Indarrean da su etena Gazan

Urtarrilaren 19ko 10:15ean hasi da menia. Su etenari esker, azken orduetan Egiptoko mugan zain zeuden dozenaka kamioi sartu dira Gazan laguntza humanitarioarekin.

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7tik Gazan Israelek hildakoak 46.913 dira.

Lehen hiru bahituak 15:00ean askatu ditu Hamasek, eta beste lau utziko ditu aske astebete barru. Libre utzi dituzten lehenak 24 eta 31 urte arteko hiru emakume dira. Haien trukean, Hamasek esan duenez, Israelek 90 lagun askatuko ditu.

MeniacloseTregoa.
hasi bitartean, Israelgo armadak erasoak egiten jarraitu du. Goizaldean, Gaza iparraldean eta erdialdean, gutxienez hamabost lagun hil ditu. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7tik Gazan Israelek hildakoak 46.913 dira.


Meniaren lehenengo fasea da urtarrilaren 19an hasi dena. 42 egun iraungo du aurreneko faseak, eta, hartan, Hamasek eta Palestinako beste zenbait miliziacloseArmada baten ordezko taldea.
k 2023ko urriaren 7an Israelgo lurretan egindako erasoetan bahitutako 33 gatibu askatuko dituzte. Guztira 94 gatibuclosePreso.
daude milizia palestinarren esku, baina horietako 34 hilik daudela zabaldu dute nazioarteko hedabideetan.

Bahitu horien truke, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren gobernuak 1.890 preso palestinar utziko ditu libre, Egiptoren arabera. Israelgo Justizia Ministerioak plazaratu zuen aske utziko dituen presoen zerrenda, 735 izenekin. Apurka joango dira Israelgo espetxeetatik ateratzen.

Meniak, ordea, ez du esan nahi Gazara bakea helduko denik gauetik goizera. Izan ere, Israelgo armadak ez du guztiz utziko zerrenda; «eremu jendetsuetatik» aterako da soilik.

Jatorrizko artikuluak