Tronpa dardarka

Antzinako musika tresna bat da tronpa edo musugitarra. Euskal Herrian ere izan du bere tradizioa, baina isiltzear dago haren doinu berezia. Juan Mari Beltran musikariak ikerketa mardula dauka eginda tronpari buruz.

Ez da erraza soinua hitzez adieraztea. OnomatopeiacloseHots bat fonemen bidez imitatzea.
k dardarka jartzea da aukera bat: «Ttin-ttin-ttin, ttin-ttin-ttikittin, ttin-ttin-ttin, ttin-ttin-ttikittin...». Definizio entziklopedikoa ematea da beste bat: «Tronpa edo musugitarra idiofonocloseTresna osoak soinua ateratzen duen musika tresna.
punteatua eta malgua da». Tresna deskribatzen saiatzea: «Metalezko giltza zahar baten itxura du. Itxi gabeko uztai sasi zirkularra. Muturretan, paraleloki bi beso ateratzen zaizkio kanpoaldera. Bi beso horien erdian, hatzarekin eraginez bibratzen duen altzairuzko mihi bat du». Nola jotzen den azaltzea: «Tronparen bi beso horiek ezpainen artean, hortzen kontra jartzen dira. Tresnaren mihiari eragitean, ahoa erresonantzia kaxa gisa erabilita eta beronen barruko espazioa aldatuz, tonu desberdinak lortzen dira». Eta badago azken aukera bat, egokiena: Soinuenea Herri Musikaren Txokora gerturatzea, Oiartzunera (Gipuzkoa). Eta galdetzea Juan Mari Beltrani: «Zer da tronpa?».

Azaldu du toki batzuetan metalezkoa dela eta besteetan banbu kanaberazkoa. Galizian birimbao, Italian scacciapensieri, Errusian truba eta Katalunian zanfonya esaten diotela, Europan guimbarda gisa, eta mundu zabalean jew’s harp (juduen harpa). Euskal Herrian? «Tronpa eta musugitarra dira gehien agertzen diren hitzak», esplikatu du Beltranek.

Galizian birimbao, Italian scacciapensieri, Errusian truba eta Katalunian zanfonya esaten diote, Europan guimbarda gisa, eta mundu zabalean jew’s harp.

Beltranek dio Aita Donostiak orri beteko dokumentu batean egindakoak direla tronpari buruzko lehen aipamenak (1952). Zera azaltzen du han, besteak beste: Durangokoei (Bizkaia) tronperrikoak deitzen omen zietela goitizencloseEzizen, izengoitia.
ez, bertan tronpak egiten zirelako, eta jo ere bai. XIX. mende hasieran Hernaniko (Gipuzkoa) plazan tronpa dantza izenekoa egiten omen zela, eta musikarien tresnak ematen ziola dantzari izena. Aita Barandiaranek Aita Donostiari kontatu omen ziola XX. mendearen hasiera Ataungo (Gipuzkoa) plazan jendeak «tronpen musikarekin» dantzatzen zuela.

Ez daude garai hartako aipu asko, baina ongi gordeak ditu Beltranek. Julio Caro Barojak egindako bat ere bada oso berezia (1971): Durangaldean, XV. mendean, Frai Alonso Mella izeneko erlijiosoak mugimendu heretikocloseErlijio katolikoan, heresia bati lotzen zaiona.
bat antolatu zuen. Mugimendu haren partaideek tronpa jotzen omen zuten kale izkinan jarririk, haien bileretarako dei gisa. «Inkisizioa atzetik omen zutelako, tronpa erabiltzen zuten elkarrekin komunikatzeko», zehaztu du Beltranek. Eta egin du jauzi aipuetatik pieza historikoetara. «Ia ezertxo ere ez edukitzetik, pieza ederrak izatera pasatu ginen denbora gutxian»: Amaiurko (Baztan, Nafarroa) gazteluan aurkitutako tronpa, Beloagako gazteluan (Oiartzun, Gipuzkoa) aurkitutakoa, eta Idiazabalgo (Gipuzkoa) artzain txabola batean topatutakoa, besteak beste. «Hemen dudan hau Idiazabalgoaren erreplika closeJatorrizko lana errepikatzen duen kopia berdin-berdina.
bat da [eskuartean hartu du]. Lontxo Ugartek topatu zuen. Atxurbi mendira bidean dagoen artzain txabola batean. Pareta zuloan zegoen».


Testigantzarik bereziena, dena dela, Orioko (Gipuzkoa) San Martin auzoko Sarobe baserrian Jose Peñak eman ziona da (1985): mutikoa zenean, bere etxera etortzen omen zen Aretxabaletako (Gipuzkoa) gizon handi bat, Nikolas Garmendia. Kontrabandoan, eskopetak konpondu, pistolak saldu eta horrela ibiltzen omen zen. Sarobe baserrian egon eta lo egiten zuen. Sukaldean bertan asko jotzen omen zuen eta oso ondo gainera, era guztietako kantuak eta dantzak. Tronpa handi bat zuen, hori kolorekoa. Bukatutakoan, kortxozko funda edo kaxa batean gordetzen zuen. 

«Sukaldean jotze horrek ahalbidetu du nolabait emakumeak ere agertzea jole moduan, giro horretan, ingurune horretan, eta garai horretan. Ez horrenbeste plaza publikoan».

Juan Mari Beltran (musikaria eta ikerlaria)

Beltranen esanetan, «artzaintza munduan asko agertzen da. Dantzarako dela ere askotan gelditzen da agerian. Sagardotegia, taberna, sukaldea… izan dira espazioak tronparako. Sukaldean jotze horrek ahalbidetu du nolabait emakumeak ere agertzea jole moduan, giro horretan, ingurune horretan, eta garai horretan. Ez horrenbeste plaza publikoan».

1960ko hamarkadan tronparen «pizkundecloseKultura mugimenduen oparotasun aldia.
moduko bat» egon zela ere nabarmendu du Beltranek. Dantza taldeen eta folk musika taldeen eskutik, instrumentu tradizional batzuek indarra hartu zutela: txistua, txirula, dultzaina, alboka txalaparta, txanbela, tobera... eta tronpa ere orduan agertu zela. Aipatu ditu dantza taldeak: Argia, Goizaldi, Udaberri, Andramari, Ortzadar... Eta musika taldeak: Ez Dok Amairu, Sustraiak, Azala, Txanbela...

Jatorrizko artikuluak