Thierry Truffaut: «Ihauteriak garbiketa handi bat dira»
Thierry Truffautek (Baiona, 1957) hamarkadak daramatza euskal ihauteriak ikertzen. Komunitateak bere buruarekin bat egiteko garai bat dela erran du.
Frantziak bere kultura ondare immaterialaren inbentarioan sartu ditu Lapurdiko ihauteriak, Euskal Kultur Erakundearen bidez: kaskarotak, etxez etxekoa, idi gizenak...
Lapurdiko ihauterien 1978az geroztiko usaiencloseOhituren. datuak biltzen ari zara. Zer konklusiotara heldu zara?
Euskal kulturaren ardura eman zidatenean, Baionan, euskal dantzetan sakondu nuen. Betti Betelu eta halako jendearekin gurutzatzeko xantzacloseZortea. ukan nuen. Bakan ginen erraten genuenok euskal dantza bakarrik udan eta turistendako zela, ez norberarendako. Hala, hasi nintzen bilatzen turistarik gabeko garaietan; neguko ohituretan zer izan zitekeen interesgarri guretzat.
Neguan, jendea usu etxean egoten zen, batez ere landa eremuan. Udan, aldiz, lur lanetan edo itsasoan. Beraz, neguan bazen usaia pila bat: ezteiak, libertimenduak... Euskal Herrian eta Europan bada sinesmenik udaberrira buruz; gauaren argi ekarle: urte zaharra bota eta berria hasteko, nahi duena hautatu eta nahi ez duena baztertzekoa. Ihauteriak garbiketa handi bat dira, urte berria sanoki eta garbiki abiatzeko. Beraz, komunitatea bere buruarekin biltzeko aspaldiko usaia da.
«Euskal Herrian eta Europan bada sinesmenik udaberrira buruz; gauaren argi ekarle: urte zaharra bota eta berria hasteko».
Baionako ihauteriek zer ezaugarri dute? Atzeman zenuen 1289ko dokumentuak karriketako zezen lasterketak debekatzen zituen.
Zezenak, idiak eta behiak askatzen zituzten karriketancloseKaleetan., harakinak ziren antolatzaileak. 1914ko gerla arte iraun zuen. Iruñeko zezenketaren jatorri bera du: ihauterien usaiatik heldu da. Txirotasunarekin badu zerikusirik: lasterketako abere bat pobreei eskainia baitzitzaien.
Lapurdiko ihauterien argazkirik zaharrena omen da 1887koa.
Ezpeletako kaskaroten birakoa da. Ihauterietan, azken finean, gizenak meheen kontra borrokatzen dira, zuriak (udaberria) eta beltzak (negua) bezala. Etxez etxekoan, jendeak jaten ematen zuen, etxea babesteko. XIX. mendearen hondarreko testu zinez ederrak dio Lapurdiko kaskarot guziak Baionarat karrikaratzen zirela idien artean dantzatzera, egun osoan desfilatuz.
Ihauteria nondik heldu da?
Ez da azalpen bakarra. Juan Antonio Urbeltzena maite dut: lo dagoen zuhaitzaren mozkintzecloseKimatze. garaiari deitzen dio.
Zerk lotzen ditu ihauteriak eta jatekoa?
Jokoa datza udaberrian sortzen ari den hauskortasunaren eta dena desegin dezakeen neguko indarraren arteko gudukan; pertsonaia mehearen eta gizenaren artekoan. Gizen hori jaurtikiko da, erreko, kanporatuko. Iratzartzean, hartzak puzkerra bota behar du, tapoi bat askatuz: lurpean egon den horretaz guziaz askatzeko: arima galduak eta. Ihauterien garai horretan, horregatik auziak daude, suak, gauza sano batera buruz abiatzeko.
«Jokoa datza udaberrian sortzen ari den hauskortasunaren eta dena desegin dezakeen neguko indarraren arteko gudukan».
Zein da ihauterietako dieta?
Europa osoan badira ihauteriak; hori bai, tokian-tokian kolore ezberdinak dituzte. Agata deunean, ogi txigorrak esnean prestatzen dira Nafarroa Garaian, Bizkaian... Etxez etxekoa abiatu aitzin: kanelan eta limoian bustiz. Kruxpetak ere egiten dira, airez beteak, hartzaren puzkerraren gisakoak.
Jatorrizko artikuluak
- «Ihauteriak garbiketa handi bat dira» Ainize Madariaga | |