Digitalizazioa hezkuntzan: nola eta zertarako
Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian.
Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira. Besteak beste: zenbateko tokia izan behar du teknologiak ikastetxeetan?, zer ekarpen egiten du?, ba al dago arriskurik?
Klarionarekin edo errotuladorearekin idazteko balio duten arbel zurien
eta berdeen ondoan —edo haien ordez— daude arbel digitalak. Ikasleek
arkatzekin, boligrafoekin eta testuliburuekin batera sartzen dituzte
motxilan ordenagailu eramangarriak eta tabletak. Teknologia ikasgeletako
iruditegiaren parte bihurtu da aspalditxoan. Baina, orain, zeresana
eman du Suediaren erabaki batek: hezkuntzako plan digitala berrikusiko
du, eta milioika euroko inbertsioa hitzeman du testuliburuetara
itzultzeko.
Aditu batzuek eman dute gaiaren inguruan duten iritzia. Amaia Arroyo
Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, eta digitalizazioan aditua.
Haren esanetan, Suediak digitalizazioaren arloan «bat-bateko» erabakiak
hartu zituen bere garaian, «askorik pentsatu gabe, adituekin kontrastatu
gabe eta ebidentzicloseBegien bistako gauza.
etan oinarritu gabe». Orain, Arroyoren irudiko,
konturatu dira erabaki batzuk «inongo irizpide teknopedagogikorik gabe»
jarri zituztela martxan. Dena dela, ez dira «zuritik beltzera edo
beltzetik zurira» igaroko: «Kontua ez da ez dutela erabiliko inolako
gailurik, baizik eta esku artean dituzten digitalizazio plan guztiak
berraztertuko dituztela».
Euskal Herrian, zein da egoera?
Eta, Euskal Herrian, digitalizatuta al dago hezkuntza? Aldea dago lurraldetik lurraldera. Eusko Jaurlaritzak iaz onartu zuen azken bide orriaclosePlangintza., 2022-2024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana. Besteak beste, dokumentuan jasota dago gailuak jartzea Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako ikasle guztientzat, baita halako gailuak ematea ere LH1etik LH4rako irakasleei. Gainera, «estrategia digitala» bultzatu asmo dute, material pedagogiko digitalak sortu eta irakasleentzako prestakuntza ibilbideak ezarri.
Urteak daramatzate bide horretan Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak. Jaurlaritzak 2009an onartu zuen Eskola 2.0 egitasmoa, eta LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasgelak digitalizatu zituzten pixkanaka, ikasleentzako ordenagailuak eta arbel digitalak jarriz, besteak beste.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasgelak digitalizatu zituzten pixkanaka, ikasleentzako ordenagailuak eta arbel digitalak jarriz.
Nafarroan,
Ikasnova proiektuaren inguruan ardaztuacloseZerbait beste zerbaiten inguruan eraikia.
dago hezkuntzaren
digitalizazioa. Nafarroako Gobernuak 2017-2018ko ikasturtean ezarri
zuen, baina, praktikan, 2015etik garatzen ari zen eraldaketa digitalaren
estrategia. Aurkezpenean, «zeharkako estrategia, horizontala,
eleaniztuna eta ekitatiboacloseZuzena, bidezkoa.
» dela esan zuen Nekane Orozek, Hezkuntza
Baliabideen zuzendari nagusia zenak.
Funtsean, baina, zer da
Ikasnova? Ikastetxe publikoak IKTez, robotikarako tresnez eta baliabide
digitalez hornitzekocloseZerbaitetarako behar diren gauzak eskuratzeko.
bidea da. Egunerokoan, baina, zuzendaritza taldeek
eta irakasleek erabaki behar dute baliabide horiek noiz, nola eta zer
helbururekin aplikatu. Programaren sustatzaileen arabera, «inklusioacloseBarnean hartzea.
ren
aldeko apustua» ere bada, baliabide digitalak ikasle guztien eskura
jarrita, Ikasnovak aukera ematen baitu «gizarte desorekak leuntzeko,
hezkuntza sistema orekatzeko eta ikasle denen berdintasuna bermatzeko».
Nafarroako ikastetxe publikoak hornitu dituzte IKTez, robotikarako tresnez eta baliabide digitalez. Egunerokoan, zuzendaritza taldeek eta irakasleek erabaki behar dute baliabide horiek noiz, nola eta zer helbururekin aplikatu.
Ipar Euskal Herrian, Frantziako Hezkuntza Ministerioak finkatzen du hezkuntzaren digitalizazioaren bide orria. Izan ere, lehentasuntzat daukate numerikoaren garapena eta gidaritza plantan ezartzea: 2023tik 2027ra bitarteko bide orri bat diseinatu dute horretarako.
Hain
zuzen ere, eskoletan, kolegioetan eta lizeoetan helburu desberdinak
finkatu dituzte. Lehen mailako eskoletan helburu hauek dituzte digitalizazioari
dagokionez: ikasleek pantaila aitzineancloseAurrean.
pasatzen duten denbora murriztea
eta, aldi berean, tresna numerikoakcloseDigitalak, birtualak.
egoki baliatzen ikastea,
horretarako, ahal den neurrian, «tresna libre eta burujabeak» erabiliz.
Izan ere, Frantziako Hezkuntza Ministerioak apustua egin du software
libreen alde, eta eskaintzen dituen tresnek Framasoft izeneko sare
librea erabiltzen dute.
Kolegioetan, tresna berak erabiltzen dituzte,
eta helburutzat daukate ikasleak algoritmoei buruz, datuei buruz, eta
zibersegurtasunari buruz formatzea. Lizeoan, horrez gain, arlo
numerikoan lan egin nahi duten ikasleen artean den genero arrakala closeBi talderen artean gertatzen den ezberdintasun nabarmena.
txikitu nahi dute, neskei numerikoaren arloko lanbideei buruzko sustapen
berezia eginez.
Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskoletan helburu hauek dituzte: ikasleek pantaila aitzinean pasatzen duten denbora murriztea eta, aldi berean, tresna numerikoak egoki baliatzen ikastea.
Alfabetatze digitala helburu
Ordenagailuak, pantailak, planak... Baina Arroyok galdera bat bota du: zer da hezkuntza digitalizatzea? Baita erantzun ere: «Baldin bada gailuz betetzea gure gela guztiak, uste dut Euskal Herrian, orokorrean, gailuz nahiko beteta dauzkagula gelak». Baina: «Digitalizazioa integrazio modutzat hartzen badugu, hau da, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuetan teknologiak modu pertinentean eta zentzudunean sartzeaz ari bagara, uste dut oraindik badaukagula bidea egiteko». Badago zereginik, beraz: «Orain hasi gara pixka bat ulertzen hezkuntzaren digitalizazioa ez dela hainbeste gailuak sartzea, baizik eta pentsatzea zergatik, noiz eta, batez ere, zertarako behar dugun».
Zergatik. Noiz. Zertarako. Galderak bai, baina ba al dago horientzako
erantzunik? «Ez dago formula magikorik», dio Arroyok. Mondragon
Unibertsitateko irakaslearen irudiko, testuingurua aztertzea
ezinbestekoa da, eta, batez ere, irakasleek gogoratu behar dute
teknologiak «balio erantsiacloseGainbalioa.
» eskaini behar duela hezkuntza prozesuan.
Alabaina, galderak galdera eta zalantzak zalantza, Arroyori iruditzen zaio teknologiak ezinbestean izan behar duela ikasgelen parte, eskola ezin delako bizi gizarteari bizkarra emanda: «Teknologia guztia eskoletatik kentzen badugu, haien testuingurutik are gehiago deskonektatzen ari gara».
«Teknologia guztia eskoletatik kentzen badugu, haien testuingurutik are gehiago deskonektatzen ari gara».
Urtza Garai ere baiezkoan dago. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa da, eta nabarmendu du hezkuntzaren egiteko bat dela ikasleen alfabetatze digitala: «Alfabetatze digitala ez da gailuak erabiltzen ikastea bakarrik: teknologiarekin, teknologiari buruz eta teknologiaren garapenarentzat ikastea ere bada». Izan ere, uste du hori garatu ezean ikasleak «bigarren mailan» geratuko direla, eta, gainera, arriskuak har ditzaketela: «Uzten badugu teknologiaren ikaskuntza eta irakaskuntza eredu ez-formalaren esku bakarrik, askok bakarrik ikasiko dute, eta bakarrik ikasteak berekin dakar askoz arrisku gehiago izatea aurrean».
Arrakalei aurre egiteko modua
Adituen ustez, beraz, teknologia ikastetxeetan izateak baditu
abantailak. Arroyok aipatu du horietako bat, ikasleei inputcloseProzesu baten hasiera-elementua.
desberdinak
jasotzeko aukera ematea: «Ume bat, agian, hobeto moldatzen da gauza bat
ulertzeko modu bisualean; beste bat, testu bat irakurrita; beste bat,
ahozko azalpen baten bidez... Orduan, multimedia oso baliagarria izan
daiteke ikasleen aniztasunari erantzuteko, adibidez».
Hezkuntzan aparteko beharrak dituzten ikasleak ere gogoan ditu Arroyok: «Badaude programa batzuk oso erabilgarriak direnak hezkuntza premia bereziak dituzten umeentzat. Adibidez, Irakurle Digitala sekulako oparia da dislexia daukan umearentzat, ahots batek laguntzen baitio irakurtzen ari den hori ondo irakurtzen ari ote den ikusten». Baita maila sozioekonomiko apalena dutenentzat ere: «Eskolak digitalizazioa geletatik ateratzeko hautua egingo balu, arrakala sozioekonomikoa eta digitala pairatzen duten ikasle horien kontra joango litzateke, ze, agian, ikasle horiek eskolan bakarrik daukate harremana gailu batekin, eta bertan soilik alfabetatu daitezke, haien gurasoek ez daukatelako hori eskaintzerik». Beraz, iruditzen zaio eskola izan daitekeela leku bat arrakala digitalari aurre egiteko estrategiak lantzeko.
«Uste dut testuliburuak ez direla hain neutroak, badituztela atzetik hainbat gauza. Adibidez, emakumeen presentzia txikiagoa dute».
Garaik ere erabilgarritasun bat baino gehiago ikusten dizkio teknologiari, eta nabarmendu du testuliburuak ere ez direla perfektuak: «Uste dut testuliburuak ez direla hain neutroak, badituztela atzetik hainbat gauza. Adibidez, emakumeen presentzia txikiagoa dute». Kontrara, hainbat arlotan etsaitzat hartu izan den adimen artifiziala, adibidez, baliagarria iruditzen zaio zenbait kasutarako: «Lagundu dezake irakasleei hainbat jardun mekaniko kentzen. Horrela, irakasleek denbora gehiago izango dute sormenari lotutako gauzetarako edo ikasleekin eta familiekin dituzten harremanak lantzeko».
Arriskuak: gehiegi erabiltzea eta eduki desegokiak
Oro ez da urre, ordea. Eragin ditzakeen kalteei ere erreparatu die
Arroyok. Argi mintzo da: «Nire ustez, gehiegi erabiltzea arriskutsua
da». Alde txar hau ikusten dio: «Pantailek gure arreta guztiz
harrapatzen dute. Edozein estimulucloseKinada.
k, gehiegi erabiltzen badugu, bere
funtzioa galtzen du». Halaber, gogorarazi du bestelako baliabideak ere
erabili behar direla ikasteko eta irakasteko: «Pantailak ezin dira izan
bide bakarra gauzak lantzeko; hezkuntzan askotariko estimuluak behar
ditugu». Gainera, «eduki desegokiei» ere arreta jarri behar zaielakoan
dago, baina iruditzen zaio halakoak eskolatik kanpo geratzen direla
gehienetan. «Uste dut teknologiak mundura zabaltzeko aukera ematen
duela, baina, betiere, ondo aukeratuta noiz, zertarako eta zergatik».
«Uste dut teknologiak mundura zabaltzeko aukera ematen duela, baina, betiere, ondo aukeratuta noiz, zertarako eta zergatik».
Garaik, kantitateari baino gehiago, moduei erreparatu die: «Uste dut arriskuak daudela ez badugu ondo planifikatzen eta bideratzen alfabetatze digitalaren garapena. Adibidez, ikasle batzuek beste batzuek baino garapen handiagoa izan dezakete, eskolaren edo testuinguruaren arabera». Alabaina: «Zenbat eta alfabetatze digital handiagoa eduki, orduan eta arrisku gutxiago egongo dira. Adibidez, nik badakit badaukadala identitate digital bat eta baditudala arrisku batzuk. Zein diren baldin badakit, murriztu egingo ditut».
«Zenbat eta alfabetatze digital handiagoa eduki, orduan eta arrisku gutxiago egongo dira».
Jatorrizko artikuluak
- EZ ETSAI, EZ PANAZEA Oihana Teyseyre Koskarat - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete | |