Asisko Urmenetak Sugarren mende album ilustratua ondu du, Helena Xuriok egindako ikerketetatik abiatuta. Sorgin ehizek motibazio «politikoa» izan zutela azaltzea izan da helburu nagusia.
Inkisidoreek ezarritako etiketei muzin eginez, jazarpena jasan zuten herritarren irudia garbitzeko eta memoria historikoa berreskuratzeko saiakera bat da liburua.
«Euskaraz, ez dago sorgin ehizaren inguruko monografiko seriorik». Asisko Urmeneta ilustratzailearenak dira hitzok, eta harena da, halaber, hori konpontzeko egindako lehen saiakera, Sugarren mende liburua, besteak beste Helena Xurioren ikerketetatik abiatuta ondu duena. Gaiari buruzko edukiak erdaretatik jaso behar izateari ez deritzo «azaleko» kontua marrazkilariak: «Narratiba nazionala behar dugu».
«Hainbat ikuspuntutatik iker daiteke gaia: sozioekonomia, generoa, erlijioa, politika... Lan hipotesi onartezin bakarra da sorginak zirela».
Erdaretako lan horien kontrapuntua litzateke Urmenetaren obra berria. Izan ere, sorgin ehizen inguruan egin izan diren film eta erakusketa andanek elkartzen ziren pertsonengan jarri izan dute arreta. «Baina anomaliacloseArraroa, ezohikoa. ez da jendea elkartzea, baizik eta inkisidoreak Euskal Herrian egotea». Egoera hori azaltzea izan du jomuga, eta argia da atera duen ondorioa: sorgin ehizen oinarria «politikoa» izan zela. «Hainbat ikuspuntutatik iker daiteke gaia: sozioekonomia, generoa, erlijioa, politika... Lan hipotesi onartezin bakarra da sorginak zirela».
Dioenez, «disidentzia diziplinatzea» izan zuen helburu Inkisizioak, eta hori da, orobat, jomuga ohikoena emakumeak izatearen arrazoia: gizonak milizian diziplinatzen zituztela dio Urmenetak, baina andreentzat beste modu batzuk topatu beharra izan zutela.
Nafarroan Inkisizioa ezartzea lortu zutenetik Logroñoko (Espainia) fede autoko zenbait biktimak kalte ordainak galdegin arteko garaia aztertu dute liburuan, 1513tik 1616ra bitarteko urteak. Eta, bereziki, 1525 eta 1595 artean izandako sarekadak.
Espainiak eta Frantziak, arerioak izanik ere, indarrak batu zituzten lur horietako herritarrak «estutzeko».
Inkisizioak hastapenetatik izan zuen Nafarroan ezartzeko asmoa, baina saiakera guztietan harrika bota zituzten bertakoek inkisidoreak. 1512an, ordea, Nafarroa konkistatu zuten, eta inkisidoreek urtebete baino ez zuten behar izan Nafarroan kokatzeko. Iparraldean, berriz, Frantziak bereganatuak zituen Ingalaterrako Erresumaren zati izandako Lapurdi eta Zuberoa, Ehun Urteetako Gerraren ondoren. Espainiak eta Frantziak, arerioak izanik ere, indarrak batu zituzten lur horietako herritarrak «estutzeko». «Hainbatetan bildu ziren Espainiako inkisidoreak eta Frantziako epaileak».
Helena Xurio zugarramurdiarra da, Logroñoko fede autoacloseZugarramurdiko hainbat herritarri "sorginak" izatea egotzita, hori aitor zezaten haien kontra Logroñon egindako prozesua, 1610. urtean.n epaitu zituzten asko bezala. Herriko 270 biztanleetatik 32 sutara kondenatu zituzten arren, Xuriok berandu jakin zuen jazoera haren berri, bere kabuz ikertzen hasi zenean. «Nola liteke 400 urtez halako masakre bat aipatu ere ez egitea? Isiltasun horrek kezka eta ikertzeko gogoa piztu zizkidan». Horrenbestez, berak kontatzea erabaki zuen, epaitutako herritar haien «irudia garbitzeko».
Hasieran ezkutatzen zena orain aldarrikatzen ari dela antzeman du Xuriok; bere ustez, «burutik kendu» beharko lirateke 'sorgina' eta 'akelarre' hitza.
Hasieran ezkutatzen zena orain aldarrikatzen ari dela antzeman du Xuriok, eta sorgina eta akelarre hitzak «burutik kendu» beharko liratekeela uste du, sorginaren etiketa inkisidoreek ezarritakoa izan baitzen: «Mitoa isiltasuna bezain kaltegarria da. Ez da erraza, baina gogoeta egin behar da».
Jatorrizko artikuluak
- Faltsukeria historikoak, sutara Amaia Igartua Aristondo | |