Victor Jara hiltzea egotzita, 25 urteko kartzela zigor irmoa ezarri diete zazpi militarri

  • 491 hitz
  • Albistea entzun

Txileko justiziak herrialdeko diktaduraren krimenik sinbolikoenetako bat zigortu du, sententzia irmo baten bidez. Militar horietako batek bere buruaz beste egin du epaiaren berri izan ondoren.

Estatu kolpearen 50. urteurrenaren atarian iritsi da epaia —irailaren 11n beteko da mende erdi—, Pinocheten diktadura militarrari buruzko kontakizun ofizialak zein izan behar duen eztabaidan dela, gizarte giro polarizatu batean.

Auzitegiak baztertu egin ditu defentsak Apelazio Auzitegiaren epaiaren aurka aurkeztu zituen argudioak, eta frogatutzat jo du Raul Jofre Gonzalez, Edwin Dimter Bianchi, Nelson Haase Mazzei, Ernesto Bethke Wulf, Juan Jara Quintana eta Hernan Chacon Sotok kantautorea erail zutela, Kartzela Zerbitzuetako zuzendari Littre Quirogarekin batera. Epaiaren berri izan ondoren, Chacon Sotok bere buruaz beste egin du. Santiagoko Las Condes auzoan bizi zen, eta, tokiko hedabideen arabera, atxilotzera joan zaizkionean egin du bere buruaz beste. Atxiloketaren une batean botika bat hartzeko baimena eskatu du, eta, EFE albiste agentziaren arabera, une horretan egin du bere buruaz beste. 86 urte zituen.

Txileko Justizia ministro Luis Corderok goraipatu egin du Gorenaren epaia «arazo prozesalera» ez mugatu izana. «Gertaerak azaltzeko sentiberatasuna izan du». Horrek balio handiagoa ematen dio sententziari, haren iritziz. «Epaiek ordain funtzioa betetzen dute errudunak kondenatzeaz gain biktimen historia kontatzen dutenean». Jararen hilketa zen, hain zuzen, Txileko justiziak ixteko zituen auzirik garrantzitsuenetako bat.

«Epaiek ordain funtzioa betetzen dute errudunak kondenatzeaz gain biktimen historia kontatzen dutenean».

Luis Cordero (Txileko Justizia ministroa)

Victor Jara bere herrialdeko eta Latinoamerikako kantagintza berriaren ikonocloseBizimolde edo pentsaera jakin baten irudi eta eredu bihurtu den pertsona ezaguna.
a zen, alderdi komunistako militantea, eta Salvador Allendek gidatu zuen ezkerreko gobernuarekin (1970-1973) kolaboratu zuen. 1973ko irailaren 12an atxilotu zuten militarrek, Estatuko Unibertsitate Teknikoan —bertako funtzionarioa zen—, estatu kolpea eman eta hurrengo egunean. Txileko Estadio Nazionalera eraman zuten handik, eta torturatu egin zuten. Hiriburuko estadioa kartzela eta tortura zentro gisa erabili zuten militarrek. 5.000 presotik gora itxi zituzten han. Irailaren 16an aurkitu zuten musikariaren gorpua, Metropoliko Hilerritik gertu, lugorricloseErein gabe uzten den lur saila.
batean botata, trenbide baten ondoan, beste lau gorpurekin batera. Ezkutuan lurperatu zuten handik bi egunera.

Santiagoko estadioa kartzela eta tortura zentro gisa erabili zuten militarrek. 5.000 presotik gora itxi zituzten han.

Epaileek aho batez adierazi dutenez, 1973ko irailaren 13tik 15era bitartean, militarrek galdeketak egin zizkieten Txileko Estadio Nazionaleko presoei, «aurretiko prozeduracloseLege arazoetan aritzeko moduen eta bete beharreko administrazio urratsen multzoa.
judizialik edo administratiborik gabe». Gorenaren esanetan, galdeketa horiek ez ziren inon jasota utzi, ezta ustez leporatu zitzaizkien karguen edo nolabaiteko prozesu judizialen berri ere.

44 bala tiro

Jararen gorpuzkiak 2009ko ekainean atera zituzten hobitik, Txileko justiziaren aginduz, eta omenaldi ofizial eta jendetsu batean eman zitzaien lur berriro, urte bereko abenduan. Omenaldian parte hartu zuen orduko presidente Michelle Bacheletek. Autopsiak erakutsi zuen Jarak 56 hezur haustura zituela, eta 44 bala tiro jaso zituela hil zutenean.

Autopsiak erakutsi zuen Jarak 56 hezur haustura zituela, eta 44 bala tiro jaso zituela hil zutenean.

Jararen «jardun artistikoa, kulturala eta politikoa» zigortu zuten diktadurako militarrek, Gorenak epaian esan duenez. Bere azken kantu poema preso zegoela idatzi zuen Jarak. Somos cinco mil [Bost mila gara] edo Estadio Chile [Txile Estadioa] izenez ezagutzen da. Kantautore latinoamerikarra El derecho a vivir en paz [Bakean bizitzeko eskubidea] eta Te recuerdo Amanda [Oroitzen zaitut Amanda] abesti ezagunen egile ere bada.


Augusto Pinochet jeneralaren diktadura militarrak hamazazpi urte iraun zuen (1973-1990), eta 3.200 oposiziogile baino gehiago hil zituen. Biktimak, orotara, 40.000tik gora izan ziren, eraildakoak, desagerrarazitakoak, torturatuak eta preso politikoak barne.

Jatorrizko artikuluak