Sexu indarkeriaren biktima diren hamar adingabetatik zortzi neskak dira
Save the Children erakundeak umeen kontrako sexu erasoei buruzko sententziak aztertu ditu. Prozesu judiziala luzatu egin dela ondorioztatu du; EAEn, adibidez, bi eta hiru urte bitarte irauten du.
Biktimaren profila nahiko zehatza da: neska eta 10-14 urte bitartekoa. Erasotzaileei dagokionez, %80 inguru ezagunak izan ohi dira umearentzat.
AdingabecloseAdin nagusitasunera heldu ez den pertsona.
en kontrako hamar sexu erasotatik zortzitan, erasotzailea
familiako kide bat edo umearen ezagun bat izan ohi da. Hala dio Save the
Children erakundeak argitaratu berri duen txosten batek: Por una justicia a la altura de la infancia
(Haurrek merezi duten justizia baten alde). Dokumentua egiteko,
adingabeen kontrako sexu erasoei buruzko laurehun sententzia inguru
aztertu dituzte, eta lurralde jakin batzuetako datuak soilik egin
dituzte publiko. Euskal Herriaren kasuan, Arabakoak, Bizkaikoak eta
Gipuzkoakoak. Zehazki, 46 kasu.
Ikerketa aurrera eraman badute
ere, datuak lortzea zaila izan dela aitortu du erakundeak. Izan ere,
sexu indarkeria «haurren kontrako indarkeria motarik larrienetako bat»
dela diote, baina oharkabeancloseEzkutuan.
pasatzen dela. Hala baieztatu du Catalina
Perazzo Save the Childreneko eragin sozial eta politikoko buruak: «Datu
horiek icebergaren punta besterik ez dira, sexu-abusu kasuen %15
bakarrik salatu ohi baitira. Uste da halakorik ez dagoela, eta gure
inguruko ume bati erasotzen badiote nabarituko genukeela, baina datuek
ez dute hori adierazten».
«Datu horiek icebergaren punta besterik ez dira, sexu-abusu kasuen %15 bakarrik salatu ohi baitira».
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kasuak aztertuta, biktimaren profilacloseSoslaia.
nahiko zehatza da: neska eta 10-14 urte bitartekoa; biktimen %80 eta
%63, hurrenez hurren. Erasotzaileei dagokionez, gehienak —%80 inguru—
ezagunak izan ohi dira umearentzat, familiakoa izan ala ez. Eraso horiek
salatzeko prozesua, berriz, biktimak berak eta haren amak aktibatu ohi
dute.
Prozesu judizialaren iraupena nabarmen
luzatu dela azpimarratu du erakundeak, horrek dakarren guztiarekin.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, erraterako, prozesuak bi eta hiru urte
bitarte iraun zuen aztertutako kasuen ia %24an. Bide horretan, biktimak
deklaratu egin behar du, hori baita ebidentziacloseNabarmena den gauza.
rik garrantzitsuenetako
bat. Froga hori jasotzeko moduaz hausnartu du Perazzok: «Garrantzitsua
da baliabide egokiak izatea deklarazio hori jasotzeko eta epaiketan
erabili ahal izateko. Ez da bidezkoa ume batek gertatutakoa behin baino
gehiagotan kontatu behar izatea, baina gaur egun ohikoa da».
«Ez da bidezkoa ume batek gertatutakoa behin baino gehiagotan kontatu behar izatea, baina gaur egun ohikoa da».
Prozesua luzea izanda ere,
elkarteak dio gehienetan erasotzailea zigortzea ebaztenErabakitzen.
dela —Araban,
Bizkaian eta Gipuzkoan, adibidez, kasuen %90etan—, eta absoluzio
gehienak froga faltagatik izan ohi direla. Hala ere, erakundeak
deitoratuZerbaitek eragindako atsekabea adierazi.
du arlo juridikoan adingabeak indarkeriaz babesten dituen arau
espezifikorik garatu ez izana.
Umeak behin bakarrik deklara dezan,
aurretiazko froga delakoa eraman behar da epaiketara. Hau da, biktimaren
deklarazioa aditu batzuek hartzen dute behin, prozesuaren hasieran, eta
grabatu egiten da, eta, hala, adingabeak ez du behin eta berriz hitz
egin behar jasandakoaz. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kasuen ia
%80tan ez da froga horri buruzko aipamenik egiten. Hala ere, biktimaren
deklarazioa epaiketen ia %70tan erabili zen.
Horrekin lotuta, Save the
Childrenek proposatu du Barnahus eredua ezartzea: adingabe batek sexu
eraso bat pairatzencloseJasaten.
duenean erantzuteko eredu bat da, arreta
integralekoa; esku hartu behar duten eragile guztiak koordinatu egiten
dira, eta leku berean egiten dute lan, haurra ez birbiktimizatzeko.
Euskal Herrian, Gasteizen abiatuko dute lehena, urte amaieran.
Barnahus eredua
- Helburuak. Sexu indarkeria jasan duten adingabeei arreta integralacloseOsoa.
ematea eta haien birbiktimizazioa eragoztea du xede. - Eredua. Haur eta nerabeen aurkako bortizkeria kasuetan esku hartzen duten profesionalak gune berean biltzen ditu, eta, hala, espezializazioa eta haien arteko koordinazioa hobetzen ditu.
- Umeen etxea. Eremu atsegina. Umeei eta nerabeei egokitutako guneak dira; adingabeek ez dute polizia etxeetara edo epaitegietara joan behar.
- Arreta. Adingabeei eta haien senideei laguntza psikologikoa emango zaie hasieratik; familia guztietara hedatuko da hori, orain arte babesgabetasun inguruetatik iritsitakoei soilik eman izan baitzaie. Gainera, Barnahusen jasoko da haurraren testigantza, gerora aurretiazko froga osatuko duena.
- Bi lantalde. Save the Childrenek instituzioei eginiko proposamenaren arabera, bi lantalde izango lituzke etxeak. Lehena beti bertan egongo litzateke; koordinatzaile batek, gizarte langile batek eta psikologo batek osatuko lukete, eta adingabeen harreraz, aholkularitzaz eta arretaz arduratuko lirateke. Bigarren lantaldea Barnahusera joango litzateke frogak egiteko edo hartzeko: instrukzio epailea, fiskala, abokatua, auzitegi medikua eta psikologoa, polizia...
Jatorrizko artikuluak
- Indarkeriaren biktima diren hamar adingabetatik zortzi neskak dira Isabel Jaurena | |