Egiptoera euskaraz azalduta
Ehun urte bete dira Howard Carterrek Tutankamonen hilobia aurkitu zuenetik. Eta aurkikuntza horrek goitik behera aldatu zuen egiptologiaren zientzia. Arlo horretan aditua da Karlos Almorza Aranzadiko ikerlaria, eta xehe-xehe azaldu dizkio BERRIAri egiptologiari buruzko bitxikeria eta sekretu guztiak.
Egiptoera 5.200 urte dituen hizkuntza bat da, eta lau idazkera ditu. Irudiak erabiltzen dira hizkuntza hori idazteko, baina ez da dirudien bezain sinplea. Izan ere, badira idatzi eta irakurtzen diren irudiak, baina baita idatzi eta irakurtzen ez direnak ere –laguntzaile fonetikoak eta determinatzaileak dute izena–.
Sistema hori ahal bezainbertze jendek ulertu dezan, joko bat prestatu du Almorzak: Egiptoar hieroglifikoen sekretua? Nik ezagutzen dut hieroglifikoen sekretua. Lan horren bidez, gainera, euskara hieroglifoetara eraman du: jokoak 60 kubo ditu, eta alde bakoitzean marrazki bat dago. Irudi horiekin, euskarazko hitz guztiak osatzen ahal dituzte erabiltzaileek.
Jokoak 60 kubo ditu, eta alde bakoitzean marrazki bat dago. Irudi horiekin, euskarazko hitz guztiak osatzen ahal dituzte erabiltzaileek.
Horrez gain, Egiptoera-Euskara Hiztegian eta Naufragoa ipuina liburuan aukera dago originaletan idazten diren baina irakurtzen ez diren hieroglifoak koloretan ikusteko. Lehenbiziko aldia da egiptologian gisa horretako zerbait egiten dena. Bi dokumentuak ongi irakurri ahal izateko, GLYPHTRL idazkera mota berezia norbere sisteman sartu behar da.
Ez da lehenbiziko aldia Almorzak euskara eta egiptoera lotzen dituena. 2015ean, Faraoien garaiko egipzieraren eta euskararen lan konparatiboen historia tesia defendatu zuen. Bertan, euskara eta egiptoera lotzen dituzten zenbait teoria aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen ez zegoela harremanik bi hizkuntza horien artean.
Jatorrizko artikuluak
- Karlos Almorzak hieroglifoetara eraman du euskara Isabel Jaurena | |
- Egiptoeraren sekretua argitzen Nagore Rodriguez | |