoetako bat bereganatzen du.
Badaude Y kromosomarik ez duten karraskari espezie batzuk, emez eta arrez osaturikoak (...) Kromosoma autosomiko bat sexual bilakatu da, eta jatorrian Y kromosomak betetzen zuen funtzio gakoetako bat bereganatzen du.
Ikusteko dago zer gertatuko den bost milioi urte barru. Hala ere, gizakiak espezie moduan existitzen jarraitzen badu behintzat, Y kromosoma desagertu ala ez, badirudi emeek eta arrek elkarren beharra izaten jarraituko dugula espeziearen jarraikortasuna bermatzekocloseZiurtatzeko..
Jatorrizko artikuluak
- Y kromosomaren atzera kontua? Nerea Osinalde - HUko Biokimika Saileko irakaslea | |