Sorkuntza pantailan
Geroz eta gehiago dira bideojokoen industrian hasi nahi duten gazteak. Sektorea berrituz eta garatuz doa etengabe, baina arlo askotako «profesional kualifikatuak» behar dira kalitatezko bideojokoak sortzeko.
Fikziozko unibertso bat da bideojoko bakoitza; kolektiboki sortutako unibertso bakancloseAntzeko gutxi duena.
bat. Sakelakoaren,
ordenagailuaren edo bideokontsolaren bidez jolastu daiteke. Oro har,
istorio batean oinarritzen da bideojokoa, eta inguru birtualak islatzen
ditu, non jokalariak pertsonaia bat, elementu bat, objektu bat edo
makina bat kontrolatzen duen.
Jokalari-interfazecloseOsagai batek sortzen dituen seinaleak beste osagai batentzat ulergarri diren seinale bihurtzen dituen gailua.
-makina-pantaila-jokalari ziklo bat da. Makinari zer
egin behar duen adierazi behar dio jokalariak, interfaze baten bitartez
—botoien bitartez, pantaila ukituz...—. Makinak jokalariaren agindua
interpretatzen du, jokoak eman beharreko erantzuna ematen du, eta
pantailan irudikatu. Jokalariak pantailan ikusten du bere erabakiaren
emaitza, eta beste erabaki bat hartzen du ondoren; erabaki hori makinari
komunikatzen dio berriz. Beste ziklo bat hasiko da horrela.
1950eko hamarkadan garatu eta 1980. urte inguruan gizartean zabaldu
zirenetik, bideojokoak aisiarako eta jolaserako jarduera nagusietako bat
bilakatu dira. Hainbat alorretako profesional kualifikatuclosePrestatu.
ak biltzen
dituzten industria indartsuenetako bat bilakatu da. Teknologia arloko
aurrerapen berriei estuki lotuta egon izan da beti, kultura ekoizteko
modu berriak eta sektore ekonomiko indartsu bat garatuz.
1950eko hamarkadan garatu eta 1980. urte inguruan gizartean zabaldu zirenetik, bideojokoak aisiarako eta jolaserako jarduera nagusietako bat bilakatu dira.
Ikasketak profesional bilakatzeko
Geroz eta gehiago dira euskaraz aritzeko aukera ematen duten bideojokoak, eta geroz eta jende gehiago erakartzen dute bideojoko horiek. 2018an, 25 bideojoko zeuden euskaraz; gaur egun, berriz, gutxienez 149 dira, Game Erauntsia komunitateak —2014. urtean bideojokoei buruz euskaraz jarduteko asmoz zabaldutako elkartea— zabaldutako datuen arabera.
Sandra Sanper Gasteizko Euneiz unibertsitate pribatuko bideojokoetako graduen zuzendari akademikoak nabarmendu duenez, «sortzaile kapaz eta kualifikatuak behar dituen industria bat» bihurtzen ari da bideojokoena. Musika, programazioa, diseinua, artea... arlo bateko eta besteko profesionalak biltzen ditu, eta, bideojokoak sortzeko, talde lana «ezinbestekoa» da, Sanperren hitzetan.
Euneizek Bideojokoak Diseinatzeko eta
Garatzeko Gradua eta Bideojokoetako eta Animazioko Arteko Gradua
eskaintzen ditu lehenbizikoz aurten. Ingeniaritza bat da lehena,
zeinaren funtsezko helburua baita bideojoko bat sortzeko behar besteko
gaitasuna eskaintzea etorkizuneko garatzaileei eta joko diseinatzaileei. Bestalde, Bideojoko bat
ekoizteko prozesuan parte hartzen duten arte digitaleko adar guztiak
biltzen ditu. «Ilustrazioa eta arte kontzeptuala, 2Dko eta 3Dko
modelatzeacloseForma ematea.
eta animazioa. Horretarako, diseinu digitaleko eta animazioko
zenbait proiektu egiten dituzte, bai eta mundu birtualak sortu ere,
bakoitza bere ingurunean eta bere pertsonaiekin».
Bideojoko batek, baina, artean, diseinuan eta garapenean adituak diren profesionalak baino gehiago behar du. «Bideojoko batek fisika, matematika, marrazketa, komertzializazioa... ditu atzean. Gauza askoren konbinazioaren emaitza da», zehaztu du Sanperrek. Hori bakarrik ez: azken urteotan adierazpen artistiko berri bat bihurtu direla uste du: «Joko benetan ederrak egiten ari dira, gidoi eta eszenatoki oso ederrak dituztenak: horrek ere pizten du interesa».
«Bideojoko batek fisika, matematika, marrazketa, komertzializazioa... ditu atzean. Gauza askoren konbinazioaren emaitza da».
Artista izateko bide bat
Iga Guniak bere bi pasioak uztartu
nahi zituen: marrazketa eta bideojokoak. Bien onena elkartzeko aukera du
Bideojokoetako Arteko graduan. Lehen promozioko lehen mailako ikaslea
da: «KriminologiacloseGertakari kriminalen azterketa zientifikoa.
ikasten hasi nintzen, baina ez zitzaidan gustatzen.
Beti izan naiz bideojokoen zale sutsua, baina inoiz ez nuen pentsatu
horrelako zerbait ikastea. Beraz, gradua atera zutenean, ez nuen bi
aldiz pentsatu, eta izena eman nuen».
«Kriminologia ikasten hasi nintzen, baina ez zitzaidan gustatzen. Beti izan naiz bideojokoen zale sutsua».
Zaletasuna edo pasioa izan daitekeen zerbait lanbide bihurtzeko bidean
da Gunia. Izan ere, Euskal Herriko bideojoko sektoreko lan merkatua gora
egiten ari da pixkanaka. «Artista izateak irtenbiderik ez duela diote,
ez dela ondo kobratzen eta bidea bilatu behar dela, baina ez dut uste
horrela denik. Bideojokoen narratibacloseKontakizuna.
k, irudiak... hori egin nahi dut:
bideojokoekin gozatu nahi dut».
Estigmak apurtzeko
Askotarikoa da bideojokoen mundua. Joko asko logika hobetzeko diseinatuta daude: arazoak ebazteko eta eskuaren eta begiaren arteko koordinazioa lantzeko. Bideojoko batzuk dislexia hobetzeko baliagarriak direla ere ikusi da, kontzentratzeko gaitasuna lantzen baitute, baita gaitasun motorra ere, ezustekoak azkar bereizteko eta azkar irakurtzeko gaitasuna sustatuz. Gainera, bideojokoek hezkuntza edukiak ikastea eta trebetasun kognitiboa garatzea errazten dute. Adibidez, puzzle eta logika jokoek, hala nola Tetris ospetsuak.
Bideojokoen mundua estigmacloseTxartzat hartzen den ezaugarri bat izateak norbaitengan ezartzen duen marka iraingarria.
z betea egon da beti, baina aldatzen hasi da
iritzi publiko hori. Sanperrek uste du pixkanaka apurtzen ari direla
bideojokoen inguruko estereotipoak: «Bideojokoa sozializatzen ari da.
Jada ez da bere gelan bakarrik jolasten den gamer-a bakarrik».
Sortzaileei dagokienez, berdin gertatzen da. Gainera, Guniak nabarmendu
du geroz eta emakume gehiago direla industria horretan, erabat
maskulinizatua egon baita orain arte.
«Bideojokoa sozializatzen ari da. Jada ez da bere gelan bakarrik jolasten den 'gamer'-a bakarrik».
Jatorrizko artikuluak
- Sorkuntza pantailan Unai Etxenausia | |