Euskara ere atrapatua

  • Albistea entzun

Trapa 1990eko hamarkadan jaio zen, AEBetan, baina azken lauzpabost urteotan egin du eztanda Euskal Herrian. Genero maitatua da askorentzat, baina kritika jomuga ere izaten da hainbatetan.

Ahotsari jarritako filtroek, hizkera sarri diglosiko eta zikinak eta kantuetako mezu garratzek asaldura eragiten dute zenbait esparrutan. Haren arrakasta, baina, ukaezina da jadanik.

Uzkur ziren batzuk, berantetsicloseBerandu dela uste izan.
ak beste ugari, baina joan den mende hondarreancloseAzkenean.
Atlantan (AEB) nagusi zen soinu banda ainguratu da Euskal Herrian azkenik, eta orain bai, ukaezina da: euskara ere atrapatu du trapak. Azken lauzpabost urteotan, genero horren bueltako euskal talde eta artista mordoa bistaratu da industrian, eta nabarmendu. Euskara guztiz autotuneatua jadanik ez zaie arrotz belarriei, ez guztiei behintzat.

Generoa ez da definitzen erraza. Raparen azpigenerotzat joa da, elektronikoagoa eta ilunagoa omen, drill-a osagai izan ohi duena berez, zulatzeko makinaren hotsean oinarritutako erritmoa da, minutuko 70 bat kolpekoa, eta trap house-etan jaioa. Muga lausoak ditu. «Autotunea duen ia edozeri deitzen zaio trap», esan du Darko Egiluz Hala Bedi irratiko Autotune o Barbarie (Autotunea edo Basakeria) saioko gidariak. Aitziber Gonzalezekin aritzen da. Bi astean behin, trapaz.

Gonzalezen iritziz, diskurtsoaren tonuan aurki daiteke traparen ezaugarri bereizgarrienetariko bat: «Esentzian, berezko du drogen inguruan hitz egitea, eta drill-ean soilik biolentziak balio du. Hemen testuingurua beste bat da, eta nork berea kontatzen du, halakoak ironiaz aipatuta». Edonola ere, beef-ek —bi kantariren arteko ika-mikekcloseSesioek.
— beren lekua dute, maitasunaz bortitz eta gordin hitz egiten da, eta konplexurik gabe aipatu ohi dira zernahi sustantziak eraginiko ajeak.

Hala, horiek guztiak eta beste gogoz txertatu dira euskal musikan. Egiluzen arabera, musika sortzeko aukeren demokratizazioak genero guztiei eragin die, baina trapean, are gehiago.

Izan ere, hark azpimarratu duenez, ez da zertan talde bat osatu; askok bakarrik egiten dute. «Edozeinek egin dezake, eta edozer esan dezakezu mikrofonotik», zehaztu du. Halaber, boladak ere ekarri du uholdea, haren ustez: «Generoa modan egonda, denek igo nahi dute trenera». Trenean diren ugari datozkio burura, dudak duda: Chill Mafia, HOFE, Bengo, Ben Yart, Euskoprincess, Etxepe, XSakara, Mutiko, Tatta, Denso... Eztanda agerikoa da, eta lehen soilik hiri tribu batzuena zena mainstreamcloseKomertzial, hegemoniko.
da orain: «Trapa da pop berria».


«Edozeinek egin dezake, eta edozer esan dezakezu mikrofonotik (...) Trapa da pop berria».

Darko Egiluz (Hala Bedi irratiko Autotune o Barbarie saioko gidaria)

Baina, nolakoa da euskal trapa? Ba al dago halakorik, berez? Euskal adieraren bi esanahiei erreparatuz egin du hausnarketa Xabi Gutierrez XSakara abeslariak —ez soilik hizkuntzari so—, eta, dioenez, erantzuna baiezkoa da bietan. «Euskal trapa baldin bada, euskaraz egin edo ez, euskal folkloreko elementuekin fusionaturiko trapa, bai, badago». Arrakasta berezia nabaritzen du horrelakoetan, eta, iradoki duenez, egungo auzo bizitzaz mintzo diren kantuetan ere azaltzen dira Mikel Laboa, Eneko Arista edo Sabino Arana izenak, edo Betizu, edo baita trikitiak edo txistuak ere, drill artean.

Euskara «diluitua» nagusi

Halaber, euskal trapa ulertzen bada euskaraz egiten den trapa bezala, orduan ere bada zer aztertua. Eszenari erreparatu diotenak eta haren barrenean direnak ados daude ondorio batean: diglosiacloseBi hizkuntza diren lurraldeetan, bata eginkizun jasoetarako eta bestea apaletarako erabiltzen direnean gertatzen den egoera.
k indar handia du. Oso ohikoa da euskara erdarekin korapilatzen entzutea. Berdin batera edo bestera esandako esaldiak tartekatuz, edo esaldi bakarraren barrenean batera edo bestera esandako hitzak nahasita.

Besteak beste, hala egiten du Igotz Mendez HOFE-k, «euskañol etengabean», aitortu duenez. «Naturalagoa egiten zait horrela egitea, horrela bizi naizelako, eroso, saltoka, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara. Banuke euskara hutsean egitea ere. Igual, egunen batean horrela eginen dut, baina orain, horrela. Nahi dudalako».


«Euskañol etengabean», egiten du Igotz Mendez HOFE-k. «Naturalagoa egiten zait horrela egitea, horrela bizi naizelako».

Izatez, trapak sortzez du berezkoa izaera diglosikoa. AEBetan, ingelesezko kantuetan sarri txertatzen ziren —eta dira—, adibidez, gaztelaniazko hitzak, slang-ean. Zenbaitek argudiatzen dute hori gertatzen dela generoak sorleku izandako langile auzoetan nazionalitate askoko jendea biltzen zelako. Hala eta guztiz ere, ez dirudi Euskal Herrian eredu hori jarraituta hartu denik bide bera. Hala uste du, besteak beste, XSakarak: «Nik dakidala, AEBetako trapean emaitza estetiko bat lortzeko baliatzen dute diglosia. Hemen, bizimodua ere horrelakoa delako gertatzen da; kalearen isla da».

Aparretan, baina kostata

Euskal Herriko trapean «sekulako» potentzia musikala dagoela iritzi dio XSakarak. Dena dela, sektorearen indarra kamustuacloseIndarra galduta.
dagoela uste du, eta sinetsia dago horren errua ez dela musikariena, «inondik ere». Entzuleetan ikusten du ahulgunea, «iraganean trabatuta» baitaude, haren esanetan.


Euskal Herriko trapean «sekulako» potentzia musikala dagoela iritzi dio XSakarak. Entzuleetan ikusten du ahulgunea, «iraganean trabatuta» baitaude, haren esanetan.

Hori hala, proposamen berriak ez dira guztiz onartzen. «Iraganaz» ari denean zeri buruz mintzo den ere argi du, gainera: 1980ko eta 1990eko hamarkadetako «euskal rock erradikalaren» eraginaz. Dioenez, batik bat horregatik, aise uler dezake trapak eta oro har musika urbanoak «harridura» eragitea adineko jendearengan, baina iritzi dio haiek ere ahalegindu beharko liratekeela ulertzen aldiak ez direla lehengo berak.

Anne Rodriguez Kintana AnneKdotas-ek ere behin baino gehiagotan aditu behar izan ditu zenbaiten iruzkin mingotsacloseAtsekabea sortzen duena.
k. Zehazki, nabarmendu du batzuetan oso agerikoa dela generoaren ezaugarriak «ulertu ezina», edo, are, «ulertzeko ahaleginik eza». Besteak beste, autotuneak aznahiacloseAzkura.
eragiten omen die askori. «Orain dela astebete, esan zidaten autotuneak min handia egiten didala. Berehala ukatu nien, niri ez dit ematen minik batere», esan du. Dioenez, jendeak oraindik ez du ulertu autotunea zer asmorekin erabiltzen duten. Ez baitute baliatzen «ezkutuan» afinazioaren gorabeherak leuntzeko, efektu estetiko baten bila baizik. Adibidez, ahotsa saturatzeko edo soinu elektronikoekin «enpastatzeko». Ez da «tranpa» egiteko, dioenez; trapean, behintzat, ez.


Arreta beraganatzen

Batzuetan haizez kontra aritu arren, ukaezina da generoa indartzen ari dela, belarri asko direla hura entzuten, edo entzuteko desiotan. Izan areto batean, jaialdi batean, edo rave batean, aski ohikoa da artisten kontzertuak jendez gainezka izatea, berdin Euskal Herrian edo atzerrian, eta HOFEk susmoa du Chill Mafia taldeak egindakoa dela horren «erruduna» hein handi batean. «Beti esaten dut: Euskal Herrian beti izan da musika oso ona, kontua da inork ez zuela hona begiratzen. Orain, bai».


Azaldu duenez, Nafarroako taldeak hesi asko bota ditu azken urteotan, baita jendearen buruetan ere. «Lehen, bazegoen jendea soilik rocka entzuten zuena. Orain, talde berriak ere entzuten dituzte, eta talde horiek, rocka egiteaz aparte, beste askoz gehiago ere egiten dute, eta horrek sortzen du zabalkunde bat».

Artisten iritziz, trapak oraindik ere ez du iraungitze datarik begien bistan, eta sinetsita daude ekarpen handiak eginen dituela. Ez ustekabean, ordea: «Guk bilatzen ditugu aukerak, guri halakoak ez zaizkigu bakarrik etortzen. Baina asko izango gara», adierazi du, AnneKdotasek.

«Guk bilatzen ditugu aukerak, guri halakoak ez zaizkigu bakarrik etortzen. Baina asko izango gara».

Anne Rodriguez Kintana 'AnneKdotas'

Itxaropen bera du Xsakarak: «Ez da talde bakarra izango horma baten kontra egin beharko duena, denek batera egingo dugu». Horma hori zer den? Iraganeko ideiek eraikitako pareta bat, haren ustez. Eta jadanik ari dira arrakalatzencloseHausten.
.

Jatorrizko artikuluak