Hezkuntzan xakea osagarri oso ona dela diote adituek eta hainbat ikerketak. Ondorioztatu dute xakean jokatzen duten ikasleek errendimendu hobea dutela. Gazteekin ez ezik, zaharrekin ere emaitza onak ematen ditu xakean aritzeak.
«Xakearen onura asko egiaztatuak daude: sormena sustatzen du,
kontzentrazioa, feedbacka, sozializazioa... eta xakean pentsamendu enpatikoaBeste norbaitekin bat egiteko edo beste norbaitek sentitzen duena sentitzeko gaitasuna. ulertarazten dio jokoan hasten den haur edo gazte bati».
Pep Suarez psikologoaren hitzak dira. Xake trebatzailea da, irakasleekin
lan asko egindakoa, eta martxoan Xakea, Hezkuntza eta Osasuna
nazioarteko biltzarra antolatu zuen Menorcan (Herrialde Katalanak).
Menorcako topaketa horretan parte hartu dute Santurtziko (Bizkaia) xake
taldeko ordezkariek. Ez dira nolanahikoak talde horren datuak: seiehun
ikasle baino gehiago dituzte, eta Bizkaiko hemezortzi ikastetxetan
ematen dituzte eskolak. Hogei irakasle dituzte: horietako bat da Luis
Javier Rodriguez. 1983. urtean sortu zen Santurtziko taldea.
Rodriguezen arabera, xakea lotuta dago matematikarekin eta kontzentrazioarekin. «Eta ikasleen errendimendu akademikoa hobetu egiten da. Xake eskoletan, euskara eta ingelesa erabiltzen ditugu, eta arlo sozioafektiboa ere lantzen dugu». Suarezek dio xakea gustuko duten neska-mutikoek pentsamendua garatzen dutela: «Xakean onak diren ikasleak oso onak dira matematikan eta hizkuntzan». Beste arlo batzuk ere ekarri ditu hizpidera Suarezek: «Errespetuaren kontua ere garrantzitsua da, bestearekiko errespetua». Ikerketen arabera, xakean ez dira indarkeria eta liskarra existitzen.
«Xakean onak diren ikasleak oso onak dira matematikan eta hizkuntzan».
Leontxo Garcia xake jokalaria eta kazetaria da,
eta xake irakasleei eskolak ematen dizkie. «Xakea diziplinarteko tresna
gisa erabiltzeak ondo funtzionatzen du matematikan, hizkuntzan eta
historian».
Ez du dena konpontzen
Dena dela, ezin da pentsatu xakeak gazte baten gaitz guztiak konponduko
dituenik. Jon Altunak xake eskolak ematen ditu Hernaniko eta Bergarako
(Gipuzkoa) hainbat ikastetxetan, eta ohartarazi du xakea ez dela
antidotocloseGaitz bat saihesteko baliabidea.
bat denerako. «Sarri, arazoak dituzten ikasleak bidaltzen
dituzte xakea ikastera. Baina ikasle batzuekin berdin da futbolean aritu
edo xakean; ikasle berak dira, eta ez dira kontzentratzen». Ikasleak
xakea gustura hartu behar duela uste du Altunak: «Jokoan ondo pasatzen
baldin badu, xakeak balio dezake kontzentraziorako, noski». Eta ez hori
bakarrik. «Xakean, bizitzan bezala, etengabe erabakiak hartzen zabiltza.
Aurrera jotzen duzu, edo atzera. Hori gazteei ondo datorkie, bizitza
gero hori baita».
«Sarri, arazoak dituzten ikasleak bidaltzen dituzte xakea ikastera. Baina ikasle batzuekin berdin da futbolean aritu edo xakean».
Ikastetxeetako irakasle gehienek bi kezka nagusi dituztela uste du Garciak: «Batetik, ikasleak nola motibatu, neurri handi batean tontotuta daudelako, sare sozialen erabilera txarragatik. Nola motibatu, eskolara gogoz sar daitezen, ikasteko gogoz. Beste kezka da ea zer erakuts daitekeen egun hamar urte barru erabilgarria izango den ziurtasunarekin». Izan ere, inork ezin du ziurtzat jo mundua nola izango den hamar urte barru, dena oso bizkor aldatzen ari baita. «Gauzak asko aldatuta ere, badakigu zerbait garrantzitsua izango dela hamar urte barru: pentsatzen jakitea. Eta xakeak pentsatzen erakusten du, eta erakusten du jokatuz. Horrenbestez, xakeak bi kezka handi horiei erantzuten die». Horregatik guztiagatik, Garcia ziur da xake hezitzailearen etorkizuna inoiz baino garrantzitsuagoa izango dela.
«Badakigu zerbait garrantzitsua izango dela hamar urte barru: pentsatzen jakitea. Eta xakeak pentsatzen erakusten du».
Osasunaren onuragarri
Hezkuntzan ez ezik, osasunean eta beste eremu batzuetan ere xakeak asko
lagundu dezake. Mundu osoan daude egitasmoakcloseProiektuak.
horri lotuta. Suarezek
gogoratu du autismoa duten gaztetxoekin esperientzia bat jarri zutela
martxan, nazioarteko xake federazioarekin elkarlanean. «Emaitzak
ikusgarriak izaten ari dira. Xake eskoletan parte hartzen duten haur
autistek ondo pasatzen dute; terapia moduan erabilita, emaitzak
sekulakoak dira». Rodriguezek aipatu du ADHN arreta defizitaren eta
hiperaktibitatearen nahasmendua duten gazteekin ere ari direla
xakea erabiltzen. «Hobekuntza nabaria izaten dute».
Zahar etxeetara ere joaten dira Santurtziko xake taldekoak.
Rodriguezen arabera, 70 urte baino gehiagoko pertsonak «sekulako
ilusioarekin» joaten dira xake eskoletara. «Gustua hartzen diote
jokoari, eta hobetzen dutela sentitzen dute». Suarezek aipatu du adineko
pertsonekin egitasmo batean ari direla lanean: «Buruko arintasuna lantzeko eta narriaduracloseHondatze.
kognitiboari aurrea
hartzeko proiektu bat da». Eta badira egitasmo gehiago: batetik,
minbizia duten haurrekin. «Haien gurasoek eta haur gaixoek xakea izango
dute espazio ludikocloseJolasari dagokiona.
gisa, eta pentsamenduaren ihesa garatzen dute bizi
duten errealitatetik. Energia gehiago ematen die horrek», dio Suarezek.
Portugalen abiatutako esperientzia batetik abiatuta, Suarezek eta talde
batek laster indarkeria matxista jasan duten emakumeekin egingo du lan.
«Xakea erabiliko dute erabakiak hartzeko. Haiek ahalduntzen lagunduko
du». Suarezek gogoratu du Menorcan urteak daramatzatela xakearen bidez
gaixo eskizofrenikoekin lanean.
Jatorrizko artikuluak
- Xake-mate paralisiari Urtzi Urkizu | |