Trans Legeari buruzko legeak aspaldiko aldarrikapenak bete eta eztabaida eragin du
00:00 /
Ekainaren hondarretan Espainiako Gobernuak onartu zuen legeari esker transek ez dute osasun arloko profesionalen eskuetatik pasatu beharko beren sexu- genero identitatea baieztatzeko. Hau da, transitu prozesuen despatologizazioa dakar legeak.
Baina genero autodeterminazioaren eskubideak eztabaida sortu du, andreen eskubideak urra daitezkeelakoan. Gai horri buruz aritu ziren solasean otsailean Berria FM podcastean legea garatzen aholkulari lanetan jardun duen Aitzolek Araneta berdintasun teknikaria eta Kattalin Miner idazlea. Biek ala biek defendatu zuten legea, aspaldiko eskaera bati erantzuten diolakoan.