Tren Maia, geldirik

  • Albistea entzun

Mexikoko Tren Maiaren bosgarren zatian, obrak behin-behinean etenda daude, ingurumen kalteak direla medio. Greenpeacek gobernua salatu du legea «urratu» duelako, eta ohartarazi du litekeena dela ingurumenaren gaineko eragina «konponezina» izatea.

Tren Maiak 1.525 kilometro zeharkatuko ditu, eta Mexikoko bost estatutatik igaroko da: Chiapas, Tabasco, Campeche, Yucatan eta Quintana Roo. Gaur egun, eraikuntza lanak geldituta daude Quintana Roo estatuan egiten ari diren bosgarren zatian —zazpi dira guztira—. Izan ere, Yucatango epaile batek agindua eman zuen lanak behin-behinean geldiarazteko. Adierazi zuen herrialdean eraikuntzak egiteko ezinbesteko baldintza dela ingurumen baimenak betetzea, eta trenbidearen zati horretan tramite horiek ez zirela bete.


Greenpeacek ohartarazi du litekeena dela ingurumenaren gaineko eragina «konponezina» izatea. Aleira Lara Mexikoko Greenpeaceren kanpainako zuzendariak azaldu du hasieran trenbidea errepidearen ondoan eraiki behar zutela, zeinak jada lotzen zituen Cancun eta Tulumeko hondartzak. Baina, urte honen hasieran, gobernuak plana aldatzea erabaki zuen, hango hoteletako jabeek kexa adierazi zutelako beren hoteletako luxuzko sarbidea oztopatuko zuela-eta trenbidearen eraikuntzak.

«Trenbidearen lanak hor egiteak ez dio soilik ibai horri eragiten, baita Karibe itsasoari ere».

Aleira Lara (Greenpeace)

Aldaketa horren ondorioz, oihanean barrena egiten hasi ziren trenbidea, ibaian gora, eta hori da Larak salatu duena: «Trenbidearen lanak hor egiteak ez dio soilik ibai horri eragiten, baita Karibe itsasoari ere. Yucatan penintsulako [Yucatan, Quintana Roo eta Campeche estatuek osatzen dute penintsula hori] estatu bateko eremuaz ari gara, zeinak nahikoa presio duen turismoaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreen ondorioz».

Greenpeacekoak azpimarratu du Yucatan penintsulak lehentasunezko eremu izan beharko lukeela herrialdearen biodibertsitatea kontserbatzeko. Baita Maiako oihanak ere —Yucatango iparraldea hartzen duena—: «Maiako oihanari kalte egiten badiogu, turismoaren sektoreari eragingo dio. Izan ere, jende asko etortzen da Mexikora kultura maiaren aberastasun biokulturalarengatik», esan du Larak.

Etenaldiz etenaldi trenbidea egiten

Trenaren bosgarren zatiaren lanak behin-behinean geldituta daude, Yucatango epaimahaiak arazoari erantzun arte. Epaileek erabaki behar dute eraikuntza lanak behin betiko geratu edo horiekin aurrera jarraitu. 

Trenaren lehen, bigarren eta hirugarren zatietan ere behin-behineko etenaldi bat izan zen hilabetez, baina lanek bere horretan jarraitu zuten.

Ez da lehen aldia trena eraikitzeko lanak behin-behinean eteten direla. Trenaren lehen, bigarren eta hirugarren zatietan ere behin-behineko etenaldi bat izan zen hilabetez, baina trenaren lanek bere horretan jarraitu zuten. Penintsulako talde indigenek eta Indignacion erakundeak bultzatu zuten lanak geldiarazteko epailearen ebazpenacloseErabakia.. Baina maila handiagoko auzitegi batek ebatzi zuen aurretik trena eraikitzeko lanak geldiarazteko epaileak hartutako erabakia lehengoratzeacloseErrekuperatzea, berreskuratzea., eta bide eman zuen epaiketa egiten zen bitartean lanek aurrera jarraitzeko, gobernuak ingurumen baimenak betetzen ez bazituen ere.

Jatorrizko artikuluak