2011ko martxoaren 15ean hasi zen gerra zibila Sirian. Gobernuaren errepresioaren kontra, Udaberri Arabiarra mugimendua ernatu zen Sirian, eta, orduz geroztik, borrokan aritu dira herritarrak. Hala ere, badira gatazkan parte hartu duten indar gehiago: Estatu Islamikoa eta nazioarteko hainbat herrialde boteretsu tartean.