Susanna Minguell: «Sexu abusuak egunerokoak dira, eta erasotzaileak jende normala dira»
Haurtzaroan jasandako sexu abusuak «auzi politiko» bat direla uste du Susanna Minguell filosofo eta idazle transfeministak (Bartzelona, 1983), eta «harreman logika» bat dutela oinarri: «Haurtzaroko sexu abusu gehienak konfiantza harreman batetik abiatzen dira».
Palabras dislocadas (Hitz dislokatuak) poema eta argazki liburuan ez duzu xeheki kontatzen zuri egin zizuten erasorik. Zergatik?
Gehiago komunikatzen naiz poemen bidez, eta emozionaltasunez. Txikitatik
egiten dudan gauza bat da: ez nuen egin liburua publikatzeko; sinpleki
egin nuen neure burua ulertu ahal izateko, ez bainuen ezer ulertzen.
Uste dut nire historia pertsonala ja ez dela historia kolektiboa bezain garrantzitsua. Nik, adibidez, artikulu bat irakurtzen dudanean, ez daukat beharrik jakiteko zehazki zenbat urte dituen erasoa jasan duenak, zehazki nola izan zen... Behar dudana da norbaitek analisi bat egitea esango didana zergatik den hau egunerokoa: uste dut askoz interesgarriagoa dela, eta politizatu egiten du gaia. Jarrera politikoak zerikusia dauka galderak egitearekin, baina baita zure historia propiotik harago joatearekin ere.
Nola definituko zenuke haurtzaroko sexu abusu bat?
Abusu bat mugak gainditze bat da, gehiegikeria bat; eta haurtzaroko sexu abusuak izaera sexuala duten nagusikeria bat dira, ume bati egindakoak, gehienetan helduek eta gizonek. Haurtzaroko sexu abusuetan, hainbeste gainditzen dira mugak, ezen ume horren gorputzaren eta bizitzaren zati baten jabe egiten baita erasotzailea. Alde sexualarekin lotuta dago, baina beste gauza askorekin ere bai: adibidez, erasotzaileak badaki ume horrek ez duela ezer esango; eta, zerbait esaten badu, ume baten hitza dela heldu baten hitzaren kontra. Haurren hitzak, zoritxarrez, gutxiago balio du, eta erasotzen dion pertsonak oso ongi daki hori guztia.
«Haurtzaroko sexu abusuetan, hainbeste gainditzen dira mugak, ezen ume horren gorputzaren eta bizitzaren zati baten jabe egiten baita erasotzailea».
Sexu abusuak egunerokoak dira, eta erasotzaileak jende normala dira: ez dira kopetan etiketa bat daramaten munstroak.
Iruditzen zaizu garrantzitsua dela aztertzea zergatik diren sexu abusuak eguneroko. Zure ustez, zergatik?
Lau neskatilatik batek eta zazpi mutikotik batek jasaten ditu. Eta harreman logika oso batekin daukate lotura: haurtzaroko sexu abusu gehienak konfiantza harreman batetik abiatzen dira. Horrek pentsarazten dit nola eratzen ditugun konfiantzazko harremanak umeekin, eta zer leku daukan umeen gorputzak konfiantzazko harreman horretan. Umeak behin eta berriro ukitzen dira, haien baimenik gabe. Eta, bestalde, behartuak daude ukitzera, haien onespenik gabe: aitonari edo osabari eman behar diozun ohiko musu hori. Umea hazten da jakinda bere gorputza ez dela berea: helduena dela.
«Lau neskatilatik batek eta zazpi mutikotik batek jasaten ditu sexu abusuak».
Familian gertatzen dira maiz. Horregatik isiltzen dira?
Bai. Niretzat, familia da gure gizartea eta estatua sostengatzen dituen egitura piramidal nagusia. Hierarkia closeErakunde edo talde baten mailakako antolaketa.
figura bat egoten da —normalean, aita—, eta gorputza ere hierarkikoa da: ume baten gorputza heldu batenaren aurrean. Eta, hierarkia egitura horretan, isiltasuna balio bat da, bai sexu abusuen gaian, baina baita familietako sekretuenean ere: mundu guztiak dakien hori baina inor aipatzera ausartzen ez dena.
Familiari traizio egitea litzateke abusu bat argitara ateratzea?
Hori da: ume askok ez dute esan nahi, familiaren statu quo-acloseOraingo egoera. ez puskatzeagatik, eta ez dutelako galdu nahi beraientzat segurtasun espazio bat dena. Edo, segurtasunezkoa ez bada ere, hor bizi dira, finean: eguneroko espazio bat da.
Biktimaren rol horretatik harago joan nahi duzu. Zer kalte dakar biktima izaerak?
Biktimarena kategoria sozial perbertso bat da, zeinetan zuk, abusuak jasandako pertsona gisa, eginkizun sozial bat betetzen duzun. Publikoki, gutxienez, izena galtzen duzu, ez bada «-ren biktima» abizenaz lagunduta; ahotsa galtzen duzu... Biktimarena aukeratzen ez duzun kategoria sozial bat da: beste batzuek ezartzen dizute. Eta perbertsoa da, estatusclosePosizio, egoera. bat ere lortzen duzulako, oso garestia.
«Biktimarena aukeratzen ez duzun kategoria sozial bat da: beste batzuek ezartzen dizute».
Batzuetan ez du laguntzen biktima izaerak?
Nik jendea rol horretatik ateratzera animatzeak ez du esan nahi une jakin batean horrek ez diezazukeenik lagundu zeure burua azaltzeko, baina uste dut sanoa dela gero estatus horri uko egitea, zure bizitzaren azalpen propioaren jabe egiteko.
Justizia-sistema tresna egokia izan daiteke halako kasuetarako?
Nik ez daukat ikuspegi punitibistarikcloseZigortzailea.; eta, gainera, uste dut soluzioak ez duela zertan salaketatik etorri. [Espainiako] Rhodes legeari esker, testigantza behin bakarrik ematea lortuko da, baina, orain arte, umeek sei, zazpi aldiz deklaratu behar izaten zuten. Eta testigantza ematea ez da atsegina.
Uste dut interesgarriagoa dela indarkeria matxistarekin egin dena: lehenik, umea indarkeria testuingurutik atera, eta saiatu laguntza ematen beste ikuspegi batetik, ez duena zertan zigortzailea izan.
Zer litzateke justizia, zuretzat?
Mundu ideal batean, umeekiko beste harreman bat izatea, baliabideak jartzea sexu abusuak jasaten dituztenentzat... Adibidez, haurrei erakutsi behar zaie mugak jartzen, eta sexu abusuei buruz hitz egin egin behar zaie, baina haien hizkuntzan. Haurrak entzuten ere ikasi behar dugu: irakaslea bazara, eta ume batek idazten badizu abusu batekin zerikusia duen idazlan bat, burutik pasatu beharko litzaizuke beharbada pertsona hori sexu abusuak jasaten ari dela. Oihuka esaten ari zaizkigu, askotan: gorputza mugitzeko moduagatik, gehiegizko alaitasunagatik, ohean kaka edo pixa egiteagatik...
Bestalde, ez dut fede handirik justizian, oro har; justizia sozialean, gehiago. Denok har dezakegu haurtzaroko sexu abusuen gaineko ardura.
Jatorrizko artikuluak
- «Isiltasuna hausteko, baldintzak behar dira» Maddi Ane Txoperena Iribarren | |