Zein da soldata garbia eta zein gordina? Nola ezberdindu ditzakegu? Zein faktore hartu behar dira kontuan nomina bat aztertzerakoan? Alazne Astorgak hori guztia azaltzen du Ikusgelaren bideo honetan.
Euskal Wikilarien Elkartea filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egiten hasi da. Astero, hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko du.
Ekonomia atalean, youtuber estiloan ematen dituzte azalpenak. Hala, Alazne Astorga aktoreak bertatik bertara azaltzen ditu BEZaren, enpresa moten edota inflazioaren ingurukoen ezaugarriak. Goiko bideoan, soldatari buruz ari da.