Urtebete geroago, gerra hauspotzen

  • 114 hitz
  • Albistea entzun

Gatazka luzatzeko baldintzak ezarri ditu Moskuk, eta beste erasoaldi bat egitekoa da. Kievek ere asmo hori du. Zenbait aldagaik baldintza dezakete hurrengo hilabeteetako jarduna: Mendebaldearen laguntza noraino helduko den, Kremlinek nola erreakzionatuko duen, eta AEBetan eta Errusian 2024an egitea hauteskundeak.

Analista gehienak, baita Pentagonoa bera ere, bat zetozen diagnostikoan, iazko otsailaren 24an, Errusiak Ukrainako inbasioa hasi eta ordu batzuetara: Errusiako indarrek egun bakan batzuk baino ez zituzten beharko Kiev hiriburua hartzeko. Ez zen halakorik gertatu, ordea.


Gatazkan dauden bi aldeak gerra danborrak jotzen hasi ziren, eta hilabeteak pasatu ahala horien zarata apalduz joan beharrean, inoiz baino ozenago entzuten dira inbasioa hasi eta urtebetera. Errusiak gerra luzatzeko baldintzak ezarri ditu, eta, zenbait herrialdetako informazio zerbitzuen arabera, erasoaldi handi bat egitekoa da. Hori batetik. Bestetik, Ukrainak ere asmo hori du —hala esan du—, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko herrialdeek emandako armamentu astunaren laguntzarekin. Hau da, orain irtenbide militar bat besterik ez diote ikusten gerrari bi aldeek.

Jatorrizko artikuluak