Telebista ikusten bazkaltzen du lau haurretik batek EAEn

  • 293 hitz

Eroski fundazioak elikadura ohiturei buruz galdetu die 8 eta 12 urte arteko hainbat umeri. Ohartarazi dute «gero eta zailagoa» dela haurrek pantaila aurrean pasatzen duten denbora mugatzea.

Eroski fundazioak eta Elikadura Eskolak elikadura ohiturei buruz galdetu diete 8 eta 12 urte arteko hainbat umeri; tartean dira Hego Euskal Herriko haurrak ere. Nabarmentzekoa da EAEko lau haurretik batek telebista ikusten duela bazkaldu bitartean. Katalunian, esaterako, lautik hiru dira. Alejandro Martinez Berriotxoa Eroski fundazioko eta Elikadura Eskolako zuzendariak ohartarazi du «gero eta zailagoa» dela haurrek pantaila baten aurrean pasatzen duten denbora mugatzea. Hori kaltegarria da: otorduen iraupenak, konpainiak eta jan bitartean egiten diren jarduerek eragin erabakigarria dute elikadura ohituretan, ohartarazi duenez.

Denetariko datuak eman dituzte jakiteracloseJakinarazi.
. Esaterako, Hego Euskal Herriko haur gehienen esanetan, haien iritzia kontuan hartzen dute gurasoek erosketa zerrenda egiten dutenean. Are, haurren %45ek beti laguntzen diete gurasoei erosketak egitera, inkestatutako umeen arabera. «Guk hori aukera gisa interpretatzen dugu, janariarekin harreman osasungarria izateko, zer erosi ondo planifikatzea garrantzitsua baita, eta modu arduratsuan erosteko nola erosten den ikasi behar baita», esan du Martinezek. Gainera, EAEko haurren %76k eta Nafarroako %86k diote kozinatzen «laguntzen» dutela; «batzuetan, behintzat».

EAEko haurren %76k eta Nafarroako %86k diote kozinatzen «laguntzen» dutela; «batzuetan, behintzat».

AskaricloseHegoaldean, arratsaldeko otordua; Iparraldean, gosaria.ari buruz ere galdetu diete, zehazki. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ia haur guztiek «maiz» askaltzen dute, eta %44k eskolan askaltzen dute. «Ohitura hori positiboa da. Izan ere, edozein otordu bakarrik egitea okerragoa da norbaitekin egitea baino, denbora galtzeko joera izaten delako eskura dagoen edozerekin: besteak beste, sakelakoarekin edo telebistarekin», azaldu du Martinezek.

Elikadura eta emozioak ere lotuta egon ohi dira maiz. Ildo horretatik, EAEko gurasoen %37k gustuko dituzten jakiekin saritzen dituzte seme-alabak, zintzo jardun badira edo etxeko lanak egin badituzte. «Hori ez da ona, janaria elikadura osasungarriarekin zerikusirik ez duen zerbaitekin lotzen dutelako», azaldu du Martinezek.

Gurasoen %37k gustuko dituzten jakiekin saritzen dituzte seme-alabak [...]. «Hori ez da ona, janaria elikadura osasungarriarekin zerikusirik ez duen zerbaitekin lotzen dutelako», azaldu du Martinezek.

Jatorrizko artikuluak