Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotuko dituen ur azpiko autobideaz mintzo da 'Kinka' podcasta. Subflubiala Ez plataformako Hodei Rodriguez kideak azaldu ditu proiektuaren giltzarri nagusiak, eta eragingo dituen kalteak zerrendatu ditu [seigarren minututik aurrera].
Sestao eta Getxo ur azpiko tunel batekin lotuko lituzkeen egitasmoa aurrera eramateko asmoa dauka Bizkaiko Foru Aldundiak. Itsasadar azpian egin nahi duen autobidearen aurka, Subflubiala Ez plataforma sortu da, eta egitasmoa bertan behera uzteko eskatu diote aldundiari, ingurumenean kalte gehiegi eragingo dituela iritzita. Gainera, ohartarazi dute ez dituela konponduko trafiko arazoak, kontrara baizik.
Aldundiak oraindik ez du aurkeztu behin betiko proiektua. Jaso
dituen alegazioakcloseHelegiteak.
aztertzen ari da. Iragarri duenez, lanak iraila
aurretik hastea espero du.
Jatorrizko artikuluak
- Ur azpiko autobidearen ekimena: proiektu handinahi bat eta kontraesan ugari Nagore Arin | |
- Hodei Rodriguez: «Itsasadar azpiko autobideak erakartze efektua eragingo du, eta trafikoa areagotuko du» Gorka Berasategi Otamendi | |