Errusiak ez zuen Kiev segituan hartu, eta Mendebaldearen zigorrek kalte egin diote gerra frontean. Ukrainak abagune hori eta eman dizkioten armak baliatu ditu.
Analista militar batzuek zenbait hedabidetan argitu dutenez, Bigarren Mundu Gerraz geroztiko kontraeraso militarrik azkarrena da Ukrainak Kharkiv probintzian, ekialdean egindakoa. Kieven arabera, iraileko aurreneko hamar egunetan 3.000 metro koadro berreskuratu zituzten. Operazio horretan, Izium hiria ere hartu zuten, eta horrek Ukrainari modua eman zion herrialdeko burdinbide sare garrantzitsuenetako bat kontrolatzeko, zeina Kremlineko tropek erabiltzen zuten hornitzeko.
Horiek horrela, Errusiako indarrak Kherson eskualderantz erretiratu ziren. Izen bereko hiriburua izan zen Moskuk inbasioan okupatutako aurreneko hiri handia, estrategikoki ezinbestekoa baita Errusiako komandante batek apirilean esan bezala asmoa baldin bada Ukraina hego-ekialde osoa hartzea Donbass eta Transnistria artean lurreko korridore bat egiteko. Hori eragozteko ahaleginean ari da Ukraina.
Jatorrizko artikuluak
- Kontraerasoa zerk bultzatu duen Igor Susaeta | |