AEBetako presidenteak migratzaileen aurkako politikak indartu ditu, eta administrazio federaleko funtzionarioen lan baldintzak aldatu. Indultua eman die 2021ean Kapitolioari eraso egin ziotenei.

Joe Biden AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohia ofizialki presidente izendatu behar zutenean, 2021eko urtarrilaren 6an, orduko jarduneko presidente Donald Trumpen jarraitzaileak Kapitolioan sartu ziren, hori eragozten saiatzeko. Lau urte igaro dira eraso hori egin zutenetik, eta Trump Etxe Zurian da berriz. Urtarrilaren 20ean egin zuen lehen eguna karguan, eta, agintaldiari hasiera emateko, hainbat dekretucloseGobernu baten erabakia.
sinatu zituen; tartean, eraso horretan parte hartu zutenen 1.500 lagun ingururi indultucloseEpaile batek ezarritako zigorra barkatzea edo arintzea.
a emateko erabakia.

Besteak beste, migratzaileen aurkako politikak indartu ditu, administrazio federaleko funtzionarioen lan baldintzak aldatu, eta AEBak atera egin ditu Parisko Hitzarmenetik eta OME Osasunaren Mundu Erakundetik. Bidenek atzera bota zituen Trumpek aurreneko agintaldian (2017-2021) hartutako erabaki batzuk, eta, beraz, horiek berrezartzeko bidea urratzen hasi da egungo presidentea —esaterako, Kuba «terrorismoa babesten duten herrialdeen» zerrendan sartu du berriz—.

Lehen agintaldian legez, hainbat neurri nekez sartuko dira indarrean, AEBetako legearen aurkakoak baitira.

Hainbat neurri nekez sartuko dira indarrean, AEBetako legearen aurkakoak baitira.

Immigrazioaren aurkako neurriak gogortu

Errefuxiatuen Onarpen Programa behin-behinean eten du, adibidez, eta ez da berriz indarrean sartuko harik eta «errefuxiatuak herrialdean sartzea AEBen mesederako den arte». Immigrazioaren arloan hartu du beste erabakirik ere, ordea. AEBetako Konstituzioaren 14. zuzenketan ezartzen denez, herrialde horretan jaiotakoek AEBetako herritartasuna izan dezakete. Trumpek, baina, erabaki du eskubide hori ukatzea paperik gabeko migratzaileen seme-alabei. Ez dago argi nola ezarriko duen neurri hori; izan ere, Ordezkarien Ganberaren eta Senatuaren bi herenek ados egon behar dute konstituzioa aldatzeko, eta Alderdi Errepublikanoak ez du hainbesteko babesik Kongresuan.

AEBetako Konstituzioaren 14. zuzenketan ezartzen denez, herrialde horretan jaiotakoek herritartasuna izan dezakete. Trumpek, baina, erabaki du eskubide hori ukatzea paperik gabeko migratzaileen seme-alabei.

Gainera, zenbait oztopo gehitu dizkie muga igaro nahi dutenei: kasurako, Remain in Mexico [Gelditu Mexikon] programa abiarazi du berriro. Beraz, AEBetan asilocloseEstatu batek atzerriko iheslari politikoei ematen dien babesa.
eske sartu nahi dutenek Mexikon itxaron beharko dute AEBetako immigrazio epaile batek haien egoera aztertu arte.

Nazioarteko zenbait erakundetatik irten

Etxe Zurira heldu zen aurreneko aldian legez, 175 herrialdek 2016an sinatutako Parisko Hitzarmenetik irteteko dekretua sinatu zuen Trumpek. Hitzarmen horren helburua da berotegi efektuko gas gutxiago isurtzea, industria iraultzaren aurreko batez besteko tenperatura baino 1,5 gradu gehiagoren langa ez igarotzeko.

OMEtik ateratzeko dekretu bat ere sinatu du.

Ingurumenaren defentsaren aurka egin

«Energia larrialdia» ezarri du, AEBen historian lehen aldiz ezarri baita. AEBetako hedabideek eta barne politikako adituek ez dute argi zer eragin dezakeen horrek, baina, dirudienez, aurrerantzean Trumpek ahalmena izango du ingurumena babesteko neurriak eteteko eta ustiapencloseEsplotazio.
proiektu gehiagori bide emateko. «Energia hornidura prekarioa, desegokia eta aldizkakoa dugu; ekintza azkarrak eta erabakigarriak egitea eskatzen du testuinguruak», dio dekretuan. Hala, Alaskan (AEB) petrolioa eta gasa ustiatzeko zulaketak baimentzea erabaki du presidenteak.

Alaskan (AEB) petrolioa eta gasa ustiatzeko zulaketak baimentzea erabaki du presidenteak.

Funtzionarioen lan baldintzak okertu

Trumpek lehendik esana zuen Elon Muskek DOGE Gobernuaren Eraginkortasun Departamentua gidatuko zuela, eta hala berretsi du, dekretu bidez. Departamentu horren helburua administrazioa argaltzea da. Dirudienez, funtzionarioen lan baldintzen kontu izango dira aurreneko aurrezkiak. Hainbat dekretu sinatu ditu Trumpek horri lotuta; besteak beste, ez dituzte langile federal gehiago kontratatuko, ez badira «immigrazioaren kontrolarekin, segurtasun nazionalarekin edo segurtasun publikoarekin zerikusia duten postuak».

Israelgo kolonoak barkatu

Palestinako gatazkak ere lekua izan du Trumpen aurreneko dekretuetan: kendu egin ditu Zisjordanian palestinarrei eraso egin izana leporatzen dieten Israelgo zenbait kolonocloseKolonia batean bizi den pertsona, bertakoa ez dena.
ri Bidenek ezarritako zigorrak.

Genero aniztasuna ukatu

AEBetako kontserbadoreen jomugan dago woke deituriko ideologia ere. Eta Trumpek hasieratik adierazi horren aurka egingo duela, diskurtso aurrerakoiak baztertuz eta aniztasuna ukatuz. Kargua hartzeko ekitaldian eman zuen hitzaldian aurreratu zuenez, «gobernuarentzat bi genero baino ez dira egongo: maskulinoa eta femeninoa». Ideia hori dekretu bidez berretsi du. Ez da aniztasunari lotuta hartu duen erabaki bakarra: transek espetxeetan duten babesa kendu du.

Kargua hartzeko ekitaldian eman zuen hitzaldian aurreratu zuenez, «gobernuarentzat bi genero baino ez dira egongo: maskulinoa eta femeninoa».

Jatorrizko artikuluak