Hamar gaztetik lauk nahiago dute bilaketak Tiktok aplikazioan egin Google erako bilatzaileetan baino. Aldatu egin da paradigma. Informazioa eta aisialdia bateratzeak eragina dauka norberaren eta munduaren ikuskeran.
Aurten beteko du mende laurden Googlek, eta bilatzailerik gorenacloseNagusia. izan da sorreratik. Izatez, errazagoa da Googlek eskaintzen duen aukera; bilatzailearen barran izena sartuta, informazio osoa agertuko baita, helbidea eta Google Mapsen bertaraino heltzeko jarraibideak barne. Alta, Google konturatu da eduki bisualagoko edukiak behar dituela, «biratu» egin behar duela: «Interneteko erabiltzaile berriek ez dituztelako gaur arte ohikoak zitzaizkigun pentsamolde eta espektatibak. Egiten dituzten galderak guztiz ezberdinak dira», esan du Googleren lehendakariorde senior Prabhkar Raghavanek.
Beñat Flores Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Nabaritzen du, unibertsitateko ikasleen kontsumo ohiturak begiratuta, badagoela «joera» bat informazioa kontsumitzeko: «Geroz eta gehiago egiten dute sakelakotik. Egunero erabiltzen dituzte sare sozialak, eta eurengana dator informazioa. Ez da haiek propio bilatzen duten eduki bat, plataformetara bereziki iristen diren berriak eta albisteak kontsumitzen dituzte». Floresen iritziz, horregatik ari dira nahasten informazioa eta entretenimendua.
«Eurengana [gazteengana] dator informazioa. Ez da haiek propio bilatzen duten eduki bat, plataformetara bereziki iristen diren berriak eta albisteak kontsumitzen dituzte».
Tiktokek edozein erabiltzaileri formatu bertikalean egindako bideo laburrak partekatzeko aukera ematen dio. Segundo batetik hamar minutura arteko luzera eduki dezaten baimentzen du, eta ez dute erreprodukzio epe jakinik. «Testu bat irakurtzea baino errazagoa izan daiteke plano mozketa oso bizkorrak dituen bideo bat kontsumitzea», aipatu du Floresek. Geroz eta azkarrago kontsumitzeko ohiturarekin lotu du hori, garunari «prozesatzea» gutxiago kostatzen zaiolako.
Algoritmoaren erabakiaren menekocloseMenpeko, esaneko.
Informazioa kontsumitzeko sare sozialen plataformak erabiltzearen inguruko kezka agerian utzi du Floresek: «Guri iristen zaigun informazio hori aukeratzeko ardura beste batengan uzten ari gara. Ardura hori algoritmo jakin baten lana da. Hedabide tradizionaletan jarri izan dugu konfiantza orain arte, eta bakoitzak bere joera ideologikoa dauka, ikuspegi jakin bat».
Aplikazioen kasuan, aldiz, azpimarratu du erabiltzailearen erabaki ahalmena txikituz doala: «Aplikazio bakoitzaren atzean enpresa jakin batzuk daude, eta horiek beren interesak dauzkate. Eta ez daude errotuta Euskal Herrian».
«Aplikazio bakoitzaren atzean enpresa jakin batzuk daude, eta horiek beren interesak dauzkate. Eta ez daude errotuta Euskal Herrian».
Iban Garcia eduki sortzailea da, eta 1.600.000 jarraitzaile ditu Tiktoken. Hori du lanbide. Zaleak entretenitzea lortu nahi du, ikusgarritasunaren alde eginez. 60 segundoko bideo sorta bat ikusiko du Tiktoken haren izena bilatzen duen orokcloseGuztiek., baina atzeko, ezkutuko lanaz mintzatu da: «Nire bideo guztiek daukate atzetik edizio lan luzea. Ordenagailuan egiten dudana. Bideo bakoitzeko, ordubete inguruko lana da, sorkuntza eta grabazioa aparte utzita». Berebiziko garrantzia du harentzat edizio lanak daukan efektu, zoom edota letra tipoak txertatzeak, bideoak «identitate propioa» izan dezan: «Nire bideo bat agertzen zaion edonork esan dezan hau Ibanena da».
«Bideo bakoitzeko, ordubete inguruko lana da, sorkuntza eta grabazioa aparte utzita».
Gaur egun ez du euskarazko bideorik sortzen maiztasunez, ez hala nahi ez duelako: «Nire lana edukiak sortzea da, denbora urria daukat, eta proiektu asko kudeatu behar dut». Euskaraz jasotzen dituen eskari ia guztiak doan izaten dira, eta onartu egiten ditu: «Euskaraz bideoak egitea asko gustatzen zait, nire ama hizkuntza da, baina, proiektu guztietara ezin naiz doan joan».
Argi du erakusleihoan dagoela eta intimitatearen arrakalacloseArraildura, pitzadura. ez dagoela zehaztuta sare sozialetan: «Zuk zeuk kudeatu behar duzu noraino konpartitzen duzun bizitza eduki bat eskaintzearren». Kezka adierazi du Tiktoken gazte asko ari delako orain bideoak partekatzen: «Laguntza eskaini beharko litzateke, eta honen inguruan heziketa jaso. Ez gara ohartzen zer egiteko prest dagoen jende asko like, bisita edo biralizazio bat edukitzearen truke».
«Ez gara ohartzen zer egiteko prest dagoen jende asko 'like', bisita edo biralizazio bat edukitzearen truke».
Dena ez da egia
Edurne Polanco psikologoarentzat kontuan hartzekoa da nerabe askok oraindik ez duela garatu beren iritzi kritikoa, eta ez direlako konturatzen ez dela egia ikusten den guztia.
Gazteengan hori eskolatik eragiteak eta osasun publikoan arretak ugaritzeak ekarriko du sakoneko aldaketa, Polancoren ustez: «Elkarri esperientziak kontatuta irauliko da hori; badagoelako sare sozialen ondorioz adikzioa zein beste sintoma batzuk pairatzencloseJasaten. dituen jendea, nahastu duena bere buruaz zer jarri duen ikusgai eta zer den errealitatean».
«Badago sare sozialen ondorioz adikzioa zein beste sintoma batzuk pairatzen dituen jendea, nahastu duena bere buruaz zer jarri duen ikusgai eta zer den errealitatean».
Ez dago adin jakin bat sare sozialak erabiltzen hasteko, Polancoren hitzetan, baina nabarmendu du gazte garaietan esku hartu beharra: «Nerabezaroan, sarri, baliteke nahastea nor garen, zer daukagun eta zer egiten dugun. Internetek eta teknologia berriek mundua ulertzeko modua aldatu dute. Harremanak izatekoa, erostekoa, baita komunikatzekoa ere. Pantailen esposizio horrek aukera beste arrisku dakartza». Ez du sinisten beltz eta zurietan, nahiago du erabilera «erreferentziazko helduak egon behar duen grisetan» jarri, horiek egingo duten akonpainamenduan.
Natibo digitalcloseTeknologia digitala sortu eta zabaldu ondorengo giroan hezitako pertsona.
ez erditu den belaunaldiak badu «mozketa analogiko» bat, Polancok dioenez, eta gakoa da sare sozialen inguruan seme-alabek baino informazio gehiago izatea: «Jakin behar genuke non dauden, norekin hitz egiten duten, eta haiekin hitz egin arriskuez. Agian, zabal dezakegu ateren bat apurka-apurka, eta kodeak tiraderancloseKaxoian.
eduki gordeta, nahiz eta erabili ez. Jakin dezaten badagoela norbait arduratuta».
Konfiantza da gakoa, harentzat: «Ausardia handia behar da norberarena ez den epaiketaren beldurretik urruntzeko».
«Ausardia handia behar da norberarena ez den epaiketaren beldurretik urruntzeko».
Jatorrizko artikuluak
- Algoritmoaren kolore grisak Naroa Torralba Rodriguez | |