Europako hainbat tokitan bezala, traktoreak errepideetara atera dituzte nekazariek Euskal Herrian. Protesta egiteko arrazoi asko dituztela uste du Andoni Egaña bertsolariak.
AztoratucloseGertaera bereziren batek animaliak edo pertsonak bere onetik atera.
ta dabiltza Europako nekazariak. Aditza ez dut kasualitatez erabili. AztorecloseHegazti harraparia.
a inguruetan hegan sumatzean jotzen dute txitek, ezin egonda, kolkoaren babesera. Gazteleraz ere «azorarse» horixe da: harrapakaria gertu sumatzean txorikumeari gertatzen zaiona. Gure heriotza, zuen gosea dioen lelo aztoragarria ere sumatu dugu laboraricloseNekazari.
en eskuetan.
«Beraiek [laborariek] inoiz baino diru gutxiago irabazten duten bitartean, guri gero eta garestiago iristen zaizkigu haien ekoizpenak».
Arrazoi dute. Beraiek inoiz baino diru gutxiago irabazten duten bitartean, guri gero eta garestiago iristen zaizkigu haien ekoizpencloseProdukzio.
ak. Askok dugu aztoratzeko motiboa. Norbaitek irabazten du, ordea, gehienok galtzaile garen partida honetan. Aztorerik ezean inor ez ginateke aztoratuko. Eta argi dago sistema ekonomiko honetan bitartekari askotarikoek jokatzen dutela harrapakari papera.
«Argi dago sistema ekonomiko honetan bitartekari askotarikoek jokatzen dutela harrapakari papera».
«BoniatoaclosePatataren antzeko tuberkulua.
jatera iritsiko gaituk berriz», esan zidan egoera goibel sumatzen duen pertsona nagusi batek. Gerraosteko urteetan boniatoa zen pobretasunaren paradigmacloseZerbaiten adibidea.
, patatarik ere ez zuten kaletarren elikagaia. Ez nion esan boniatoa orain modan dagoenik. Pipertu egiten da festa eta gainerakoetan jendeak taloak jateko duen puriacloseModa.
sumatzean. «Ez hituzke horrela ibiliko guk adina jan behar izan balute». Eta gero, nekazarien protesten, elikagaien salneurrien eta harrapakarien harira, «alimentu kirikicloseMaltzurra.
» aipatu zidan...
Jatorrizko artikuluak
- Traktoreak Andoni Egaña | |
- Traktoreak asfalto gainean Iker Tubia | |