James Webb teleskopioak unibertso primitiboaren argazkiak atera ditu. Orain arte unibertsoari ateratako argazkirik sakonenak dira. Izarren sorrerari buruzko informazioa lortzeko irudi baliagarriak direla diote adituek: «Poliki-poliki, unibertsoaren mapa osatzen ari gara».
Unibertso primitiboaren zatitxo bat agertzen den bost argazki argitaratu zituen uztailaren 12an NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak. Orain arte unibertsoari ateratako argazkirik sakonenak dira, James Webb teleskopioak eginak.
Virginia Garciak Aranzadi zientzia elkartean lan egiten du, kultura zientifikoa sustatzen. Honela mintzatu da irudien inguruan: «Niretzat oso berezia da, batez ere, noraino iritsi den. James Webbek egin diguna da unibertsoa handitu. Orain arte inoiz ikusi ez genuen puntu bateraino iritsi da».
Irudiak ikusgarriak badira ere, bertan agertzen diren koloreak artifizialki gehitutakoak dira.
Garciak argitu du irudiak ikusgarriak badira ere bertan agertzen diren koloreak artifizialki gehitutakoak direla. «Ez da teleskopio optiko bat bezalakoa. Egin dutena da irudi horiek lortu eta gure begiek ulertzen duten lengoaia batera itzuli». Horrek ez du erran nahi kolorerik gabeko objektuak direnik, baizik eta igortzen duten argiak informazio anitz duela eta giza begiek ezin dutela ulertu. Galaxien inguruan gehiago ikasteko erabiltzen da informazio hori: nola eratzencloseSortzen. eta aldatzen diren, hain zuzen ere.
Irudi horiek ateratzeko, bi teknika erabiltzen ditu Webb teleskopioak: infragorriak eta espektroskopia. Infragorrien bidez, giza begiak ikusi ezin dituen xehetasunak topa ditzake. Hala, hauts artetik ikusteko gaitasuna du Webbek, baita gorputz hotzagoak detektatzekoa ere. Modu horretan, unibertso primitiboa behatzeko aukera du teleskopioak.
Espektroskopiaren bidez, teleskopioak argia deskonposatzen du, eta argi uhin ikusgarri eta ikusezinen longitudeak neurtzen ditu.
Bigarren teknikaren bidez, teleskopioak argia deskonposatzen du, eta argi uhin ikusgarri eta ikusezinen longitudeak neurtzen ditu. Teknika horren bidez, objektu jakin baten espektroa aztertzea lortzen dute. «Gizaki bakoitzak badu DNA bat, eta planeta bakoitzak espektro jakin bat dauka», argitu du Garciak. Azterketa horrekin, izar edo planeta bakoitzaren konposizioa zein den zehaztu ahal izanen da. Ondorioz, objektu horretan ura dagoen ala ez identifikatzeko aukera dago, adibidez.
Hiru motatako irudiak
Teknika horiek erabiliz lortutako argazkiak hiru multzotan sailka daitezke. Lehenbiziko mota WASP-96b exoplanetaren espektroskopia datuak dira. 1.150 argi urtera dagoen objektu bat da. Garciaren erranetan, teleskopioak exoplanetaren argia aztertu zuen, gerora objektu horren konposizioa analizatu ahal izateko. Azterketa horien bidez, exoplaneta horren ezaugarri andanacloseAsko, ugari. bildu dute: ur arrastoak, lanbro aztarnak eta atmosferako lainoa.
Bigarren mota Hegoaldeko Eraztuna eta Eta Carinae nebulosen irudiek eta Stephanen Boskotea galaxia multzoak osatzen dute. «Horiek lehendik ere ezagutzen genituen; ez dira irudi berriak», adierazi du Garciak. Hegoaldeko Eraztuna nebulosa hilzorian dagoen izar baten inguruan hedatzen ari den gas hodei bat da. Eta Carinae nebulosan, berriz, izarren sorrerari buruzko informazioa dago. NASAk adierazi du ez dela uste bezain prozesu «baketsua», «ezegonkorra eta suntsitzailea» dela.
Izarren sorrerari buruz, NASAk adierazi du ez dela uste bezain prozesu «baketsua», «ezegonkorra eta suntsitzailea» dela.
Azkenik, Stephanen Boskotearen irudia Webbek inoiz ateratako argazkirik handiena da, 1.000 irudi elkartuz sortutakoa. Bost galaxia daude bertan. Horietako bat 40 milioi argi urtera dago, eta bertze laurak, 290 milioi argi urtera. Galaxia gorenaren erdialdean, gainera, zulo beltz bat ere badago.
Hirugarren mota espazio sakonaren argazkiak osatzen du. SMACS 0723 kumulua agertzen da bertan. 4.600 milioi argi urtera dago, eta infragorrian inoiz aztertu den objekturik urrunekoena da.
Berrikuntza: zehaztasuna
James Webbek bidalitako irudiak 1990. urtean espazioratutako Hubble teleskopioak ateratakoen antzekoak dira. Hala ere, Webbenak bereizmencloseZehaztasun. handiagoan daude, eta urrunago dauden objektu andana erakusten dute. Izan ere, teleskopio berriak zabor espaziala zulatzeko ahalmena du. Aurrerapauso handia dela adierazi du Garciak: «Poliki-poliki, osatzen ari gara ez lurraren mapa, baizik eta unibertsoarena».
Luzera begira, teleskopioaren helburua izanen da unibertsoan bizitza gehiago dagoen ikertzea eta, baldin badago, horretarako baldintzak aztertzea. Horretarako, teleskopioak unibertsoko hainbat objektu behatuko ditu.
Hurrengo hilabeteetan, datu berri horietan detektatutako materia iluna uhinez edo partikulaz osatuta dagoen jakin nahi dute. Irekita dagoen galdera zabala da hori, galaxien, izarren eta bizitzaren jatorriari dagokionez ondorio sakon eta askotarikoak dituena.
Jatorrizko artikuluak
- Unibertsoa «handitu» du Isabel Jaurena | |