Talibanek emakumeen kontrako bertze lege bat ezarri dute: Afganistanen ezin izanen da emakumeen ahotsik aditu leku publikoetan. Etorkizuna «beltz» ikusten du Hoda Khamox Afganistango aktibistak.

Abuztuan hiru urte bete dira AEB Ameriketako Estatu Batuetako azken soldaduek alde egin eta talibanek Afganistango boterea hartu zutenetik. Lehendik ere hasiak ziren lurraldeak hartzen eta horietan arau murriztaileak jartzen. Abuztuan ezarri zuten lege horietan azkena, zeinak debekatzen baitu leku publikoetan emakumeen ahotsa aditzea. «Ez kantatu, ez hitz egin eta ez irakurri», dio telefonoz Hoda Khamox Afganistango aktibistak. «Ez dakit herri honek etorkizunik ote duen». Egoera ikusita, Khamoxek Emakumeen Justizia Mugimendua sortu zuen 2021ean.

Gaur egun ere borrokan ari da, baina nondik borrokatu, horixe aldatu zaio, atzerrian bizi baita orain Khamox. «Kabulen [Afganistan] borrokarako taldeak sortu eta hainbat manifestazio egin ondotik, Nazio Batuen Erakundean sartzeko aukera izan nuen, ordezkari gisa». 2022ko urtarrilean, NBEk Afganistango egoerari buruzko bilera bat egin zuen Oslon, eta hara joateko gonbita egin zioten Khamoxi; talibanekin batu zen han. «Bilera hartan, talibanek gezur handiak esan zituzten, eta nik protesta egin nuen. Mehatxu egin zidaten, eta gure familia arriskuan jarri. Norvegian geratu behar izan nuen». 2022ko abendutik bizi da han, etxetik eta familiakoengandik urrun, baina haiek aske izateko lanean.

«NBEren bilera batean talibanek gezur handiak esan zituzten, eta nik protesta egin nuen. Mehatxu egin zidaten, eta gure familia arriskuan jarri. Norvegian geratu behar izan nuen».

Hoda Khamox (aktibista afganiarra)

Iranen jaio zen Khamox, 1996an. 2001eko abenduan, AEBek talibanak boteretik kendu zituztenean, Afganistanera itzuli ziren, familia hangoa dute eta. Hogei urtez izan ziren AEBetako tropak Afganistanen, baina, 2021. urtean, talibanek boterea hartu ondotik, bizimodua aldatu egin zitzaien Khamoxi eta lurraldeko emakume guztiei. Talibanek muturreko islamcloseMusulmanen erlijioa.
politikoa dute oinarri, eta emakumeak jartzen dituzte jomugacloseHelburu, xede.
n.

Gaur-gaurkoz, Afganistanen bizi diren emakumeek ezin dute lanik egin, 12 urtetik aitzineracloseAurrera.
ezin dute ikasi, ezin diete gizonei begietara begiratu senidea edo senarra izan ezean, ezin dute garraio publikoa erabili gizonik ez badute lagun, ezin dute gidatu, eta ezin dute gorputz atalik bistan utzi, bertzeak bertze.

Afganistanen bizi diren emakumeek ezin dute lanik egin, 12 urtetik aitzinera ezin dute ikasi, eta ezin diete gizonei begietara begiratu senidea edo senarra izan ezean.

Ongi oroitzen du Khamoxek etorkizuna «belztu» zitzaien eguna, 2021eko abuztuan talibanak indarrez sartu eta handik zenbait egunera: «Egun beldurgarria izan zen. Kalera ateratzeko prestatzen ari nintzela, senarrak telefonoz deitu zidan. Erran zidan ateak eta leihoak ixteko, eta, mesedez, ez ateratzeko etxetik. Talibanak Kabulera iritsi, eta indarrez hartu zuten hiriaren kontrola, armak erabilita». Aktibistak oroitzen du bat-batean zeharo aldatu zitzaiola irudia hiriari, eta tiro hotsak hastearekin batera argiak itzali egin zirela. «Ez dira berriz piztu, ordea».

Telefonoz solastatzen dacloseHitz egiten du.
Khamox Afganistanen bizi diren lagunekin eta familiarekin, eta aitortu du «oso zaila» egiten zaiola haiek egoera hartan ikustea. Familia «borrokalaria» du Khamoxek, injustizien kontra ahotsa altxatzen duten horietakoa. «Guztiok aritzen ginen giza eskubideen alde lanean, bai talibanak iritsi aurretik, baita gero ere. Gure familia, han egonda ere, talibanen kontra egiten ari da oraindik, ahal den neurrian». Khamoxek, ordea, atzerritik egin behar: «Etxean izanen banintz, ezin izanen nuke halako borrokarik egin, eta, behintzat, kanpoan egoteak horretarako balio dezala». Ezagutzen ditu borrokatzera ateratzeagatik edo begiak erakusteagatik larriki zigortu dituztenak, kasurako. «Zigorrak irudikatu ezinezkoak dira». Azaltzea ere zaila egin zaion arren, honela kontatu du Khamoxek: «Emakume asko bere buruaz bestecloseBere burua hil.
egiten ari dira, egoera jasangaitza baita».

«Emakume asko bere buruaz beste egiten ari dira egoera jasangaitza baita».

Hoda Khamox (aktibista afganiarra)

Talibanek botere hartu aitzinetik, «bizitza ona, normala» zuen Khamoxek, ikasketak eginak baitzituen, lanbide bat baitzuen eta askatasunez mugitzen baitzen alde batetik bertzera. «Orain ezinezkoa iruditzen zaigun arren, lehen bagenuen eskubidea bizitzeko eta arnasa hartzeko».

Etorkizunera begira, erantzunik gabe geratu da Khamox: «Ez dakit zer pentsatu, ez dakit etorkizunik ere izanen ote den. Negargura sartzen zait». Bide zuzenik ikusten ez badu ere, argi du borrokan jarraituko duela, eta bidegabekericloseInjustizi.
en aurka oihu egin. «Sare sozialetan emakumeon aldeko aldarria egiten dut; adibidez, kalean hitz egitea galarazi diguten honetan, neure burua kantatzen grabatu, eta zabaldu egin dut».

«Sare sozialetan emakumeon aldeko aldarria egiten dut; adibidez, kalean hitz egitea galarazi diguten honetan, neure burua kantatzen grabatu, eta zabaldu egin dut».

Hoda Khamox (aktibista afganiarra)

Jatorrizko artikuluak