Sanferminetan Iruñean preserbatiboa erabiltzearen alde eginiko kanpainaren aurkezpena. VILLAR LOPEZ / EFE
Azken hamarkadan gora doaz sexu bidez kutsaturiko gaitzak, batez ere gazte eta nerabeen artean. Adituek uste dute «lotsa» eta «ezjakintasuna» nagusi direla gazteen artean, eta sexu heziketa eta prebentzioa indartu behar direla.
«Zerbait gaizki egiten ari gara, gaixotasunen gorakadari amaiera emateko
gai ez bagara». Azken urteetan sexu bidez kutsaturiko gaitzak izaten
ari diren hazkundearekin kezkaturik mintzo da Mikel Resa, Arabako Hiesaren Aurkako Batzordearen arduraduna. Arazoaren tamaina ez da
nolanahikoa: 2000. urtetik halako gaitzen hazkundea iraunkorra da, batik
bat klamidiasiarena eta gonorrearena, eta bereziki 25 urtez azpikoen
artean. Are: nerabe eta gazteen artean detektatzen dira kasuen %65
inguru. «Arazo bat da, eta ez dugu asmatzen konponbidean».
Sexu bidez kutsatzen diren infekzioak munduko osasun arazo bilakatu
dira. OME Osasunaren Mundu Erakundeak ere alarma piztu du gaitz horiek
munduan duten hazkundearen inguruan: egunero, 15 eta 49 urte
bitarteko milioi bat pertsonak baino gehiagok hartzen dute sexu
transmisioko infekzioren bat, eta, 2020an adin tarte horretako 374
milioi pertsona inguruk izan zuten klamidiasia, gonorrea, sifilisa
edo trikomoniasia. Sifilisa eta gonorrea dira gaitz arruntenak, baina
askoz ere gehiago badira: herpes soila, GIBa, baginitisa, kondilomak eta
gernu bideen infekzioak, besteak beste. Gehienetan birus, bakterio edo
onddoek sortuak izaten dira.
Egunero munduan 15 eta 49 urte
bitarteko milioi bat pertsonak baino gehiagok hartzen dute sexu
transmisioko infekzioren bat.
Hego Euskal Herrian ere etengabe ari dira ugaritzen sexu transmisiozko
infekzioak, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun
departamentuen datuek agerian uzten dutenez —Lapurdi, Zuberoa eta
Nafarroa Behereko daturik ezin izan du eskuratu BERRIAk—. Osakidetzak
Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen azken planaren memoriaren
barruan jasotako datuen arabera, iaz 2.348 klamidiasi kasu
diagnostikatu zituzten, 1.737 gonorrea kasu, eta 318 sifilis kasu. Gainera,
kasu kopurua handitu egin da azken hamarkadan, nabarmen. Gonorreari
dagokionez, adibidez, 100.000 biztanleko 12,20 kasu atzeman ziren
2014an, eta 79 iaz. Klamidiasiaren infekzio tasak are hazkunde handiagoa
izan du: 100.000 biztanleko 31 kasu atzeman ziren duela hamar urte, eta
106 kasu dira orain.Nafarroan ere goranzko joera detektatucloseEzkutuan-edo dagoen zerbait hauteman. du Osasun Publikoko eta Lan
Osasuneko Institutuak, 2018tik 2023ra arteko datuak aintzat hartuta:
egunero hiru kasu detektatzen dituzte, eta gorakada batik bat 35 urtetik
beherako adin tartean gertatu da, gizonezkoen artean bereziki.
GIB birusa presente oraindik
Aparteko aipamen bat merezi du GIB birusak. Garai batetik nabarmen urritucloseGutxitu. da kasu berrien kopurua —gutxieneko historikoa da infekzio berrien
erregistroa hasi zenetik, hots, 1994tik—, baina osasun publikoko arazo
bat da oraindik ere, ezagutzen diren kasuengatik eta ezjakintasunaren gerizancloseBabesean, itzalean. daudenengatik. Hego Euskal Herrian 171 herritarri atzeman zieten
GIB birusa iaz, 2022an baino sei gehiagori. GIBak eragindako infekzio
gehienak sexu transmisiokoak dira, eta nagusiki gizonekin sexua duten
gizonen artean transmititzen da: hamar diagnostikoetatik zazpi.
Hego Euskal Herrian 171 herritarri atzeman zieten
GIB birusa iaz, 2022an baino sei gehiagori.
GIBaren transmisioak egonkorcloseBere hartan. jarraitzen du, baina gora doaz sexu
bidez transmitituriko gainerako gaitzen kasuak, eta kezkarako motibo da
bereziki gazteen artean izan duten gorakada. Atzean hainbat arrazoi
daudela azpimarratu dute adituek. Sexu transmisiozko infekzioen inguruan
naturaltasunez hitz egiteko gazteek duten ezintasunari erreparatu dio
lehenik eta behin Arabako Hiesaren Aurkako Batzordeko buruak: «Lotsa,
ezjakintasuna, beldurra... Sexu bidezko gaixotasunen inguruan sentipen
horiek dituzte gazteek, eta askorentzat tabua da oraindik ere horietaz
hitz egitea».
Osasun sistemaren zurruntasuncloseZorroztasun.arekin lotua dago beldur hori, Resaren
irudiko. Nerabe ugarirentzat deserosoa baita familia medikuari sintomen
berri ematea, eta, hala, «mantal zuria zeharkatu ezinezko ate
bat» bilakatzen da haientzat.
Osakidetzak eta Osasunbideak sexu transmisiozko infekzioak artatzeko
unitate espezifikoak dituzte, eta kontsulta horietara zuzenean jotzeko
aukera dago.
Osakidetzak eta Osasunbideak sexu transmisiozko infekzioak artatzeko
unitate espezifikoak dituzte, eta kontsulta horietara zuzenean jotzeko
aukera dago, aurrez familia medikuarenetik edo espezialistarenetik igaro
gabe. Haatik, ez da erraza izaten maiz horietara taxuzcloseBehar den bezala. iristea, ez
baitago aski zabalduta unitate horiek existitzen direla eta
«konfidentzialtasunez» lan egiten dutela, Resak nabarmendu duenez. Eta
informazio gabezia hori «oztopo» da prebentzioa landu nahi bada,
haren ustez.Ipar Euskal Herrian, berriz, hiru tokitan egiten dute sexu transmisio
bidezko infekzioen jarraipena: Baionako ospitalean, Donibane Lohizuneko
ospitalearen egoitzan (Lapurdi), eta ireki berri duten Donapaleuko
osasun etxean (Nafarroa Beherea). Tokiotan, gaixotasunak detektatzeko
probak egiteaz gain, txertoak eta tratamenduak jartzen dituzte.
Adingabeak ere hartzen dituzte, eta anonimoa izan daiteke.
Medikuarengana joatearen garrantzia
Anonimotasun hori gordetzen dute Bilboko Etxaniz Suhiltzailea gaixotasun
infekziosoetako unitatean ere; hango medikua da Joana de Miguel, eta
egunero artatzencloseZaintzen. ditu halako gaitzak dituzten pazienteak. Infekzioen
gorakadaz ohartarazi du hark ere: «Azken hamar urteetan laukoiztu egin
dira artatzen ditugun kasuak». Nolanahi ere, azpimarratu du adingabeak
sintomak dituztenean bakarrik joaten direla kontsultara, eta, oro har,
ez dutela prebentziozko proba bat egiteko ohiturarik. Lotsa eta estigmacloseTxartzat hartzen den ezaugarri bat izateak norbaitengan ezartzen duen marka iraingarri edo lotsagarria.ri lotutako «trabez» mintzatu da De Miguel.
«Nerabe gutxi dator gure kontsultetara, dela lotsa dutelako, dela
baliabideei buruzko informazio aski ez dutelako, dela besteen iritziari
beldurra diotelako».
Sexu bidez kutsaturiko gaitzek nerabeengan duten eraginari buruzko ikerketa baten egilea ere bada De Miguel —La epidemia oculta de las infecciones de transmisión sexual en adolescentes
(Sexu transmisiozko infekzioen epidemia ezkutua nerabeetan)—, eta hor
jasotako datuek agerian uzten dute infekzio tasak handiagoak direla 14
eta 18 urte artekoetan, bereziki emakumeengan. Datu horien azterketa
egitean, nerabeen jokabidea eta arrazoi biologikoak aipatu ditu
medikuak: «Batetik, nerabeek aukera handiagoa dute arrisku handiko sexu
portaerak izateko, eta, bestetik, emakumeek erraztasun handiagoa dute
uterocloseUmetoki. ko lepoan infekzioak izateko».
«Nerabeek aukera handiagoa dute arrisku handiko sexu
portaerak izateko, eta emakumeek erraztasun handiagoa dute
uteroko lepoan infekzioak izateko».
Joana de Miguel (medikua eta ikerlaria)
Nolanahi ere, Osakidetzaren
eta Osasunbidearen datu guztiak aintzat harturik, klamidiasiaren,
sifilisaren eta gonorrearen infekzio tasak handiagoak dira gizonezkoen
artean emakumeen artean baino. Horren atzean dauden arrazoiak aipatzean,
Resak adierazi du gizonen sexualitateak, batez ere homosexualenak,
«berezko berezitasunak» dituela. Cruising —leku publikoetan sexu harremanak izateko elkartzea— edo chemsex
—drogak eta sexu harremanak uztartzean datza— deitutakoen jiran
harremanak dituzten gizonen soslaiari erreparatu dio bereziki, arrisku
praktikak izaten dituztelako sarri. Infekzioen prebentzio lana egiteko
orduan, beraz, uste du gizonen artean homosexualitatea ulertzeko eta
barneratzeko dauden ereduen inguruko gogoetak zuztarrekoacloseOinarrizkoa. behar duela.
Berandu diagnostikatzearen arriskuak
Sexu bidez
transmitituriko gaitzak berandu diagnostikatzeak kezkatzen ditu adituak. Maiz,
kutsatua proba egitera joaten denerako, birusa nahiko aurreratua izaten
da. Tratatu gabeko edo berandu tratatutako gaitzen ondorioak are
larriagoak izaten direla gogoratu du De Miguelek: «Emakumeen kasuan,
pelbiseko min kronikoa eta abortuak izateko probabilitatea handitzen da,
eta gizonek zein emakumeek antzucloseUmerik izan ezin duena. geratzeko arrisku handiagoa izaten
dute». Sifilisaren eta gonorrearen infekzioak, gainera, lotuta daude
GIBarekin: behin horiekin kutsatuta egonda, handitu egiten baita GIBaz
kutsatzeko arriskua.
Goiz diagnostikatzea lortzeko bidean, gazteen artean dauden estigmak
eta tabuak haustea da erronketako bat, eta Resak eta De Miguelek uste
dute sexu heziketa lehen lerroan jarri behar dela horretarako. Resaren
irudiko, ezinbestekoa da hezkuntzan «paradigmacloseZerbaiten adibidea edo eredua. aldatzea», eta beldur
mezuen ordez «gorputzean eta plazerean» ardazturiko jarraibideak
eskaintzea gazteei. Preserbatiboaren erabilera «zuzena eta sendoa»
sustatzearen alde egin dute bi adituek, era berean. «Eta preserbatiboak
eskuratzeko moduak ere erraztu beharko lirateke», gaineratu du Resak.
«Preserbatiboak
eskuratzeko moduak erraztu beharko lirateke».
Mikel Resa (Arabako Hiesaren Aurkako Batzordea)
Ez
hori bakarrik; aditu bien irudiko, funtsezkoa da osasun sisteman ere
«konfiantzazko eremuak» sortzea, nerabea eroso senti dadin bere kezken
berri emateko. Eta GIBa atzemateko test lasterrekin egiten den eran,
gainerako sexu bidezko gaixotasunekin ere gaur egun egiten diren baino
proba azkar eta eskuragarri gehiago martxan jartzearen alde egin du
Resak. «Bide luzea dugu oraindik egiteko».